|
2020/ RIBERA IKERKETA BEKA
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
Datuen Babeseko info. gehiago
Tabla que ofrece los datos de 2020/ RIBERA IKERKETA BEKA
Tipo de Dato |
Dato |
Erakunde emailea |
AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
|
Zenbatekoa |
9.000€-ko (gordinak) bi beka, proiektuko |
Hartzaileak |
Bi pertsonako taldeak (profilak: artistikoa eta ikertzailea) |
Baldintzak |
BEGIRATU OHARRAK |
Aurkezteko modua |
- EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiria erabilita.
- HAZ (San Martzial, 2.). Begiratu ordutegia web loturan. |
Epe irekiera data |
03-07-2020 |
Epe amaiera data |
03-08-2020 |
Beharrezko dokumentazioa |
IKERKETA PROIEKTUAREN DOKUMENTAZIOA
- Lanari buruzko memoria laburra edo aurreproiektua (gehienez 20 orri). Agiri horretan adieraziko da titulua, ikerketaren kontzeptua, gaia eta ikerketa lanaren planteamendua, helburuak, lanaren metodologia, kronograma eta baliabideak.
- Ikus-materiala eranstea (irudiak, bideoak, bozetoak eta edozein eratako materiala) proposamenari lagundu badiezaioke, bereziki baloratua izango da. Material hori euskarri digitalean eta/edo hodeiaren edo antzekoen bidez eskuratzeko moduan aurkeztu beharko da.
- Proiektu espezifikoa gauzatzeko denboren kronograma.
- Dokumentu-zorro bezala eginiko proiektu/proposamen artistikoen memoria bat.
- RiBera Bekarekiko motibazio edo interesaren gutun bateratua: bi aldeek eginiko idatzi laburra (artista_antropolg*) bereizita edo elkarrekin, non adieraziko duten zein den deialdi honetara aurkezteko izan duten arrazoia. Gutunean zera adieraziko da:
*Taldearen izenean jardungo duen taldeko kidearen izena.
*Taldeko kide bakoitzak lana egiteko garaian beregain hartutako konpromisoak.
*Horietako bakoitzagatik aplikatuko den diru-laguntza zenbatekoa
IKERTZAILEEN DOKUMENTAZIOA
*Taldean aurkeztu diren BI PERTSONEI dagokiena:
-Titulazioa
-NAN edo AIZ agirien fotokopia.
-Curriculum laburra
Eskaerak EAEko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira. |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) |
- Eskaera-orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera).
- Beste diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera) |
Web |
http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Terminal, HAZ bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia
http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/512640
1. DLDN-an argitaratutako informazioa
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/07/02/c2003085.pdf
2. Deialdiaren laburpenaren argitalpena GAOn
http://www.irun.org/sac
INTERNETEZ TRAMITATU / TRAMITAR POR INTERNET
|
Oharrak |
IKERKETA GAIA
Ribera bekek mugaren edo mugaren eta Bidasoa ibaiaren ingurune geografiko espezifikoko ondare-elementu ukigarri eta
ukiezinak ezagutzen eta balioesten lagundu behar dute.
Arkitekturako, industriako, interes historikosozialeko eta/edo antropologikoko elementuak balioestea eta/edo aintzatestea baloratuko da, bai eta testuingurukontakizunak berrikustea eta eraikitzea ere (ondare materiala edo ukigarria).
Pertsonen kontakizunak eta memoria ere balioetsi beharko dira (ondare immateriala edo ukiezina).
Bereziki interesgarriak dira hiriaren ondarea modu berritzailean lantzen duten eta hausnarketa komuneko prozesu irekietatik antolatzen diren planteamenduak, diziplina anitzeko planteamenduetan oinarrituta.
Amaierako proposamen artistikoa alde batera utzita, Ribera ikerketa-beken memoriak eta emaitzak euskarri digitalean aurkeztu beharko dira, gero udal dokumentazio eta artxiborako.
ONURADUNAK
Beka hauetara bi pertsonako taldeak aurkeztu ahal izango dira. Bat profil artistikoarekin eta bestea
ikertzailearekin (soziala, antropologikoa, biologikoa …), unibertsitateko titulazioa egiaztatu beharrik gabe.
HORNIDURA
- 9.000,00 euroko bi beka, hautatutako proiektuetako bakoitzarentzat.
Zenbateko horri bidezkoak diren atxikipenak egingo zaizkio, PFEZ erregulatzen duen arautegian ezarritakoa kontuan hartuz, hala nola dagokion gainerako zerga ere aplikatuko zaio.
Gainera, hornidura horrek amaierako proposamenak garatzeko beharrezkoa den edozein produkzio-kostu ere sartuta izan behar du. Helburu horretarako ez da beste aurrekontu-aplikaziorik bideratuko.
BALORAZIO IRIZPIDEAK
Begiratu oinarriak.
IRAUPENA
Beka hauek 9 hilabeteko iraupena izango dute, deialdiari buruzko ebazpenaren jakinarazpena egiten den unetik aurrera zenbatuta.
LAGUNTZAREN ORDAINKETA
Honela egingo da diru-laguntzaren ordainketa, dagozkion administrazio-tramiteak bete ondoren:
- Bekaren zenbateko osoaren %50a, lehenengo bilera egin ondoren, emakida egin eta gero.
- Zenbateko osoaren %35a, lehenengo lau hilabeteak igarota eta eginiko lanaren hasierako informazioa positiboki baloratu eta jarraipen-memoria labur bat entregatu ondoren.
- Gainerako 15a, bederatzi hilabetetara, bekaren indarraldiaren amaieran eta emaitzak entregatu ondoren.
Obligazioak beteko ez balira, bekaren onuradunek itzuli egin beharko dituzte ordura arte jasotako diru zenbatekoak.
BESTE SUBENTZIO EDO DIRU-LAGUNTZEKIN BATERAEZINA
Oinarri hauetan aurreikusita dagoen beka bateraezina izango da, helburu bera edukita, edozein erakunde publiko edo pribatuk eman litzakeen beste beka, subentzio edo laguntza haiekin.
ARGITALPENA ETA HIZKUNTZA
- Jatorrizko lanak aurkeztuko dira, bi hizkuntza ofizialetan, aurrez argitara eman gabeak. Lehendik beste beka batzuetara aurkeztutako lanak ez dira onartuko.
- Irungo Udalak ahalmena izango du lanak argitaratzeko, partzialki edo osorik, eta Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan. Aipatu argitalpena edozein eratako euskarri eta markoan egingo da.
- Proiektuaren jatorrizko memoria bat eta formatu digitaleko artxibo bat betiko gordeta geratuko dira Irungo Udaleko Artxibo zerbitzuan izaera historikoko dokumentu bezala eta kontsultarako erabilgarri. |
|