Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2020 Abuztuak 6 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. GARCIA MARTINEZ (Fermín Calbetón)
    Navarra, 1
    T. 943622761

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2020/ JOSE ANTONIO LOIDI IKERKETA BEKA
 
Tabla que ofrece los datos de 2020/ JOSE ANTONIO LOIDI IKERKETA BEKA
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 9.000 euros (brutos)
Hartzaileak Graduados universitarios con título de EGA o equivalente
Baldintzak - Eskatzaileak unibertsitate gradua izan behar du (taldeak: kideen artetik ERDIAK GUTXIENEZ).
- Eskatzaileak euskal gaitasuna justifikatu beharko du: EGA, C1, HE3/PL3 (taldeak: taldekide GUZTIEK).
- Taldeen kasuan zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 11-06-2020
Epe amaiera data 02-10-2020
Beharrezko dokumentazioa PROIEKTUARI LOTURIKO DOKUMENTAZIOA
- Eskaera orria (modeluaren arabera)
- Preoiektu zehaztua (gehienez 15 orri)

IKERTZAILE BAKOITZARI DAGOKION DOKUMENTAZIOA
- NAN
-CV (A eranskina)
-Unibertsitate titulua
-Espediente Akad.
-Euskara (EGA, C1, HE3/PL3 edo baliokidea)

Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: ESKAERA" erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da:
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera), ikertzaile bakoitzarentzat.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Erantzukizunpeko adierazpena (ereduaren arabera), ikertzaile bakoitzarentzat.
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/558888
1. Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/06/10/c2002535.pdf
2. Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de la convocatoria en BOG

http://www.irun.org/euskara
Irungo Udalaren euskaren ataria / Portal de Euskera del Ayuntamiento de Irun

Oharrak
AZTERKETA ARLOAK
José Antonio Loidik bere bizitzan zehar azterturiko arloak: antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasungintza publikoa, hidrologia eta botanika.

BEKAREN EZAUGARRIAK:
Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
Bekaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango da, beka adjudikatzen den egunetik hasita.
Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.

ADJUDIKAZIO PROZEDURA
Honako hauek osatuko dute epaimahaia:
- Epaimahaiburua: Euskara Ordezkaria.
- Epaimahaikideak: Jose Antonio Loidi jaunaren familiaren ordezkaria.
- Luis de Uranzu Kultur Taldearen ordezkaria.
- Euskara Ordezkariaren ebazpenez izendatutako aditu bat, prestigio eta esperientziaduna.
- Idazkaria: Euskara Arloko Zuzendaria.

ADJUDIKATZEKO IRIZPIDEAK
- Eskatzaileen espediente akademikoa eta bere curriculuma (0-10 puntu).
- Ikerketa proiektuaren interesa, zuzentasun eta balio zientifikoa, originaltasuna eta bideragarritasuna (0-30 puntu).
- Irungo Udal Artxiboaren fondoen erabilpena suposatzen duen gaia izatea edo/eta Bidasoa Beherea eskualdearekin harreman zuzena duena izatea. (0-10 puntu).

BEKADUNEN BETEBEHARRAK
- Bekaren lehen sei hilabeteak igarotzean, lanaren garapenari buruz (egindakoa eta egiteko dagoena), aurkeztutako proiekturen araberako txosten bat bidaltzea.
- Irungo Udalaren esku jartzea egindako lanen ohar, zirriborro, aurrerapen eta emaitzak.
- Aurreikusitako planaren edo ikertaldearen osaketaren aldaketen berri ematea. Halakorik ezin izango da burutu Irungo Udalaren baimenik gabe.
- Memoria (lanaren azken idazketa) bekaren iraupenaren bukaeran (zehaztapenak oinarrietan ikusi).

ORDAINKETAK
Ordainketa modu honetan egingo da, izapide administratiboak burutu ondoren:
- Kopuru osoaren %40, beka ematen den une berean, aurreordainketa moduan.
- Kopuru osoaren %40, beka ematen zaionetik sei hilabetera, horretarako egindako lanaren eta egingo duenaren azalpen-txostena aurkeztu ondoren, 7.2. oinarriaren arabera.
- Gainerako %20, bekaren bukaeran, lana aurkeztu ondoren.

Lana bukatuko ez balitz bekadunak emandako diru guztia itzuli beharko lioke Udalari, sortutako kalte eta galerengatik Udalak eska dezakeen indemnizazioaren kaltetan gabe. Ikerlanak sor ditzakeen gastuak bekadunaren kontura joango dira.

LANEN JABETZA
Lanen jabea Irungo Udala izango da. Udalak berarentzat gordetzen du ikerketak osoki edota partzialki erreproduzitu, argitaratu eta plazaratzeko eskubidea, bere kabuz edo beste erakunderen baten hitzarmenez, egoki deritzonean. Beti ere lanaren egileak aipatu beharko ditu.
Sortutako materiala aurkeztu eta lau urteko epean Udalak argitaratu ez badu, egileek material hori erabili ahal izango dute egokien iruditzen zaien moduaren bidez plazaratzeko. Egileek orduan jasotako bekaren aipamena egin beharko du (bekaren eta beka eman duen erakundearen izenak jarriz) eta udalari argitaratutako lanaren 20 ale eman beharko dizkio.

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * *

Harreman eta informaziorako helbideak:
Helbide postala: José Antonio Loidi Beka
San Juan Harria plaza, 1
20304 Irun (Gipuzkoa)
Helbide elektronikoa:euskara@irun.org
Telefonoa: 943505272
Web gunea: http://www.irun.org/euskara
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52