Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteazkena, 2020 Ekainak 3 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    C. MOLINERO
    Colón, 5
    T. 943621104

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2020 Eskaera/ ALARMA EGOERAREN MENPEAN GERATU DIREN IRUNGO AUTONOMOEI ETA MIKROENPRESEI ZUZENDUTAKO EZ-OHIKO LAGUNTZA
 
Tabla que ofrece los datos de 2020 Eskaera/ ALARMA EGOERAREN MENPEAN GERATU DIREN IRUNGO AUTONOMOEI ETA MIKROENPRESEI ZUZENDUTAKO EZ-OHIKO LAGUNTZA
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 1.600.000 € (handitu daiteke)
Hartzaileak JEZ/IAE-n Irunen altan dauden eta 10 langile baino gutxiagoko autonomo/enpresak
Baldintzak - Pertsona fisikoa norberaren konturako langilea edo autonomoa, eta, pertsona juridikoen kasuan, 10 langile baino gutxiagoko mikroenpresa izatea (dokumentalki egiaztatu beharko da beranduagoko justifikazio fasean).

- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) Irunen altan emanda egotea 2020-03-14 egunean eta ordaitzeko salbuetsita egotea, negozio-zifra garbiaren zenbatekoa 1.000.000 euro baino gutxiago izateagatik edo jarduera aurreko bi ekitaldien batean hasi izanagatik (ofizioz egiaztatuko da).

- Covid-19a dela eta, beren jarduerak etenda dituzten norberaren konturako langile edo langile autonomoentzat Lanbideren ez-ohiko laguntzaren onuradun ez izatea (ofizioz egiaztatuko da Lanbideri kontsulta eginez).

- Irungo Udalarekin ondoz ondoko hornidura- eta zerbitzu-kontratu publikoen titularra ez izatea. (ofizioz egiaztatuko da).

- Irungo Udalarekiko, Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea (ofizioz egiaztatuko da).
Aurkezteko modua EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)

- Norberaren konturako langileak edo autonomoak (NAN edo AIZ bidez identifikatzen direnak)
*IrunTxartela, NANe, Izenpe edo bestelako ziurtagiriarekin.

- Sozietateen edo Ondasun-komunitateak (IFK bidez identifikatzen direnak)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT edo bestelakoa.

Kasu guztietan, eskaria aurkeztu ahal izango da ere:
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe, Izenpe edo bestelako ziurtagiriarekin.

Eskaera elektronikoki aurkezteko gaitasun edo baliabideak ez izatekotan, alarma egoeraren ondorioz agindutako mugitzeko askatasuna dela izapide administratiboak presentzialki egitera joateko aukerarik ez dagoenez, salbuespen gisa, eskaria aurkeztu ahal izango da ere:
*Aurrekoen ezberdina den pertsona baten IrunTxartela, NANe, Izenpe edo bestelako ziurtagiriarekin,

Azken kasu honetan dirulaguntzaren xede den pertsona edo enpresaren baimena izan beharko du. Irungo udaletxeak edozein momentuan eska dezake baimentze hori egiazta dezala, eta egiaztatzea posible ez denean, dagokion erantzukizun zibila edo penala eskatu ahalko zaio.
Epe irekiera data 29-04-2020
Epe amaiera data 30-09-2020
Beharrezko dokumentazioa 1. lerroko eskabideetarako (jarduera bertan behera geratuta edo fakturazioan %75-eko murrizpena), erantsi beharko da:
- Jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa emateko ebazpena, COVID 19k eraginda.
*Sozietateen edo Ondasun-komunitateen kasuan, bazkide guztien ebazpena aurkeztu beharko da.
*Prestazioaren ebazpena ez bada oraindik jaso, behar bezala erregistratutako eskaeraren kopia erantsi beharko da. Horrela bada, justifikazioari dagokion beranduagoko fasean erantsi beharko da ebazpena.

Dirulaguntza jasotzeko adierazitako banku kontua, eskainitakoen ezberdina bada:
- Dirulaguntzaren eskatzaile den pertsona/enpresa kontu horren titularra dela egiaztatzen duen agiria.
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/503606
Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/04/28/c2001890.pdf
Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de convocatoria en el BOG

http://www.irun.org/sac
INTERNETEZ TRAMITATU / TRAMITAR POR INTERNET

Oharrak
***** EMAKIDA ETA AURREKARIAREN ORDAINKETAREN EBAZPENAK *****
- Eskaerak iristen diren ordenean aztertzen dira, eta hasierako baldintzak betetzen dituztentzat, dirulaguntzaren %100 ordainduko da aurrekaria gisa.
- Ordainketen edo errekerimenduen komunikazioak eskaeran adierazitako e-mailean egingo dira.
- Weborri honetako "Erlazionatutako dokumentuak" atalean orain arte onartutako ebazpenak argitaratuta daude.
- Errekeritutako dokumentazioa aurkeztuko da "Aurkezteko modua" atalean adierazten den bezala, Egoitza Elektronikoko DOKUMENTUAK AURKEZTU aukera erabiliz. Modu berdinean aurkeztu ahal izango dira justifikatzeko edo laguntza honi buruzko bestelako dokumentazioa.

*******************************************************


DIRULAGUNTZA LERROAK ETA DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA

- 1. lerroa: 800 € JARDUERA ETETEAGATIK edo 2020ko apirileko FAKTURAZIOA %75 BAINO GEHIAGO MURRIZTEAGATIK 2019ko urritik 2020ko martxora bitarteko sehilekoaren hileko batez bestekoarekin alderatuta (*).
Egoera hori egiaztatu beharko da COVID-19rengatik jarduera uzteagatiko aparteko prestazioarekin.

- 2. lerroa: 500 €, 2020ko apirileko fakturazioa %50 ETA %75 ARTEAN MURRIZTEAGATIK, 2019ko urritik 2020ko martxora bitarteko seihilekoaren hileko batez bestekoarekin alderatuta.


(*) Jarduera ekonomikoa 2019ko urritik aurrera hasi bada, jarduera hasi zenetik 2020ko martxora arteko hileko fakturazioaren batez bestekoa hartuko da kontuan.


DIRULAGUNTZAREN OSAGARRIAK
- 200 €: Jarduera egiten ari den negozio-lokala errentamenduan bada.
- 200 €: Norberaren konturako langilea edo autonomoa emakumea bada, edo emakumeen partehartzea sozietatean %50a baino handiagoa bada.
- 100 €: Gehienez 5 langile izateagatik.(*)
- 200 €: 5 langile baino gehiago eta 10 langile baino gutxiago izateagatik.(*)

(*) Norberaren konturako langileak edo autonomoak ez dira zenbatuko. Lanaldi partzialeko langileak euren lanaldiaren ehunekoaren arabera zenbatu beharko dira.
2020ko otsaila erreferentzia gisa hartuko da. Justifikazio-fasean egiaztatzeko 2020ko otsaileko Langileen Zerrenda Nominala (aurreko TC2)aurkeztu beharko da.

1.Lerrorako gehieneko dirulaguntza: 1.400 €
2.Lerrorako gehieneko dirulaguntza: 1.100 €


DIRUZ LAGUNDU AHAL DIREN GASTUAK
- Negozio-lokalen errentamendua
*Eskatzailearen etxebizitzaren zati ez bada, beste enpresa batekin partekatutako espazioa ez bada edo coworking espazioa ez bada
*Lokalaren errentatzailearekin odol-ahaidetasuneko 2. mailara arteko ahaidetasun-harremanik ez badago, eta errentatzailea pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.

- Gastu sozialak eta langileen gastuak, NBE eta prebentzio eta higiene material gastuak, aholkularitza gastuak, kontsumoak (elektrizitatea, gasa, telefonoa, erregaia…) eta aktibitatearekin erlazionatutako beste batzuk.

Ez dira diruz lagunduko zeharkako zergak, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu badaitezke, ez eta ekoizpen-prozesuan sartzen diren ondasun eta eskubideak ere, ezta salmenta edo kudeaketa onuradunaren jardueraren parte diren ondasun eta eskubideak ere.


DIRULAGUNTZAREN ORDAINKETA
Dirulaguntza emateko ebazpena ematen denean laguntzaren %100 aurreratuko da.


KONPROMISOAK
Laguntza honen onuradunak konpromiso hauek hartzen ditu:

- Alarma-egoera amaitu ondoren, lan-jarduerari berriro ekitea edo horri eustea eta alarma amaitzen denetik gutxienez sei hilabetez altan egotea, arrazoi justifikaturik ez badago.

- Irungo Udalari jakinaraztea COVID-19 dela eta jarduerak eten egin badira LANBIDEren norberaren konturako langileentzako edo autonomoentzako aparteko laguntzen onuradun ez izatea.

- Irungo Udalari jakinaraztea laguntza eskatu duenari edo enpresaren beste kideren bati, SEPEk jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa eman dien.

- Uko egitea edo, hala badagokio, udal-laguntza hori edo dagokion osagarriaren zenbatekoa itzultzea, onuradun izateko ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada.


JUSTIFIKAZIOA
Justifikazioa aurkezteko epea 2020ko urriaren 31n amaituko da.

Irungo Udalak ofizioz egiaztatu, edo erakunde publikoei egindako kontsulten bidez lortu ezin dituen betekizunak eta konpromisoak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak eta gastuaren justifikazioa aurkeztu beharko dira.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52