Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteazkena, 2020 Ekainak 3 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    C. MOLINERO
    Colón, 5
    T. 943621104

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2020/ “IÑIGO MUGURUZA” MUSIKA-IKERKETA BEKA
 
Tabla que ofrece los datos de 2020/ “IÑIGO MUGURUZA” MUSIKA-IKERKETA BEKA
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 8.000€-ko (gordinak) beka bat
Hartzaileak Norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute
Baldintzak BEGIRATU OHARRAK
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiria erabilita.
- HAZ (San Martzial, 2.). Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 17-03-2020
Epe amaiera data 26-06-2020
Beharrezko dokumentazioa IKERKETA PROIEKTUAREN DOKUMENTAZIOA
- Ikerkuntza-proiektuaren txosten-laburpena (gehienez 15 orri); bertan azaldu beharko dituzte izenburua, ikerketa-kontzeptua eta gaia, proiektuaren oinarrizko gida-lerroa, helburuak, metodologia, kronograma eta
baliabideak. Taldeak aurkezten badira, taldeko kide bakoitzak beregain hartzen dituen konpromisoak jaso beharko dira, baita horietako bakoitzari aplikatuko zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere modu
berean onuradun izaera edukiko baitute.
- Testu-memoriaz gainera, bereziki baloratuko da proposamenari laguntzen dion erantsitako ikusizko material oro (irudiak, bideoak, eta edozein motatako material erantsia).


IKERTZAILEEN DOKUMENTAZIOA
*Taldean aurkeztu diren PERTSONEI dagokiena:
-NAN edo AIZ agirien fotokopia.
-Curriculum laburra
- Ardurapeko adierazpena adieraziz oinarri arautzaileetan eta deialdian aurreikusitako inguruabarren egoeran dagoela.
- Zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzakoak egunean daudela egiaztatzeko egiaztagiriak.
-Bestelako laguntzarik eskatu eta/edo jaso den jakiteko berariazko aitorpena eta, hala balitz, jasotako zenbatekoak zehaztuko dira eta nondik jaso diren, eredu normalizatuaren arabera.

Eskaerak EAEko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera-orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera).
- Beste diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Terminal, HAZ bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/499364
1. DLDN-an argitaratutako informazioa

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/03/16/c2001481.pdf
2. Deialdiaren laburpenaren argitalpena GAOn

http://www.irun.org/sac
INTERNETEZ TRAMITATU / TRAMITAR POR INTERNET

Oharrak
*** EPE AMAIERARI BURUZKO OHARRA ***
Epe administratiboak eten egin ziren COVID-19ak eragindako alarma-egoera deklaratzen zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera.
2020ko ekainak 1etik aurrera berrabiarazten dira etenda geratu ziren epe administratibo guztiak, 537/2020 Errege Dekretuaren arabera.
Fitxa honetan adierazitako eskaerak aurkezteko epea, 20 lanegunekoa, ekainaren 1etik aurrera kontatu da.

*******************


IKERKETA GAIA
“Iñigo Muguruza” bekaren helburua da gai nagusitzat Musika modernoaren arloan ikerketa eta ekintza proiektu bat garatzen laguntzea.

Partehartzea suspertzeko, beka honen xedea ardaztu daiteke taldetan,interpretatzailetan, gai musikaletan, biografian, errepertorioan, materiala didaktiko eta pedagogiko berrien sorkuntza, herri-musikaren eremu honen irakaskuntza eta hedapenari begira; eragin soziologikoan, ekonomikoan, e.a. beti ere azken lau hamarkadetara, eta Euskal musikan murgilduz.


ONURADUNAK
Beka, norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu honetan, (nortasun juridikorik gabeko pertsona fisikoen taldeak) ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.


HORNIDURA
- 8.000,00 euroko beka bat.
Diru horri dagozkion atxikipenak egin beharko zaizkio, PFEZaren gaineko arauek jartzen dutena aintzakotzat hartuta, eta bidezko diren gainerako zergak ere kendu behar dira.


BALORAZIO IRIZPIDEAK
Begiratu oinarriak.


IRAUPENA
Ikerketa lanak, gehienez ere, 8 hilabeteko iraupena izango du, esleipena egiten denetik kontatuta, eta amaierako emaitza edo entregatzen dena formatu-proposamen askotarikoa izan ahalko da: proiektua, prozesua edo ekintza (hedapen materiala, lankidetzako prozesuak eta/edo partaidetzakoak…).


LAGUNTZAREN ORDAINKETA
Ordainketa modu honetan egingo da, izapide administratiboak burutu ondoren:
- Kopuru osoaren %40, beka ematen den une berean, aurreordainketa moduan.
- Kopuru osoaren %40, beka ematen zaionetik lau hilabetera, horretarako egindako lañaren eta egingo duenaren azalpen-txostena aurkeztu ondoren, 10. puntuaren arabera.
- Gainerako %20a, zortzi hilabeteak igaro eta bekaren indarraldiaren amaieran, emaitzak aurkeztu ondoren.
Obligazioak beteko ez balira, bekaren onuradunek itzuli egin beharko dituzte ordura arte jasotako diru zenbatekoak.


PUBLIKAZIOAK ETA JABETZA INTELEKTUALA
-Lan originalak aurkeztu behar dira, lehen argitaratu gabekoak. Beste beken prozesuetan aurkeztutakoak ez dira onartuko.
-Irungo Udalak lanak argitaratu ahal izango ditu zatika bat edo osoa. Argitalpena egingo da edozein formatutan eta markoan.
-Emandako bekaren ondoriozko lanaren jabe tza intelektuala bere egilearena izango da. Hala ere, lan horren edozein argitalpenetan edo erakusketatan berariaz aipatuko du Irungo Udalak emandako beka.
-Irungo Udalarenak dira bekaren ondoriozko proposamenak ustiatzeko, erakusteko eta erreproduzitzeko eskubideak. Beraz, eduki horiek erabili ahal izateko, aurretik Udalak baimendu beharko du.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52