Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Abenduak 1 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. L. CALABUIG
    Fuenterrabía, 14
    T. 943667157

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2019 Justifikazioa/ K-BIZIAK ALOKAIRUA PROIEKTUA
 
Tabla que ofrece los datos de 2019 Justifikazioa/ K-BIZIAK ALOKAIRUA PROIEKTUA
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 34.200,00 euro.
Hartzaileak Sortu berri diren enpresak eta ireki berri diren establezimenduak.
Baldintzak Ikusi behaketak (Observaciones)
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 01-11-2019
Epe amaiera data 31-01-2021
Beharrezko dokumentazioa - Azken urteko alokairuaren ordain-agiriak.
- Indarrean dagoen kontratuaren originala eta kopia, eskaerarekin batera aurkeztutakoak aldaketa izan badu.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Justifikazio orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/452673
1. Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2019/05/14/c1902934.pdf
2. Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de convocatoria en el BOG

http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/concesiones/convocatoria/452673
3. Emandako dirulaguntzen info. DLDN-an / Info. BDNS de subvenciones concedidas

Oharrak
BALDINTZAK
- Ezarri berria den jarduera ekonomiko baten titularra izatea
- Jarduera ekonomiko hori ezartzeak establezimenduan irekiera berri bat ekartzea. Bertan, aurretik egiten zen jardueraren jarraipen baten (osoa edo partziala) jarraipena den kasuetan, titularren artean ezingo da inolako ahaidetasun harremanik izan odolkidetasun zein afinitatezko ahaidetasun harremanik bigarren gradura arte (hau ere barne). Salbuespenez, ahaidetasun harremana onartu ahal izango da, baldin eta aurreko titularrak uzten badu erretiroa hartu duelako edo ezintasun iraunkorra duelako (absolutua edo osoa).
- Udalerriko beste zonalderen bateko aktibitate bat lekuz aldatzen den kasuetan, K-biziak alokairua dirulaguntzaren onuraduna ez izatea azken 5 urteetan.
Aktibitatea Bidasoa Biziriken Enpresa Mintegian edo bide publikotik sarrera zuzena ez duen etxebizitza batean gauzaten duten establezimenduen irekiera, ez da toki-aldaketatzat hartuko.
- Bide publikotik sarrera zuzena duen eta zeinean jarduera ekonomikoa gauzatuko den lokal baten gaineko errentamendu kontratu baten titularrak izatea. Ondorio horietarako, ulertzen da merkataritza-galerietan dauden lokaletara zuzenean sartu daitekeela bide publikotik.
- Eskaera egiteko momentuan, jarduera hasi denetik SEI hilabete baino gehiago igaro ez izana. Epea kontatzen hasteko, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman zeneko data hartuko da kontuan. Data hau diru-laguntzaren xede den helbidearena izango da.
- “Aktibitatearen aurretiko komunikazioa” edo, hala dagokionean, “Aktibitate lizentzia” Udal hoentan izapidetuta eduki beharko dute.
- Lokalaren alokairu-kostuak (BEZ gabe) ez dezala gainditu 12 €/m2-ko muga.
Metro koadroaren prezioa zehazteko, bide publikoaren nibelean ez dagoen lokalaren azalerak (sotoak, solairuarteak...) % 50ean zenbatuko du, salbu eta egiaztatzen bada azalera hori merkataritza-erabilerarako dela (erakusketa eta salmenta, jendeari arreta ematea...)
- Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio-Planak aldeko txostena jaso beharko du Bidasoa biziriken aldetik. Bideragarritasun planean argi adieraziko da negozioarekin jarraitzeko borondatea dagoela.
- Ezin izango da izan pertsona bera jabe-errentatzaile eta sustatzaile-errentaria, ezta sozietate-modura parte hartuta ere.
- Onuradunak ez du ahaidetasun-loturarik izan behar, ez lokalaren jabearekin, ez haren ezkontideekin, ondorengoekin eta jabearekin bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lortura duten gainerako ahaideekin ere.

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ORDAINKETA
Jarduera gauzatzen den lokalaren errentaren lehendabiziko hogeita lau hilabeteak ordaintzen laguntzeko izango da diru-laguntza; inola ere ez da diruz lagunduko Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergaren (JEZ) alta eman aurretik egindako inolako gasturik. Diru-laguntza honela emango da:
Lehenengo 12 hilabeteetan, alokairu kostuaren %50a (BEZ kanpo) eta hurrengo 12 hilabeteetan, alokairu kostuaren %25a (BEZ kanpo).
Oro har, laguntza hileko 400,00€-ko maximora mugatuta dago lehenengo 12 hilabeteetarako, eta hileko 200,00 €ra hurrengo 12 hilabeteetarako.
Lokalaren azalerak, eranskin honetako ONURADUN IZAERA LORTZEKO BALDINTZAK atalaren h) sekzioan adierazitakoaren arabera kalkulatuta, 100m2 gainditzen baditu, muga horiek 100,00 eta 50,00 euroan igoko dira hilean, hurrenez hurren, 25 m2-ko edo zatiko; gehienez ere 800,00 eta 400,00 euroraino hilean, hurrenez hurren.
Diru-laguntzaren ordainketa, justifikatzen ez den bitartean konturako ordainketatzat joko dena, zuzenean egingo zaio errentatzaileari, eskaera-orrian adierazitako banku-kontuaren zenbakian; banku-kontu hori eta –hala dagokionean– errentamendu-kontratuan adierazitakoa bat bera izango dira ezinbestean.
Diru-laguntzaren helburua kontuan izanda –horretarako aurretik onuradunarentzako ordainketa beharrak dakarren errentamendu-kontratu bat egon behar du–, ez da berme-neurririk ezartzen.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52