Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2020 Ekainak 4 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. J. RUIZ DE AZUA
    Peñas de Aya, 4
    T. 943667232

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2019 Justifikazioa/ KONTRATAZIORAKO DIRU LAGUNTZAK: 30 URTE BAINA GUTXIAGO ETA MERKATURA SARTZEKO ZAILTASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAT
 
Tabla que ofrece los datos de 2019 Justifikazioa/ KONTRATAZIORAKO DIRU LAGUNTZAK: 30 URTE BAINA GUTXIAGO ETA MERKATURA SARTZEKO ZAILTASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAT
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 160.000,00 euro.
Hartzaileak Behaketak ikusi (Observaciones)
Baldintzak BEHAKETAK IKUSI (OBSERVACIONES)
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*con certificado electrónico de entidad: Izenpe, FNMT
*con IrunTxartela, DNIe o certificado Izenpe de un representante inscrito ante el Ayto. Irun.
- SAC (c/ San Marcial, 2.) Ver horario en enlace web.
Epe irekiera data 01-11-2019
Epe amaiera data 15-06-2020
Beharrezko dokumentazioa - Jardueraren amaierako memoria/txostena (ikusi xehetasunak deialdiaren berariazko eranskinean).
- Nomina-ordainagirien ordainketa egiaztagiriak, eta diru-sarrera burutzen den kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria
- Diru-laguntzaren xedeko kontratuaren iraunaldien Kotizazioko Likidazioaren Ordainagiria (RLC, lehen TC1) eta Langileen Izenen Zerrenda (RNT, lehen TC2) eta haien ordainketaren egiaztagiria.
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren txostena, diru-laguntzaren xede den kontratuak iraun duen izandako aldian batez besteko langiletaldeari buruzkoa.
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Justifikazio orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/452693
1. Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2019/05/14/c1902938.pdf
2. Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de convocatoria en el BOG

http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/concesiones/convocatoria/452693
3. Emandako dirulaguntzen info. DLDN-an / Info. BDNS de subvenciones concedidas

Oharrak
HARTZAILEAK
Langabezian dauden eta 30 urte baino gutxiago dituzten gazteak kontratatzen dituzten enpresak.

AURREKONTU KREDITUA
1. 30 urte baino gutxiagokoentzat: 80.000 euro
2. Lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak: 80.000 euro

HARTZAILEAK
Langabezian dauden eta 30 urte baino gutxiago dituzten gazteak kontratatzen dituzten enpresak.

ONURADUN IZAERA LORTZEKO BALDINTZAK
1. Laguntzaren onuradun izateko, honako betekizun hauek bete beharko dituzte enpresek:
a) Lantokiak Irungo udalerrian egon beharko du.
b) Proposatutako kontratazioak enplegu netoa sortzea ekarri beharko du kontratatutako pertsona edo pertsonak sartu aurretixeko 3 hilabeteetan enpresan dagoen guztizko batez besteko plantillan.
c) Enpresa kontratugileak egunean egon beharko du bere zerga-obligazioetan eta Gizarte Segurantzarekin.
d) Lan-alorrean eta lan-arriskuak prebenitzearen alorrean indarrean dagoen araudia beteko duela.
e) Kontratatutako pertsonari bere lana gauzatzeko beharrezkoak dituen jantzi naiz materialak eskeiniko zaizkio.

Bost urtean, enpresa bakoitza gehienez ere bi aldiz izan ahalko da Irungo Udalak lanpostu baterako langileak kontratatzeko eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako ematen dituzten diru laguntzen onuradun.

2. Kontratatutakoen betekizunak:
a) 16 urte baina gehiago, baina 30 urte bete gabeak diru laguntza jasoko duen kontratua formalizatzeko momentuan.
b) Irunen erroldatuta egotea.
c) Langabe gisa eta enplegu-eskatzaile gisa agertzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan.
d) Kontratazioa hasi aurreko egun naturalean ez lan egin izana.
e) Ahaidetasun-loturarik ez edukitzea, alde batetik, ez enpresaburuarekin edo enpresa kontrolatzen dutenekin, ez zuzendaritzako karguekin edo, hala dagokionean, ez enpresa kontratugilearen Administrazio Kontseiluko kideekin, eta, bestetik, ezta haien ezkontideekin, ondorengoekin eta bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lotura duten gainerako ahaideekin ere.
3. Kontratazio – mota
a) Kontratuak edozein modalitateetan formalizatu ahal izango dira.
b) Kontratuek 6 (sei) hilabeteko iraupena izango dute, gutxienez, eta lanaldi osokoak izango dira. Lanaldi partzialeko kontratuak (gutxienez %50eko lanaldia) diruz lagunduko dira, beti ere kontratuak izaera mugagabea duen kasuetan.
c) Lan-kontratuak kasu bakoitzean gutxienez exijitutako edo diruz lagundutako iraunaldia baino lehen iraungiz gero, itzuli egin beharko da emandako diru-laguntza. Horren salbuespena izango da iraungitzea entitate kontratugilearen borondatez egin ez izan; orduan, lan-kontratuak benetan iraun duenaren proportzioan murriztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa.
d) Proba aldia aplikatzeagatik edo entitate kontratugilearen borondatezkoak ez diren inguruabarrengatik diru-laguntza jasotzeko eskubidea eman duen kontratua iraungitzen denean, entitate onuradunak aukeratu ahalko du bi hauen artean: edo emandako diru-laguntzaren zati proportzionalari uko egin edo aurreko persona ordezkatuko lukeen beste persona bat kontratatu, hasieran diruz lagundutako kontratuaren iraunladia osatu arte, betiere oinarri eta deialdian eta emakidaren ebazpenean ezarritako betekizunak betez gero eta, horrez gain, bi kontratu horien artean ez da egon behar hilabete bat baino gehiagoko tarterik.
e) Nolanahi ere, 2019ko urtarrilaren 01etik eta 2020ko apirilaren 30era arte izango da diruz lagun daitezkeen kontratuen aldia, kontratuek egun horretatik harago irautearen kalterik gabe.

Kontratuak formalizatzeko azken eguna 2019ko azaroaren 1a da.

Kontratazioa egiterakoan hautagaiak aukeratzeko laguntza behar izan ezkero, enpresek Bidasoa Bizirik - Bidasoako Garapenerako Agentzia S.A.ren laguntza izango dute Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren centro laguntzailea den aldetik.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52