Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2019 Irailak 23 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    BERROA GÓMEZ Maria Eugenia
    República Argentina, 15
    T. 943623028

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2019/ RIBERA IKERKETA BEKA
 
Tabla que ofrece los datos de 2019/ RIBERA IKERKETA BEKA
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Beharrezko dokumentazioa IKERKETA PROIEKTUAREN DOKUMENTAZIOA
-Lanari buruzko memoria laburra edo aurreproiektua (gehienez 20 orri). Agiri horretan adieraziko da titulua, ikerketaren kontzeptua, gaia eta ikerketa lanaren planteamendua, helburuak, lanaren metodologia, kronograma eta baliabideak.
- Ikus-materiala eranstea (irudiak, bideoak, bozetoak eta edozein eratako materiala) proposamenari lagundu badiezaioke, bereziki baloratua izango da.
- Proiektu espezifikoa gauzatzeko denboren kronograma.
- Dokumentu-zorro bezala eginiko proiektu/proposamen artistikoen memoria bat.
- RiBera Bekarekiko motibazio edo interesaren gutun bateratua: bi aldeek eginiko idatzi laburra (artista_antropolg*) bereizita edo elkarrekin, non adieraziko duten zein den deialdi honetara aurkezteko izan duten arrazoia. Gutunean zera adieraziko da:
*Taldearen izenean jardungo duen taldeko kidearen izena.
*Taldeko kide bakoitzak lana egiteko garaian beregain hartutako konpromisoak.
*Horietako bakoitzagatik aplikatuko den diru-laguntza zenbatekoa


IKERTZAILEEN DOKUMENTAZIOA
*Taldean aurkeztu diren BI PERTSONEI dagokiena:
-NAN edo AIZ agirien fotokopia.
-Curriculum laburra

Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: ESKAERA" tramite normalizatua erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da:
- Eskaera-orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera).
- Beste diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)

Eskaerak EAEko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira.
Baldintzak BEGIRATU OHARRAK
Hartzaileak Bi pertsonako taldeak (profilak: Arte Ederrak eta Antropologia)
Epe irekiera data 23-01-2019
Epe amaiera data 25-02-2019
Zenbatekoa 9.000€-ko (gordinak) bi beka, proiektuko
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiria erabilita.
- HAZ (San Martzial, 2.). Begiratu ordutegia web loturan.
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/433168
1. Info. convocatoria publicada en BDNS

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2019/01/22/c1900032.pdf
2. Publicación de extracto de convocatoria en BOG

http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/433168
3. Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS

http://www.irun.org/sac
INTERNETEZ TRAMITATU / TRAMITAR POR INTERNET

Oharrak
IKERKETA GAIA
Ribera bekek ikerketa eta interpretazio artistiko-proiektuak lagundu behar dituzte arkitektura, industria, interes historikoko eta/edo antropologikoko elementuak eta mugaren eta Bidasoa ibaiaren geografia-ingurunea (ondare materiala edo hautemangarria) ezagutzeko eta horiexei balioa emateko. Gainera, narrazioei eta pertsonen memoriari ere balioa emango zaie (ondare materiagabea edo ez hautemangarria), eta interes berezikoak izango dira gerra garaiarekin eta Abenida zubiarekin lotutakoak.

Neurri horrekin, etengabeko ildo bat ezarri nahi da, eta horren emaitza Kultura eta Kirola Arloan ere bultzatzen den #Ribera programan integratuko da. Programa hori irailean eta urrian garatzen da Bidasoa ibaian egiten den arte garaikideari buruzko jardunaldi batean eta jardunaldi erdi bat egiten da arte prozesuen barreiadurari eta komunikazioari buruz Carlos Blanco Aguinaga kultur zentroan eta liburutegian (hemendik aurrera, CBA).

Interes berezia izango dute ikerketa prozesuari buruzko itzulpen metodologikoak planteatzen dutenak edo IKT direlakoen erabileraz artikulatzen direnak (mapping-a, arte eszena birtualak, errealitate handiagotua, situation rooms direlakoak…). Lan-ildo hau ez dagokio bakarrik Kultura eta Kirola Arloari.

Interes berezikoak dira hiriaren ondarea era berritzaile batean lan egiten dutenak eta baterako hausnarketarako prozesu irekietatik artikulatzen direnak, diziplina anitzeko planteamenduetarako oinarri batekin.

Memoriak jaso formatua librea da, baina kontuan izan behar da gorde egingo direla, geroagoko dokumentaziorako eta udaleko artxibo gisa erabili ahal izateko.


ONURADUNAK
Beka hauetara bi pertsonako taldeak aurkeztu ahal izango dira (bat Arte Ederren profilarekin eta beste Antropologiakoarekin. Ez da unibertsitate titulaziorik egiaztatzeko beharrik).

HORNIDURA
- 9.000,00 euroko bi beka, hautatutako proiektuetako bakoitzarentzat.
Zenbateko horri bidezkoak diren atxikipenak egingo zaizkio, PFEZ erregulatzen duen arautegian ezarritakoa kontuan hartuz, hala nola dagokion gainerako zerga ere aplikatuko zaio.
Gainera, hornidura horrek amaierako proposamenak garatzeko beharrezkoa den edozein produkzio-kostu ere sartuta izan behar du. Helburu horretarako ez da beste aurrekontu-aplikaziorik bideratuko.

BALORAZIO IRIZPIDEAK
Begiratu oinarriak.

IRAUPENA
Beka hauek 9 hilabeteko iraupena izango dute, deialdiari buruzko ebazpenaren jakinarazpena egiten den unetik aurrera zenbatuta.

LAGUNTZAREN ORDAINKETA
Honela egingo da diru-laguntzaren ordainketa, dagozkion administrazio-tramiteak bete ondoren:
- Bekaren zenbateko osoaren %50a, ebazpena egin eta berehala.
- Zenbateko osoaren %35a, lehenengo lau hilabeteak igarota eta eginiko lanaren hasierako informazioa positiboki baloratu eta jarraipen-memoria labur bat entregatu ondoren.
- Gainerako 15a, bederatzi hilabetetara, bekaren indarraldiaren amaieran eta emaitzak entregatu ondoren.
Obligazioak beteko ez balira, bekaren onuradunek itzuli egin beharko dituzte ordura arte jasotako diru zenbatekoak.

BESTE SUBENTZIO EDO DIRU-LAGUNTZEKIN BATERAEZINA
Oinarri hauetan aurreikusita dagoen beka bateraezina izango da, helburu bera edukita, edozein erakunde publiko edo pribatuk eman litzakeen beste beka, subentzio edo laguntza haiekin.

ARGITALPENA ETA HIZKUNTZA
- Jatorrizko lanak aurkeztuko dira, bi hizkuntza ofizialetan, aurrez argitara eman gabeak. Lehendik beste beka batzuetara aurkeztutako lanak ez dira onartuko.
- Irungo Udalak ahalmena izango du lanak argitaratzeko, partzialki edo osorik, eta Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan. Aipatu argitalpena edozein eratako euskarri eta markoan egingo da.
- Proiektuaren jatorrizko memoria bat eta formatu digitaleko artxibo bat betiko gordeta geratuko dira Irungo Udaleko Artxibo zerbitzuan izaera historikoko dokumentu bezala eta kontsultarako erabilgarri.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52