Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2019 Martxoak 22 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. F. CRESPO
    Colón, 36
    T. 943611263

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2019 Eskaera/ EUSKARAZKO ALDIZKARI BAT ARGITARATZEKO DIRU-LAGUNTZA
 
Tabla que ofrece los datos de 2019 Eskaera/ EUSKARAZKO ALDIZKARI BAT ARGITARATZEKO DIRU-LAGUNTZA
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Beharrezko dokumentazioa - Proiektuaren deskribapena (B eranskineko gidaren arabera)
- Aurrekontua (ereduaren arabera)

Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: ESKAERA" erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da:
- Euskarako diru-laguntzak eskatzeko inprimakia (A eranskina)
- Erantzukizunpeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Baldintzak Deialdia begiratu
Hartzaileak Baldintzak betetzen dituzten pertsona fisko edo juridikoak
Epe irekiera data 19-01-2019
Epe amaiera data 04-02-2019
Zenbatekoa 18.800 euro
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/433018
1. Deialdiaren info. BDNS-an / Info. de la convocatoria en BDNS

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2019/01/18/c1900004.pdf
2. Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de la convocatoria en BOG

http://www.irun.org/sac
INTERNETEZ TRAMITATU / TRAMITAR POR INTERNET

Oharrak
ALDIZKARIAREN EDUKIA

Aldizkariaren edukiari dagokionez gaur egungo Iruni, bere iraganari eta etorkizunari buruzkoa izango da kulturaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntutik, horretarako elkarrizketak eta erreportajeak eskainiko dira. Arreta berezia jarriko zaio gazteei zuzenduriko ataleei.

Aldizkariak gutxienez ondoko gai arloak landu beharko ditu, betiere onuradunek beren eskaintzetan hobetu ditzaketelarik, eta aldizkariaren edukia ataletan egituratze hobea azaltzen dutenetan behar bezala arrazoituriko proposamenak aurkeztuz gero ordezka ditzaketelarik:
- Gaurkotasuna: auzoei eta herriari buruzkoa albisteak
- Iritzia/Editoriala
- Herritarren iritziak
- Iruditan (Irungo argazki zaharrak eta horien inguruko iruzkinak)
- Elkarrizketak
- Erreportajeak: hainbat gairi buruzko erreportajeak
- Haurrak: Irungo Lehen hezkuntzako ikasleek egindako lanak (ikastetxeak txandaka)
- Gazteria: Irungo Bigarren Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza Ondorengoko ikasleek egindako lanak (institutuak txandaka), gazteen interesekoak izan daitezkeen albisteak, GIBek gazteentzat sortutako informazioa, IKTak…
- Kirolak
- Prebentzio komunitarioa, 3. adina, elkarteak, emakumea, GKEak: berriak, artikuluak
- Informazio orokorra: bekak, lehiaketak, lan eskaintzak...
- Aisia (liburuak, musika...) euskarazko liburu edo diskoei buruzko informazioa.
- Denborapasak
- Euskararen agenda
- Komikia
- …

Onuradunak 2019ko urtarriletik abendura euskara hutsezko hamabostekaria diseinatu eta koordinatuko du; erredakzio lanez arduratuko da bai eta itzulpenez (beharrizanen arabera), maketazioaz, inprimaketaz eta banaketaz ere. Lan hauen kostu osoa diru-laguntza honen onuradunaren kontura joango da.

Aldizkarian agertzen den publizitateak erabat euskaraz joan beharko du, eta merkataritza izaera bakarrik izango du. Publizitate hori kontratatzetik bildutakoa diru-laguntza honen onuradunaren sarrerak izango dira, baina onuradunak publizitate prezio horien eta kontzeptu horretatik bildutako urteko diruaren berri Irungo Udalari jakinaraziko dio egingo duen balantzean.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52