Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2019 Martxoak 23 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    A. CORCUERA
    Gipuzkoa, 28
    T. 943612904

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2018-19 Eskaera/ KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK (Lanbideren ekarpena)
 
Tabla que ofrece los datos de 2018-19 Eskaera/ KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK (Lanbideren ekarpena)
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Beharrezko dokumentazioa - Eskainitako/betetako lanpostuaren memoria deskriptiboa (edukia begiratu Deialdian)
Eskaera egiterakoan kontratatutako pertsonarekin kontratua formalizatuta badago, gainera:
- Kontratatutako pertsonaren NAN fotokopia
- Aldeek sinatutako lan kontratua, non adieraziko den Lanbideko erregistroa.
- KONTRATATUTAKO PERTSONAREN Erantzukizunpeko aitorpena eta datuak kontsultatzeko baimena (ereduaren arabera)
- Kontratu egilearen aitorpena "Sustapen Eknomikoko Dirulaguntzak - Bestelako Datuen Inprimakia"-ren arabera.
- Gizarte Segurantzaren txostena diru-laguntzaren xede den kontratazioaren aurreko hiru hilabeteetan zegoen bataz besteko plantillari buruz.

Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: ESKAERA" erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da:
- Eskaera orria (ereduaren arabera)
- Legezko ordezkaritzaren NAN fotokopia eta bere kasuan ahalduntze-eskritura.
- Ardurapeko aitorpena eta datuen kontsulta baimena
Baldintzak BEGIRATU OHARRAK
Hartzaileak Irunen kokatutako enpresak, Irunen erroldatutako langabetuak kontratatzean
Epe irekiera data 01-01-2019
Epe amaiera data 31-01-2019
Zenbatekoa Kontratuko 6000€ arte.Gehi. 2 enpresako.
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/427935
1. Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2018/12/31/c1808468.pdf
2. Oinarrien argitalpena GAOn / Extracto de la convocatoria en BOG

Oharrak
XEDEA
Irungo udalerrian dauden enpresei kontratazioa erraztea Irunen erroldatutako langabe izan eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daudenen ohiko merkatuan.

DEIALDIAREN BITARTEKO EKONOMIKOAK: 102.000€ - Lanbideren ekarpena (*)
(*) Maiatzak 24ean ezaugarri berdinetako diru-laguntza deialdi baterako eskaera-epea ireki zen, Irungo Udalaren 170.000 euroko ekarpen ekonomikoa zuena. Baina, diru-ekarpena agortu dela eta deialdi hori itxi egin da.
Aurreko deialdian diru-ekarpenarengatik onartu ez diren eskaerak aurkeztu ahal izango dira diru-laguntza deialdi honetara.

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Kontratatutako pertsonen soldata eta gizarte segurantza kostuen %75 arte.
- Lanaldi osoko 3 (HIRU) hilabeteko lan kontratu bakoitzeko 3000 euro.
- Lanaldi osoko 6 (HIRU) hilabeteko lan kontratu bakoitzeko 6000 euro.
Enpresa eskatzaile bakoitzak gehienez BI lanposturako diru-laguntza jaso ahal izango du.

BATERAGARRITASUNA BESTE DIRU-LAGUNTZEKIN
Laguntza hauek bateraezinak izango dira kontzeptu eta helburu berdinagatik eman dakiekeen beste edozein diru-laguntzekin, Gizarte Segurantzak emandako hobariak direnean izan ezik.

ENPRESA ONURADUNEN BETEBEHERRAK
- Lantokia Irunen.
- Proposatutako kontratazioak kontratatu den pertsona lanean hasi aurreko 3 hilabeteetan enpresan guztira zegoen bataz besteko plantillan enplegu garbia sortzea eragin beharko du.
- Bost urtean, enpresa bakoitza gehienez ere bi aldiz izan ahalko da Irungo Udalak eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak lanpostu baterako langileak kontratatzeko ematen dituzten diru laguntzen onuradun.
- Zergekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta edukitzea.
- Lan alorrean eta laneko arriskuen prebentzioan indarrean dagoen arautegia betetzea.
- Kontratatutako pertsonari bere lana egiteko behar duen materiala eta jantziak ematea.
Ezingo dute onuradun baldintza lortu azaroaren 17ko 38/2003 Legean, Diru-laguntzen Lege Orokorra, ezarritako gorabeheretako batean sartuta daudenak (begiratu xehetasuna deialdian).

KONTRATATUTAKOEN BETEKIZUNAK
- Herrian erroldatuta egotea deialdi hau argitaratzen diren datan. Irungo Udalak ofizioz egiaztatuko du.
- Langabe gisa agertzea eta enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan.
- Ahaidetasun-loturarik ez edukitzea, alde batetik, ez enpresaburuarekin edo enpresa kontrolatzen dutenekin, ez zuzendaritzako karguekin edo, hala dagokionean, ez enpresa kontratugilearen Administrazio Kontseiluko kideekin, eta, bestetik, ezta haien ezkontideekin, ondorengoekin eta bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lotura duten gainerako ahaideekin ere.

KONTRATUAREN BETEKIZUNAK
- Edozein lan-kontratu modalitateren bidez formalizatu ahalko da, prestakuntza eta ikaskuntza kontratua izan ezik.
- Kontratuak 3 (HIRU) hilabete edo 6 (SEI) hilabeteko iraupena izango du eta lanaldi osoan izango da.
- Lan-kontratuak kasu bakoitzean gutxienez exijitutako edo diruz lagundutako iraunaldia baino lehen iraungiz gero, itzuli egin beharko da emandako diru-laguntza. Horren salbuespena izango da iraungitzea entitate kontratugilearen borondatez egin ez izana; orduan, lan-kontratuak benetan iraun duenaren proportzioan murriztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa.
- Proba aldia aplikatzeagatik edo entitate kontratugilearen borondatezkoak ez diren inguruabarrengatik diru-laguntza jasotzeko eskubidea eman duen kontratua iraungitzen denean, entitate onuradunak aukeratu ahalko du bi hauen artean: edo emandako diru-laguntzaren zati proportzionalari uko egin edo aurreko pertsona ordezkatuko lukeen beste pertsona bat kontratatu, diru-laguntza jasotzeko eskubidea eman duen kontratuak irauten duen denbora osatu arte, betiere oinarrietan eta emakidaren ebazpenean ezarritako betekizunak betez gero eta horrez gain, bi kontratu horien artean ez da egon behar hilabete bat baino gehiagoko tarterik.
- Kontratuak hasi beharko dira 2018ko ekainaren 01a eta 2018ko abenduaren 31 bitartean, eta diruz lagungarri den epealdia 2019ko ekainaren 30ean amaituko da, data horretatik aurrera irauten duen ala ez kontuan hartu gabe.

Kontratazioa egiterakoan hautagaiak aukeratzeko laguntza behar izanez gero, enpresek Bidasoa bizirik – Bidasoko Garapenerako Agentzia S.A.ren laguntza izango dute Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren zentro laguntzailea den aldetik.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52