|
2018 Justifikazioa/ DIRU-LAGUNTZA OSAGARRIAK IRISGARRITASUNAREN GAIAN: 2. lerroa - Egikaritzeko proiektua idazteko laguntzak.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
Datuen Babeseko info. gehiago
Tabla que ofrece los datos de 2018 Justifikazioa/ DIRU-LAGUNTZA OSAGARRIAK IRISGARRITASUNAREN GAIAN: 2. lerroa - Egikaritzeko proiektua idazteko laguntzak.
Tipo de Dato |
Dato |
Erakunde emailea |
AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
|
Zenbatekoa |
1 eta 2 lerroetarako 200.000 euro |
Hartzaileak |
Baldintzak betetzen dituzten jabe-erkidegoaren taldeak |
Baldintzak |
Onuradun izango badira, betekizun hauek bete beharko dituzte jabe-erkidegoek:
a. Beren atariak kokatzen diren gune pribatu komunak dituzten eraikin-multzoetakoak izan behar dute, betiere bide publikotik gune pribatu komun horretara iristeko arkitektura-oztopo bat baldin badago.
b. Erakin-multzo horrek gutxienez 50 urteko antzinatasuna edukitzea.
c. Eraikin-multzoko jabe-erkidegoaren taldeak erabaki izana arkitektura-oztopo horiek kentzeko egin beharreko obrak egikaritzeko proiektua kontratatzea.
d. Eraikin-multzoa osatzen duten atari bakoitzeko jabe-erkidego bakoitzak EIT aurkeztu izana edo hori kontratatzeko erabakia hartu izana. |
Aurkezteko modua |
- WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- IRUNVI: Iglesia kalea, 6 (web lotura ikusi) |
Epe irekiera data |
01-11-2018 |
Epe amaiera data |
31-12-2021 |
Beharrezko dokumentazioa |
- Txostenak idazteko ordainsari eta gastuei dagozkien fakturak, obra-zuzendaritzaren ordainsariak, ziurtagiriak, txostenak edo obrak egikaritzeko eskatutako beste edozein dokumentazio tekniko, eta faktura guztiak ordaindu izanaren frogagiriak.
- Obra-amaieraren ziurtagiria, zuzendaritza fakultatiboak izenpetua, obran ikuskapen tekniko hori derrigorrezkoa izan bada (lizentzia-erabakian jasota agertuko da derrigortasuna).
- Diru-laguntzaren xedeko obrei/instalazioei dagokien faktura edo amaierako likidazioa eta haien ordaindu izanaren frogagiriak.
Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: JUSTIFIKAZIOA" erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da:
- Eskaera orria
- Erantzukizunpeko adirazpena eta datuak kontsultatzeko baimena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera) |
Web |
http://www.irun.org/irunvi
IRUNVI: Ordutegia eta kontaktua / Horario y contacto
http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/408424
1.- Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS
https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2018/07/19/c1805173.pdf
2.- Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de la convocatoria en BOG
|
Oharrak |
DIRU-LAGUNTZAREN ORDAINKETA
Haren ebazpenaren datan ordainduko da dirulaguntzaren % 50, betiere dagokion hirigintzalizentzia edo baimena izapidetu eta eman bada, eta aurretik jabe-erkidegoen taldeak obren enkargua aurkeztuta, hartarako ahalmendutako administratzaileak edo presidenteak sinatuta.
Obrak egikaritutakoan eta onuradunak amaierako ziurtagiria eta likidazio-aurrekontua aurkeztuz obra horiek egindako eskaeraren eta emandako diru-laguntzaren araberakoak direla egiaztatutakoan ordainduko da emandako diru-laguntzaren gainerako % 50.
Egindako obren likidazioa ez badator bat emandako diru-laguntzarekin, beste ebazpen bat emango da, 4. atalean finkatzen den muga maximoan likidatutako obraren zenbatekora doituta.
Diru-laguntzaren guztizko zenbatekoak inolaz ere ez du gaindituko, hura bakarrik hartuta edo beste Administrazio Publiko batzuek edo beste Erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako beste laguntza edo diru-laguntza batzuekin batera, onuradunak egindako jarduketaren kostua. |
|