Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. T. OLAZABAL
    Pintor Berrueta, 3
    T. 943622335

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2017 Eskaera/ SALTEGIETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA ETA IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
 
Tabla que ofrece los datos de 2017 Eskaera/ SALTEGIETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA ETA IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Beharrezko dokumentazioa - Eskaera orria: Bertan adierazi beharko da, besteak beste, Obra baimenaren erreferentzia (eskaera data, sarrera erregistro zenbakia, espediente kodea, erabakiaren zenbakia edo data), arautegiaren arabera beharrezkoa balitz.
- IFKren fotokopia.
- Eskatzailearen edo enpresa/kolektibo eskatzailearen arduradunaren NANaren fotokopia.
- Faktura xehetua (begiratu zehaztasunak oinarrietan) eta ordainagiriak. Fakturak ez baditu oinarrian aipatutako xehetasunak jasotzen, aurrekontua erantsi beharko da, non agertuko diren eskatutako datuak.

Instalazioetan efizientzia energetikoa hobetzea edo barneko argiztapena berritzea bada, gainera:
- Instalazioaren memoria eta xehetasun teknikoak, efizientzia energetikoa hobetzea justifikatuz txosten tekniko batek edo baimendutako instalatzaileak abalatuta.
***Barneko argiztapena berritzen bada, CTE-HE3 exijentziak betetzen direla justifikatu behar da.

2) Irisgarritasuna hobetzen bada, gainera:
- Obra amaierako ziurtagiria teknikari zuzendariak izenpetua, edo bere esku hartzea derrigorrezkoa ez bada, obra amaieraren aitorpena.

Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: ESKAERA" erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da:
- Ardurapeko aitorpena eta datuak kontsultatzeko baimena, eredu normalizatuaren arabera.
- Ordezkariaren/eskatzailearen zinpeko adierazpena, eredu normalizatuaren arabera, jasotako beste laguntza eta diru-laguntza batzuei buruz eta horien kopuruak, emateko egindako ebazpenekin batera.
Baldintzak Eskaera egiten den unean amaituta dauden jarduerak.
Udal baimena beharrezkoa bada, obrak egiten hasi baino lehen lortuta edukiko da. 2016ko urriaren 30az geroztik bukatuta egongo dira jarduerak.
**BEGIRATU BALDINTZA TEKNIKOAK OINARRIETAN**
Hartzaileak Jarduerak Irungo saltegietan. Establezimendu handiak ez dira sartzen
Epe irekiera data 28-06-2017
Epe amaiera data 31-10-2017
Zenbatekoa Begiratu oharrak
Aurkezteko modua - HAZ (San Martzial, 2.)
Zuretzat erosoago egiteko eskatu HITZORDUA. Begiratu ordutegia web loturan.
- 30/92 Legeko (LRJ-PAC) 38.4 artikuluak aipatzen duen bulegoa.
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/05/19/c1703491.pdf
1. Oinarrien argitalpena GAOn/ Publicación bases en BOG

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/352305
2.- Deialdiaren info DLDNan / Info. convocatoria en BDNS

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/06/27/c1704559.pdf
3. - Deialdiaren laburpena GAOn/ Extracto de la convocatoria en BOG

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/07/07/c1704895.pdf
4.-Instrukzio organoen izendapena GAOn / Designación órganos instructores en BOG

Oharrak
DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK
Instalazioen efizientzia energetikoa hobetzeko obrak (berokuntza, hozkuntza, UBS) establezimendu komertzialetan.
b) Barnealdeko argiteria berritzea establezimendu komertzialetan.
c) Irisgarritasuna hobetzea establezimendu komertzialetan.

DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKO MAXIMOA:
Laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren %30a (BEZ gabe), 2.400 euroko mugarekin.
(Begiratu oinarrietan, instalatutako elementu bakoitzarentzat diru-laguntza maximoa zein den, tipologiaren arabera).

TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren zenbatekoa -hura bakarrik hartuta edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batuta- inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.
- Diruz laguntzeko moduko gastutzat ez dira onartuko: fakturatutako ondasun edo zerbitzuak erosteagatik ordaindutako BEZ eta, orokorki, edozein tributu edo inbertsioaren ondorioz ordaindu beharreko gastu finantzarioak.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52