Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. T. OLAZABAL
    Pintor Berrueta, 3
    T. 943622335

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2017 Eskaera/ GAZTEAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK (Irunen kokatutako enpresak, Lanbiden inskribatutako eta Irunen erroldatutako eta 30 urtetik beherako langabetuak kontratatzean)
 
Tabla que ofrece los datos de 2017 Eskaera/ GAZTEAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK (Irunen kokatutako enpresak, Lanbiden inskribatutako eta Irunen erroldatutako eta 30 urtetik beherako langabetuak kontratatzean)
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Beharrezko dokumentazioa -Legezko ordezkaritzaren NAN fotokopia eta bere kasuan ahalduntze-eskritura
- Eskainitako/betetako lanpostuaren memoria deskriptiboa (edukia begiratu Deialdian)
Kontratatutako pertsonari dagokionez, beti ere eskaera egiteko unean jada hala badago:
- Kontratatutako pertsonaren NAN fotokopia
- Aldeek sinatutako lan kontratua, non adieraziko den Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuan erregistratuta dagoela (SEPE, Contrat@ aplikazioa)
- Lanbide-ren ziurtapena, kontratatutako pertsona kontratazio eguna baino lehen langabetu gisa eta enplegu eskatzaile gisa inskribatuta zegoela esanez, edo Irungo Udalari baimena ematea hori lortzeko.
- KONTRATATUTAKO PERTSONAREN Erantzukizunpeko aitorpena eta datuak kontsultatzeko baimena (ereduaren arabera)
- Gizarte Segurantzaren txostena diru-laguntzaren xede den kontratazioaren aurreko hiru hilabeteetan zegoen bataz besteko plantillari buruz.

Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: ESKAERA" erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da:
- Eskaera orria (ereduaren arabera)
- PERTSONA KONTRATATZAILEAREN erantzukizunpeko aitorpena eta datuak kontsultatzeko baimena (ereduaren arabera).
Baldintzak BEGIRATU OHARRAK
Hartzaileak Irungo enpresak, Irunen erroldatutako 30 beherako langabetuak kontratatzean.
Epe irekiera data 30-05-2017
Epe amaiera data 31-10-2017
Zenbatekoa Kontratuko 6000€ arte.Gehi.kostuen %90
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/04/25/c1702706.pdf
1. Oinarrien argitalpena GAOn / Publicación de Bases en BOG

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/347803
2. Deialdiaren informazioa BDNS-an / Info. de la convocatoria en BDNS

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/05/29/c1703708.pdf
3. Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de la convocatoria en BOG

Oharrak
XEDEA:
Irungo udalerrian dauden enpresei 30 urtetik beherako gazteen kontratazioa erraztea Irunen erroldatutako langabe izan eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daudenen ohiko merkatuan.

DEIALDIAREN BITARTEKO EKONOMIKOAK: 60.000,00€ (HIRUROGEI MILA). Horietatik 30.000,00€ (HOGEITA HAMAR MILA) datoz herritarrei irekita osatutako aurrekontuen prozesu parte hartzailetik.

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA: Kontratatutako pertsonen soldata eta gizarte segurantza kostuen %90 arte, 6000 euroko mugarekin 6 (SEI) hilabeteko iraupena duen lanaldi osoko lan kontratu bakoitzeko.

ENPRESA ONURADUNEN BETEBEHERRAK
- Lantokia Irunen.
- Proposatutako kontratazioak kontratatu den pertsona lanean hasi aurreko 3 hilabeteetan enpresan guztira zegoen bataz besteko plantillan enplegu garbia sortzea eragin beharko du.
- Zergekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta edukitzea.
- Lan alorrean eta laneko arriskuen prebentzioan indarrean dagoen arautegia betetzea.
- Kontratatutako pertsonari bere lana egiteko behar duen materiala eta jantziak ematea.
Ezingo dute onuradun baldintza lortu azaroaren 17ko 38/2003 Legean, Diru-laguntzen Lege Orokorra, ezarritako gorabeheretako batean sartuta daudenak (begiratu xehetasuna deialdian).

KONTRATATUTAKOEN BETEKIZUNAK
- Irunen erroldatua egotea.
- 16 urte edo gehiago izatea eta 30 urte bete gabe, diru-laguntzaren xede den kontratua formalizatzen den unean.
- Langabe gisa agertzea eta enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan.
- Kontratazio egunaren aurreko egun naturalean lanik egin ez izana.
- Kontratazio egunaren aurreko egun naturalean heziketa edo prestakuntza jarduerarik ez jaso izana.
- Ahaidetasun-loturarik ez edukitzea, alde batetik, ez enpresaburuarekin edo enpresa kontrolatzen dutenekin, ez zuzendaritzako karguekin edo, hala dagokionean, ez enpresa kontratugilearen Administrazio Kontseiluko kideekin, eta, bestetik, ezta haien ezkontideekin, ondorengoekin eta bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lotura duten gainerako ahaideekin ere.

KONTRATUAREN BETEKIZUNAK
- Kontratazio laboralaren edozein modalitatetan formalizatu ahal izango da.
- Kontratuek 6 (SEI) hilabeteko iraupena izango dute, gutxienez, eta lanaldi osoan.
- Lan-kontratuak kasu bakoitzean gutxienez exijitutako edo diruz lagundutako iraunaldia baino lehen iraungiz gero, itzuli egin beharko da emandako diru-laguntza. Horren salbuespena izango da iraungitzea entitate kontratugilearen borondatez kanpoko arrazoiengatik egin izana; orduan, lan-kontratuak benetan iraun duenaren proportzioan murriztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa.
- Edonola ere, kontratua beteko da deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2017ko maiatzaren 30a) eta hurrengo eguna eta 2018ko apirilaren 30a bitartean, data horretatik aurrera kontratuak irautearen kalterik gabe.
- Kontratuak formalizatzeko epe-muga 2017ko azaroaren 1a da.
Kontratazioa egiterakoan hautagaiak aukeratzeko laguntza behar izanez gero, enpresek Bidasoa bizirik – Bidasoko Garapenerako Agentzia S.A.ren laguntza izango dute Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren zentro laguntzailea den aldetik.

BATERAGARRITASUNA BESTE DIRU-LAGUNTZEKIN
Laguntza hauek bateraezinak izango dira kontzeptu eta helburu berdinagatik eman dakiekeen beste edozein diru-laguntzekin, Gizarte Segurantzak emandako hobariak direnean izan ezik.

EZ-BETETZEAK
Ez-betetze bezala hartuko da eta emandako diru-laguntzaren onuradun izaera galtzea eta honek jasotako diru zenbatekoak itzultzea ekarriko du:
- Diru-laguntzaren xede diren lan kontratuen iraungitzea exijitutako edo diruz lagundutako gutxieneko iraupen aldia baino lehen, iraungitze hori erakunde kontratatzailearen borondatetik kanpoko gertatzen denean izan ezik.
- Diruz lagundutako proiektua ez gauzatzea.
- Diruz lagundutako proiektua ez justifikatzea.
- Onuradun izaera lortzeko baldintzak galtzea.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52