Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2017 Justifikazioa/ KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK: Irunen kokatutako enpresak, Lanbiden inskribatutako eta Irunen erroldatutako langabetuak kontratatzen dituztenean
 
Tabla que ofrece los datos de 2017 Justifikazioa/ KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK: Irunen kokatutako enpresak, Lanbiden inskribatutako eta Irunen erroldatutako langabetuak kontratatzen dituztenean
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Beharrezko dokumentazioa - Jardueraren amaierako memoria (begiratu edukia oinarrietan)
- Kontratatutako pertsonak sinatutako nomina agiriak
- TC2/1 diru-laguntzaren xede den kontratuaren iraupen-aldiei dagozkienak eta ordainketaren justifikantea.
- Gizarte Segurantzako Altxortegi Orokorraren txostena diru-laguntzaren xede den kontratuak irauten duen denboran dagoen bataz besteko plantillari buruz.

Eskaera egiterakoan aurkeztu ez badira, gainera:
- Kontratatutako pertsonaren NAN fotokopia
- Aldeek sinatutako lan kontratua, non adieraziko den Lanbideko erregistroa.
- KONTRATATUTAKO PERTSONAREN Erantzukizunpeko aitorpena (ereduaren arabera).
- Lanbide-ren ziurtapena, kontratatutako pertsona kontratazio eguna baino lehen langabetu gisa eta enplegu eskatzaile gisa inskribatuta zegoela esanez, edo Irungo Udalari baimena ematea hori lortzeko.
- Gizarte Segurantzaren txostena diru-laguntzaren xede den kontratazioaren aurreko hiru hilabeteetan zegoen bataz besteko plantillari buruz.

Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: JUSTIFIKAZIOA" erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da:
- Eskaera orria
- Beste diru-sarrerei buruzko erantzukizunpeko aitorpena (ereduaren arabera).
- PERTSONA KONTRATATZAILEAREN erantzukizunpeko aitorpena eta datuak kontsultatzeko baimena (ereduaren arabera)
Baldintzak BEGIRATU DEIALDIA
Hartzaileak Irunen kokatutako enpresak, Irunen erroldatutako langabetuak kontratatzean.
Epe irekiera data 30-05-2017
Epe amaiera data 15-06-2018
Zenbatekoa Kontratuko 6000€ arte.Gehi. 2 enpresako.
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/04/25/c1702707.pdf
1. Oinarrien argitalpena GAOn / Publicación de Bases en BOG

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/347801
2. Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/05/29/c1703706.pdf
3. Deialdiaren argitalpena GAOn / Publicación de la convocatoria en BOG

http://www.irun.org/sac
INTERNETEZ TRAMITATU / TRAMITAR POR INTERNET

Oharrak
JUSTIFIKATZEKO EPEA
Gehienez 45 egun diruz lagundutako kontratua amaitzen denetik eta, edozein kasutan, 2018ko ekainaren 15a baino lehen.

DIRU-LAGUNTZAREN ORDAINKETA
Ordainketa bi zatitan egingo da.
- Hasiera emandako diru-laguntzaren %50a, konturako ordainketa kontzeptuan, diru-laguntza ematen dela dioen ebazpena egiten denetik hilabeteko epean eta aldeek sinatutako kontratua eta Lanbide-Enpleguaren Euskal Zerbitzuan erregistratu izanaren egiaztagiria aurkeztu baino lehen, hauek ez badira eskarian sartzen. Ez da beharrezkoa izango onuradunak bermeak eskaintzea aurrerakinak egiteko, konturako ordainketa izaera edukiko dute eta.
- Gainerako zenbatekoa, likidazioari lotua, diruz lagundutako kontratazioaren aldia amaitzen denean ordainduko da, aurrez agiri bidez frogatuta nomina eta gizarte segurantzaren kontzeptupean eginiko ordainketak.

BATERAGARRITASUNA BESTE DIRU-LAGUNTZEKIN
Laguntza hauek bateraezinak izango dira kontzeptu eta helburu berdinagatik eman dakiekeen beste edozein diru-laguntzekin, Gizarte Segurantzak emandako hobariak direnean izan ezik.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52