Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2017 Eskaera/ ENPRESAK SORTZEKO LAGUNTZAK: e-Gaztea proiektua eta e-Berritzailea proiektua
 
Tabla que ofrece los datos de 2017 Eskaera/ ENPRESAK SORTZEKO LAGUNTZAK: e-Gaztea proiektua eta e-Berritzailea proiektua
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Beharrezko dokumentazioa - NAN edo IFK.
- Bideragarritasun plana (I eranskinaren arabera).
- Diru-laguntza jaso dezaketen gastuen aurrekontuak edo fakturak.
- Diru-laguntzaren ordainketa egin beharko den banketxeko kontu zenbakiaren titularitatea justifikatzeko agiria.
- Gizarte Segurantzako dagokion erregimenean alta eman izanaren justifikantea.

Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: ESKAERA" erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da:
- Eskaera orria
- Erantzukizunpeko adirazpena eta datuak kontsultatzeko baimena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Baldintzak BEGIRATU OHARRAK
Hartzaileak Ekintzailetza berritzailerako iniziatiba duten pertsona fisiko edo juridikoak
Epe irekiera data 27-05-2017
Epe amaiera data 31-10-2017
Zenbatekoa Gehienez 3000 euro (begiratu oinarriak)
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/04/11/c1702416.pdf
1. Oinarrien argitalpena GAOn / Publicación de bases en BOG

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/347519
2. DLDNan argitaratutako informazioa / Info. publicada en BDNS

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/05/26/c1703670.pdf
3. Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de la convocatoria en BOG

Oharrak
XEDEA
Diru-laguntzak ekintzailetza berritzaileko enpresa-ekimenak abian jartzeko hasierako gastuei aurre egiteko.
- Produktu eta zerbitzuen gama berritzea eta zabaltzea.
- Ekoizpen prozesuak berritzea eta zabaltzea.
- Antolamenduan eta kudeaketan aldaketak egitea.
- Profesionalen kualifikazioetan aldaketak egitea.
- Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak: Eraketa, publizitatea, prospekzio enpresariala, aholkularitza tekniko espezializatua, prestakuntza osagarria, kolegiatzea, patenteak erregistratzea, izen eta marka komertzialak, gizarte segurantzako autonomoen erregimeneko kuotak (muga 12 kuota/pertsonako).
Diruz lagundu daitezkeen gastuak dira jarduera hasi aurreko 12 hilabeteen barruan daudenak.

E-GAZTEA LERROA
ONURADUNAK: Deialdia argitaratu baino lehen eta/edo diruz laguntzea xede duen jarduera hasi baino lehen Udalerrian erroldatutako pertsona fisikoak, eskaera egiten den unean 30 urte baino gutxiago badute eta oinarri hauek argitaratu baino lehenagoko 12 hilabeteen barruan jarduera hasi badute edo 2017ko ekitaldian zehar hasi badute.
*BALIABIDE EKONOMIKOAK: 50.000,00 euro. Horietatik 20.000,00€ datoz herritarrei irekita osatutako aurrekontuen prozesu parte hartzailetik. Gehienez, 2.500€ proiektu bakoitzeko.
*BALORAZIO IRIZPIDEAK: Ez daude balorazio bati lotuta eta diru-laguntza automatikoki lortuko dute baldintzak betez gero.

E-BERRITZAILEA LERROA
*BALIABIDE EKONOMIKOAK: 35.000,00 euro Gehienez, 1.500€ proiektu bakoitzeko.
*ONURADUNAK Eskabidea egiteko unean oinarri hauek argitaratu aurreko 3 urteetan jarduera hasi duten edo 2017an hasiko duten pertsona fisikoak edo juridikoak.
*BALORAZIO IRIZPIDEAK: Gutxieneko puntuazioa 50 puntu, baloratuko diren alderdi hauen arabera:
1. Berrikuntzaren osagaia eduki behar du, berrikuntza zentzu zabalean ulertuta (produktua, prozesuak, merkatua, negozio-eredua...) haren lehiakortasunaren faktore klabe gisa. 50 puntu.
2. Mugaz gaindiko eta/edo enpresaren nazioartekotzeko bokazioa. 30 puntu.
3. Eredu inspiratzaile bihurtzeko potentziala. 20 puntu.
Proiektuak berrikuntzari buruzko atalean (1. atala) 30 puntu edo gehiago lortzen baditu, laguntzaren muga bikoiztu egingo da.

BI LERROENTZAKO BALDINTZAK
- Jardueraren helbide fiskala eta soziala Irunen
- Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio plana eta Bidasoa Bizirikeko Enpresa Zentroko eta Autoenpleguko departamentuaren aldeko txostena.
- Bere kontura jarduera bera edo antzekorik egin ez izana diru-laguntza jasoko duen proiektuari hasiera eman baino 12 hilabete (e-gaztea) edo 36 hilabete (e-berritzailea) lehenago (epeak zenbatzeko garaian erreferentzia gisa hartuko dira alta, baja eta/edo JEZ zergaren aldaketa egunak).
- Jardueraren hasieraren komunikazioa Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute, beren jarduera Bidasoa Biziriken enpresa zentroan gauzatzen dutenean izan ezik.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52