Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. L. EZKURRA
    Harmugarrieta Kalea, 9
    T. 943627342

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2016 Justifikazioa / GAZTEAK KONTRATATZEKO DIRU-LAGUNTZAK (Irunen errotutako enpresak, Lanbiden inskribatu eta Irunen erroldatutako langabetuak, 30 urtetik beherakoak, kontratatzen dituztenean)
 
Tabla que ofrece los datos de 2016 Justifikazioa / GAZTEAK KONTRATATZEKO DIRU-LAGUNTZAK (Irunen errotutako enpresak, Lanbiden inskribatu eta Irunen erroldatutako langabetuak, 30 urtetik beherakoak, kontratatzen dituztenean)
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Beharrezko dokumentazioa - Justifikatzeko inprimakia (ereduaren arabera)
- Jardueraren amaierako memoria (begiratu edukia oinarrietan)
- Laguntza honen babesean kontratatutako pertsonak sinatutako nomina-agiriak eta ordaindu izanaren frogagiriak.
- Diru-laguntzaren xede den kontratuaren iraupen aldien TC2/1 eta ordaindu izanaren frogagiria.
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren txostena, diru-laguntzaren xede den kontratuak iraun duen aldiari dagokion bataz besteko plantillari buruzkoa.
- Bestelako diru-sarreren aitorpen arduratsua (ereduaren arabera).
- KONTRATATZEN DUEN PERTSONAREN aitorpen arduratsua eta datuak kontsultatzeko baimena (ereduaren arabera).

Eskarian aurkeztu ez badira, horrez gainera:
- Kontratatutako pertsonaren NAN fotokopia.
- Aldeek sinatutako lan kontratua, non adieraziko den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratua izan dela (SEPE, Contrat@ aplikazioa).
- KONTRATATUTAKO PERTSONAREN aitorpen arduratsua eta datuak kontsultatzeko baimena (ereduaren arabera).
- Gizarte Segurantzaren txostena, diru-laguntzaren xede den kontratazioaren aurreko hiru hilabeteetan zegoen bataz besteko plantillari buruz.
Baldintzak BEGIRATU OHARRAK
Hartzaileak Irungo enpresak,Irunen erroldatutako langab,30 urtetik beherakoak, kontratatzean
Epe irekiera data 20-01-2017
Epe amaiera data 15-12-2017
Zenbatekoa 6000€arte/kontratuko.Kostuen%90 gehienez
Aurkezteko modua - HAZ (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua), San Martzial k., 2.
Erosoago ibiltzeko eskatu HITZORDUA. Begiratu bulego ordutegia web atarian.
- 30/92 Legearen 38.4 artikuluak aipatzen dituen dependentziak (LRJ-PAC)
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2016/12/28/c1608898.pdf
1. Oinarrien argitalpena GAOn / Publicación de Bases en BOG

http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/328201
2. Deialdiaren informazioa BDNS-an / Info. de la convocatoria en BDNS

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/01/19/c1700052.pdf
3. Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de la convocatoria en BOG

Oharrak
JUSTIFIKATZEKO EPEA
Gehienez 45 egun diruz lagundutako kontratua amaitzen denetik, eta edozein kasutan, 2017ko abenduaren 15a baino lehen.

EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAREN ORDAINKETA
Ordainketa bi zatitan egingo da. Hasieran emandako diru-laguntzaren %50a, konturako ordainketa kontzeptuan, diru-laguntza ematen dela dioen ebazpena egiten denetik hilabeteko epean eta aldeek sinatutako kontratua eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan (SEPE, Contrat@ apllikazioa) erregistratu izanaren egiaztagiria aurkeztu baino lehen, hauek ez badira eskarian sartzen. Ez da beharrezkoa izango onuradunak bermeak eskaintzea aurrerakinak egiteko, konturako ordainketa izaera edukiko dute eta.
Gainerako zenbatekoa, likidazioari lotua, diruz lagundutako kontratazioaren aldia amaitzen denean ordainduko da, aurrez agiri bidez frogatuta nomina eta gizarte segurantzaren kontzeptupean eginiko ordainketak.
Udalarekin zorrak kitatu gabe edukiko balitu, Udalak ofizioz konpentsatu ahal izango du emandako diru-laguntzaren bizkar.

BATERAGARRITASUNA BESTE DIRU-LAGUNTZEKIN
Laguntza hauek bateraezinak izango dira kontzeptu eta helburu berdinagatik eman dakiekeen beste edozein diru-laguntzekin, Gizarte Segurantzak emandako hobariak direnean izan ezik.

EZ-BETETZEAK
Ez-betetze bezala hartuko da eta emandako diru-laguntzaren onuradun izaera galtzea eta honek jasotako diru zenbatekoak itzultzea ekarriko du:
- Diru-laguntzaren xede diren lan kontratuak iraungitzea exijitutako edo diruz lagundutako gutxieneko iraupen aldia baino lehen, iraungitze hori erakunde kontratatzailearen borondatetik kanpoko arrazoiengatik gertatzen denean izan ezik.
- Diruz lagundutako proiektua ez gauzatzea.
- Diruz lagundutako proiektua ez justifikatzea.
- Onuradun izaera lortzeko baldintzak galtzea.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52