Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2021 Apirilak 22 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    BERROA GÓMEZ Maria Eugenia
    República Argentina, 15
    T. 943623028

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. S. GONZÁLEZ
    Uranzu, 2
    T. 943620791

  • Urte osoko egutegia 2021
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2020 Justifikazioa/ KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK
 
Tabla que ofrece los datos de 2020 Justifikazioa/ KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 110.000,00 euro
Hartzaileak Irunen erroldatuta eta langabezian pertsonak kontratatzen dituzten enpresak
Baldintzak IKUSI BEHAKETAK
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 01-02-2021
Epe amaiera data 15-08-2021
Beharrezko dokumentazioa - Memoria / txostena
- Nominak, nomina-ordainagirien ordainketa egiaztagiriak, eta diru-sarrera burutzen den kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.
- Diru-laguntzaren xedeko kontratuaren iraunaldien Kotizazioko Likidazioaren Ordainagiria (RLC, lehen TC1) eta Langileen Izenen Zerrenda (RNT, lehen TC2) eta haien ordainketaren egiaztagiria.
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren txostena, diru-laguntzaren xede den kontratuak iraun duen izandako aldian batez besteko langile-taldeari buruzkoa.

Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: JUSTIFIKAZIOA" erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da:
- Justifikazio orria (ereduaren arabera)
- Erantzukizunpeko adirazpena eta datuak kontsultatzeko baimena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/539099
1. Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/12/29/c2006736.pdf
2. Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de convocatoria en el BOG

Oharrak
XEDEA
Irungo udalerrian dauden enpresei erraztasunak ematea merkatu arruntean kontrata ditzaten Irunen erroldatuta dauden eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsona langabeak, besteak beste, COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu ondoren lana galdu dutenak.

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Kontratatutako pertsonen soldata-kostuen eta gizarte-segurantzako kostuen% 75era arte.
- 3.000 euro, 3 (HIRU) hilabeteko iraupena duen lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko.
- 6.000 euro, 6 (sei) hilabeteko edo gehiagoko iraupena duten lanaldi osoko kontratuen kasuan.

Deialdian zehaztutako kolektibo espezifikoen kasuan:
Kontratatutako pertsonen soldata-kostuen eta gizarte-segurantzako kostuen% 100eraino, 9.000 euroko mugarekin 6 (SEI) hilabeteko edo gehiagoko lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko.

BESTE DIRU-LAGUNTZA BATZUEKIKO BATERAGARRITASUNA
Laguntza hauek bateraezinak izango dira kontzeptu eta helburu bererako ematen zaien beste edozein motatako diru-laguntza edo laguntzarekin, Gizarte Segurantzak emandako hobariak izan ezik.

ENPRESA ONURADUNEN BALDINTZAK
- Irungo udal barrutian egon beharko du lantokiak.
- Enpresa kontratatzaileak egunean izan beharko ditu bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
- Lan arloko eta laneko arriskuei aurrea hartzeari buruzko indarreko araudia betetzeko eta kontratatzen dituen pertsonei lan egiteko beharrezkoak dituzten materiala eta jantziak emateko konpromisoa hartzen duela.
- Kontratatutako pertsonari bere lana egiteko behar duen materiala eta jantziak ematea.
Ezingo dira onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritako egoeraren batean daudenak (ikus xehetasunak deialdian).

KONTRATATZEN DIREN PERTSONEN ESKAKIZUNAK
- Udalerrian erroldatuta egotea deialdi hau argitaratzen den egunean (Irungo Udalak ofizioz egiaztatuko du eskakizun hori betetzen dela).
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa agertzea.
- Ahadeitasunezko inolako harremanik ez izatea enpresaburuarekin, empresa kontrolatzen dutenekin, zuzendaritzako kargudunekin edo empresa kontratatzaileko administrazio kontseiluko kideekin odol edo ezkontza bidezko ahaidetasunezko lehen edo bigarren mailako harremana dutenekin.

KONTRATUAREN BALDINTZAK
- Nolanahiko lan kontratuak formalizatu ahalko dira, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak izan ezik.
- Kontratuek 3 hilabete edo 6 hilabete iraungo dute gutxienez, eta lanaldi osokoak izango dira.
- Baldin eta kasuan-kasuan nahitaez bete behar den edo diruz laguntzen den gutxieneko iraunaldia baino lehen iraungitzen badira lan kontratuak, itzuli egin beharko dira emandako diru laguntzak, salbu eta entitate kontratatzailearen esku ez dauden arrazoiak direla medio iraungitzen badira; kasu horretan, lan kontratuaren benetako iraunaldiarekiko proportzioan murriztuko da diru laguntzen zenbatekoa.
- Baldin eta probaldiaren aplikazioagatik edo entitate kontratatzailearen esku ez dauden zirkunstantziengatik iraungitzen bada diruz laguntzen den kontratua, bi hauetako bat aukeratu ahalko du entitate onuradunak: emandako diru laguntzaren zati proportzionalari uko egitea edo, hasiera batean diruz lagundutako kontratuaren iraunaldia osatu artean, ordezko bat kontratatzea, oinarriek, deialdiak eta diru laguntzak emateko ebazpenak finkatzen dituzten eskakizunak beteta eta bi kontratuen artean gehienez ere hilabete utzita.
- Kontratatzen den pertsona Irungo udal barrutiko lantoki baterako kontratatu beharko da, eta, eskakizun hori betetzen dela egiaztatzeko, lan kontratua aurkeztu beharko da.
- Kontratuek 2020ko urtarrilaren 01etik 2020ko abenduaren 31aren artean jorratu beharko dira, nahiz eta kontratuek egun horretaz harago iraun.

Baldin eta enpresak hautagaiak aukeratzeko laguntza behar badute langileak kontratatzerakoan, Bidasoa bizirik Bidasoako Garapen Agentzia S.A.ren laguntza izango dute, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren zentro laguntzailea den aldetik.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52