Nola aurkitu?

Bilaketa hitzak

Informazioa

Ondoren xehetasunez azalduko dizkizuegun adibideen bidez, espero dugu egin ahalko duzula behar duzun kontsulta erraza edo bilaketa konplexua.

 

Oinarrizko bilaketak

Kontsulta bat sartzeko, idatz itzazu bilatu nahi dituzun hitzak eta sakatu intro (edo egin klik bilatzeko botoian).

Gure bilatzaileak, aurrerago azaldutako operadoreak erabiltzen ez badituzu, bilatzeko erabilitako hitz zehatzekin bat datorren informazioa bakarrik bilatzen du.

Adibidez, "Ayuntamiento Irun" aurkitzen ez baduzu, saiatu "Ayuntamiento de Irun" idatzita.

Kontsulta mota honek egiaztatu egiten du hitzez hitz idatzi duzuna azaltzen dela.

igo

 

Hitz "Osatugabeak" bilatzen

Askotan, zuk ez dakizu informazioa nola dagoen jasoa. Horretarako daukazu komodin* karakterea; honek hitz baten "erroan" bilatzen lagunduko dizu.

Pescaderías aurkitu nahi baduzu eta informazioa nola dagoen jasoa ez badakizu: PESCADOS edo PESCADERIAS, erabili * honela:

Hitz "Osatugabeak" bilatzen
PESCAD* PESCAD-ekin hasten diren hitzak dituen informazioa emango du.

igo

Bilaketa Aurreratuak

Askotan izango duzu beharra "Oinarrizko Bilaketak" atalean azaldutako kontsultak baino konplexuagoak bilatzeko.

Horregatik azaltzen dugu ondoren egin behar duzun kontsulta nola "hobetu".

Zenbait baldintza: nahi adina hitz sar ditzakezu kontsultan, AND, OR eta NOT operadoreen bidez elkartuz.

Adibideak:

Bilaketa Aurreratua
Alta AND padron Bi hitzak dauzkan informazioa ematen du.
Luz OR Ibedrola Bi hitzetako edozein daukan informazioa ematen du.
Padr* OR Alta Bi hitzetako edozein daukan informazioa ematen du. Padr* kasuan, hitz horren erroarekin bat datorren informazioa erakutsiko du; hala nola, Padrón, Padre, Padrino,...

igo

 

Hitzak baztertu

Sortzen ari zaren kontsultan hitz bat "baztertu" nahi baduzu, AND eta NOT operadoreak honela erabili beharko dituzu:

 

Hitzak baztertu
iberdrola AND NOT naturgas Adibide honetan, Iberdrola hitza eduki baina naturgas hitza ez daukan informazioa erakutsiko da.

 

igo

AND, OR eta NOT operadoreak nola erabili

Operadore hauek erabiltzeko aukera daukazu hitz bat baino gehiago dituen kontsulta egiteko:

Adibideak:

Utilización de los operadores AND, OR y NOT
Alta AND padron OR Ayuntamiento Alta eta padrón hitzak edo Ayuntamiento hitza dauzkan informazioa ematen du.
Alta AND padron AND Ayuntamiento Alta, Padrón eta Ayuntamiento, 3 hitzak dauzkan informazioa ematen du.
NOT irun Irun hitza ez daukan informazioa ematen du.

igo