Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2020 Abuztuak 6 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. GARCIA MARTINEZ (Fermín Calbetón)
    Navarra, 1
    T. 943622761

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Datuen tratamenduak     # Hasiera# Itzuli
 

Datuen tratamenduak

 
UDALAK ANTOLATUTAKO JARDUERAK EDO EKINTZAK
 
Tabla que ofrece los datos de UDALAK ANTOLATUTAKO JARDUERAK EDO EKINTZAK
Tipo de Dato Dato
Datu tratamenduaren arduraduna AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Datuen tratamenduaren arduradun funtzionala JARDUERA EDO EKINTZA BAKOITZA SUSTATZEN DUEN ARLOA EDO ZERBITZUA
Datuen babeserako ordezkaria IRUNGO UDALAK Datu Babeserako Ordezkari bat dauka Datuak Babesteko Europako Erregelamendua eta berori garatzen duen arautegia aplikatzen dela jarraipena egiteko, hala nola Datuen Babeserako Bulegoek eta auzitegiek gai honen inguruan ematen dituzten jarraibide eta/edo erabaki oro kontuan hartzen direla ebaluatzeko, baita pertsonak errespetatzen direla zaintzeko ere haien informazio pertsonala kudeatzen denean, eta dauzkaten eskubideak erabiliz beren datu pertsonalen tratamenduarekin lotuta egiten dituzten eskariei erantzuteko. Datu Babeserako ordezkariarekin kontaktuan jar daiteke posta bidez San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidean edo dpd@irun.org helbide elektronikora email bat bidaliz.
Datuen tratamenduaren helburuak IRUNGO UDALAK datu pertsonalak erabiltzen ditu jarduera edo ekintza desberdinak kudeatu ahal izateko. Zehazki: Euskara alorrean motibazioa, ezagutza eta erabilera sustatzera bideratutako jarduerak, hala nola jarduerako sektoreei lotutako estatistikak egitea eta jarduerari buruzko ikus-entzunezko materiala argitaratu eta hedatzea (mintzalaguna, elkarrizketariak, solas jolas, euskaraldia, …).
Ingurumen arloak aurrera eramaten dituen jarduerak eta ekintzak (Urban sasoi, tren berdea: meategietako ibilbidea Irugurutzetara, Lapurriturrira: "izarrak behatzea", "orientazioa: Iparrorratza eta mapa", 2perretxiko eta onddoen mundua ezagutuz")
. Gazteen jarduerak, programak, ekintzak eta/edo gazte-elkartrukerako programak (gaztelekua, familitxoko, lur maitte, udako jarduerak, gazteartean eszenatokia).
Kultur jarduerak, lehiaketak edo ekintzak. Bestelako jarduerak eta ekintzak (mugikortasunaren Europako Astea, autoa partekatzea).
Datuen tratamentuaren legitimazioa - Eskumen publikoa gauzatzea: Datuak Babesteko Europar Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) art.
- Irudiak hartu eta hedatzeko, baimena: Datuak Babesteko Europar Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) art.
- 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.26. art.
- 10/1982 Oinarrizko Legea, azaroak 24koa, Euskeraren Erabilpena Arauzkotzekoa.
- 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriena, 25. art.
Datuen formatua Paperean/Automatizatua.
Kategoria arrunteko datuak - Izena eta abizenak.
- Nortasun Agiri Ofiziala.
- Posta-helbidea.
- Helbide elektronikoa.
- Telefonoa.
- Sinadura.
- Irudia.
- Hizkuntza eskakizuna.
- Curriculum akademikoa.
- Ibilbide artistikoa.
Kategoria bereziko datuak Con carácter general no se prevé su tratamiento, salvo programas relacionados con deporte o tiempo libre.
Datuen jatorria Interesduna edota bere ordezkaria/k.
Interesdunen kategoriak Jarduera edo ekitaldien parte hartzaileak.
Datuak kontserbatzeko epea Datu pertsonalak gordeko dira eskatu zirenean zeukaten helburua betetzeko behar besteko denboran, baita sor litezkeen erantzukizun posibleak zehazteko ere, artxibo eta dokumentazioaren arautegian ezarrita dauden epe haiez gainera.
Datuen gaineko pertsona interesdunen eskubideak IRUNGO UDALAK ondorengo eskubideak errazten dizkie interesatuei haien datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:
• Haien datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.
• Datuak zuzendu edo kentzea eskatzeko eskubidea.
• Haren tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
• Tratamenduari uko egiteko eskubidea.
• Datuen eramangarritasun eskubidea.
• Emandako adostasuna erretiratzeko eskubidea.
Edozeinek dauka berari dagozkion datu pertsonalen inguruan IRUNGO UDALAK tratamendurik egiten duen konfirmatzeko eskubidea eta interesatuek beren datu pertsonaletara sarbidea izango dute, baita zehaztugabeko datuak zuzendu daitezen eskatu ere edo, bere kasuan, ezabatzeko ere bai, beste arrazoiren artean, datuak jaso zirenean zeukaten helbururako jada beharrezkoak ez direnean.

Gorabehera jakinetan, interesatuek beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatu ahal izango dute eta kasu horretan erreklamazioak jartzeko edo defendatzeko soilik gordeko dira. Era berean, gorabehera jakinetan eta haien egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, beren datuen tratamendua egiteari uko egin ahal izango diote interesatuek. Kasu horretan, IRUNGO UDALAK datu horiek tratatzeari utziko dio, legezko arrazoiak tartean ez badaude, edo erreklamazio posibleak egiteko edo defendatzeko.

Helburu jakin batera adostasuna eman badu, interesatuak eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan erretiratzeko, baina horrek ez du erretiratu baino lehenago emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eragingo.

Horretarako idatzi bat igorri ahal izango dio IRUNGO UDALARI San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidera edo dpd@irun.org helbide elektronikora posta elektroniko bat bidali.

Datu pertsonalak babesteari dagokionean bere eskubideak ez direla bete usteko balu, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du.
Datuen lagapena – Hartzaileak Legez ezarritakoak eta hedapena udalaren web orrian, sare sozialetan edota irudizko hedabideetan.
Datuen lagapena – Legitimazioa Baimena: Datuen Babeserako Europear Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) art.
Datuen nazioarteko transferentziak Datuen kudeaketaren ondorioz ez dago datu horien nazioarteko transferentziarik.
Datuen tratamenduen eragileak Entidades prestadoras u organizadoras de los actividades/eventos.
Datuen segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun neurriak (teknikoak eta antolakuntzakoak) urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan aurreikusitakoekin bat datoz, haren bitartez erregulatzen baita Administrazio elektronikoaren alorrean Segurtasunerako Eskema Nazionala. Irungo Udaleko datu babeserako eta informazioaren segurtasunerako Politika osatzen duten dokumentuetan aurkitzen dira haiek deskribatuta.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52