Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteazkena, 2020 Irailak 23 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. GARCIA MARTINEZ (Fermín Calbetón)
    Navarra, 1
    T. 943622761

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Datuen tratamenduak     # Hasiera# Itzuli
 

Datuen tratamenduak

 
UDAL EUSKALTEGIA
 
Tabla que ofrece los datos de UDAL EUSKALTEGIA
Tipo de Dato Dato
Datu tratamenduaren arduraduna AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Departamentu/Entitate arduraduna EUSKARA ARLOA
Datuen babeserako ordezkaria IRUNGO UDALAK Datu Babeserako Ordezkari bat dauka Datu Babeserako Europako Erregelamendua eta berori garatzen duen arautegia aplikatzen dela jarraipena egiteko, hala nola Datuen Babeserako Bulegoek eta auzitegiek gai honen inguruan ematen dituzten jarraibide eta/edo erabaki oro kontuan hartzen direla ebaluatzeko, baita pertsonak errespetatzen direla zaintzeko ere haien informazio pertsonala kudeatzen denean, eta dauzkaten eskubideak erabiliz beren datu pertsonalen tratamenduarekin lotuta egiten dituzten eskariei erantzuteko. Datu Babeserako ordezkariarekin kontaktuan jar daiteke posta bidez San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidean edo dpd@irun.org helbide elektronikora email bat bidaliz.
Datuen tratamenduaren helburuak Udal Euskaltegiko inskripzioa kudeatu, bai udako ikastaroetara eta bai ikasturte akademikora eta lannahi programara.
Ikasleen informazioa kudeatzea beharrezko tramite guztiak egin ahal izateko.
Euskaltegiko irakasleei buruzko informazioa kudeatu.
Barneko azterketak eta azterketa ofizialak egin daitezen kudeatu eta tramitatzea.
Euskaltegiko kudeaketa ekonomikoa egitea.
Euskaltegiko jarduerak direla eta lortutako ikus-entzunezko materiala jaso eta hedatzea.
Datuen tratamentuaren legitimazioa -Eskumen publikoa gauzatzea: Datuen Babeserako Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) art..
-Irudiak hartzeko eta hedatzeko sare sozialetan, Baimena: Datuen Babeserako Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) art.
-2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.26 art.
-29/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzeko Erakundearen sorrera eta Euskaltegiak arautzen dituena.
Datuen formatua Paperean/Automatizatua.
Kategoria arrunteko datuak -Titularraren edo ordezkariaren izena eta abizenak.
-Titularraren edo ordezkariaren nortasun agiri ofiziala.
-Telefonoa.
-Telefono mugikorra.
-Posta-helbidea.
-Helbide elektronikoa.
-Sinadura
-Lanean/langabe egoera.
-Jaiotza-data eta tokia.
-Euskal Herrira etorri zeneko urtea.
-Generoa.
-Datu akademikoak eta profesionalak.
-Ama hizkuntza, familia eta lagunarteko hizkuntza.
-Azterketa.
-Irudia eta ahotsa.
Kategoria bereziko datuak Kategoria bereziko datuen tratamendua ez dago aurreikusita.
Datuen jatorria Interesduna edota bere ordezkaria/k.
Interesdunen kategoriak -Ikasleak.
-Irakasleak.
Datuak kontserbatzeko epea -Datu pertsonalak: helburua betetzeko behar besteko denbora, hala nola sor litezkeen erantzukizun posibleak zehazteko, araudian ezarritako denboraldiez gainera.
-Datu ekonomikoak: aplikagarri den zerga legea betetzeko exijitzen diren denboran.
-Ikus-entzunezko materiala hedatzeko datuak: interesatuak tratamenduaren aurka dagoela adierazten duenean, erakundeak edukiak eguneratu eta ezabatzeko daukan ahalmenaren kalterik gabe.
-Azterketak: 2 urtez.
Datuen gaineko pertsona interesdunen eskubideak IRUNGO UDALAK ondorengo eskubideak errazten dizkie interesatuei haien datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:
• Haien datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.
• Datuak zuzendu edo kentzea eskatzeko eskubidea.
• Haren tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
• Tratamenduari uko egiteko eskubidea.
• Datuen eramangarritasun eskubidea.
• Emandako adostasuna erretiratzeko eskubidea.
Edozeinek dauka berari dagozkion datu pertsonalen inguruan IRUNGO UDALAK tratamendurik egiten duen konfirmatzeko eskubidea eta interesatuek beren datu pertsonaletara sarbidea izango dute, baita zehaztugabeko datuak zuzendu daitezen eskatu ere edo, bere kasuan, ezabatzeko ere bai, beste arrazoiren artean, datuak jaso zirenean zeukaten helbururako jada beharrezkoak ez direnean.

Gorabehera jakinetan, interesatuek beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatu ahal izango dute eta kasu horretan erreklamazioak jartzeko edo defendatzeko soilik gordeko dira. Era berean, gorabehera jakinetan eta haien egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, beren datuen tratamendua egiteari uko egin ahal izango diote interesatuek. Kasu horretan, IRUNGO UDALAK datu horiek tratatzeari utziko dio, legezko arrazoiak tartean ez badaude, edo erreklamazio posibleak egiteko edo defendatzeko.

Helburu jakin batera adostasuna eman badu, interesatuak eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan erretiratzeko, baina horrek ez du erretiratu baino lehenago emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eragingo.

Horretarako idatzi bat igorri ahal izango dio IRUNGO UDALARI San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidera edo dpd@irun.org helbide elektronikora posta elektroniko bat bidali.

Datu pertsonalak babesteari dagokionean bere eskubideak ez direla bete usteko balu, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du.
Datuen lagapena – Hartzaileak Tratamendu honen esparruak legez ezarritakoak eta weborria, hedabideak, HABE, sare sozialak eta jardueraren berri emateko argitalpenak.
Datuen lagapena – Legitimazioa - Lege betekizunak betetzea: Datuen Babeserako Europar Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) art.
- Adostasuna: Datuen Babeserako Europar Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) art.
Datuen nazioarteko transferentziak Datuen kudeaketaren ondorioz ez dago datu horien nazioarteko transferentziarik.
Datuen tratamenduen eragileak No concurren.
Datuen segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun neurriak (teknikoak eta antolakuntzakoak) urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan aurreikusitakoekin bat datoz, haren bitartez erregulatzen baita Administrazio elektronikoaren alorrean Segurtasunerako Eskema Nazionala. Irungo Udaleko datu babeserako eta informazioaren segurtasunerako Politika osatzen duten dokumentuetan aurkitzen dira haiek deskribatuta.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52