Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2021 Apirilak 18 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. L. EZKURRA
    Harmugarrieta Kalea, 9
    T. 943627342

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. S. GONZÁLEZ
    Uranzu, 2
    T. 943620791

  • Urte osoko egutegia 2021
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Datuen tratamenduak     # Hasiera# Itzuli
 

Datuen tratamenduak

 
BIZTANLEEN UDAL ERROLDA
 
Tabla que ofrece los datos de BIZTANLEEN UDAL ERROLDA
Tipo de Dato Dato
Datu tratamenduaren arduraduna AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Departamentu/Entitate arduraduna INFORMAZIOAREN GIZARTE ETA HERRITARREN PARTE-HARTZE ARLOA
Datuen babeserako ordezkaria IRUNGO UDALAK Datu Babeserako Ordezkari bat dauka Datu Babeserako Europako Erregelamendua eta berori garatzen duen arautegia aplikatzen dela jarraipena egiteko, hala nola Datuen Babeserako Agentziek eta auzitegiek gai honen inguruan ematen dituzten jarraibide eta/edo erabaki oro kontuan hartzen direla ebaluatzeko, baita pertsonak errespetatzen direla zaintzeko ere haien informazio pertsonala kudeatzen denean, eta dauzkaten eskubideak erabiliz beren datu pertsonalen tratamenduarekin lotuta egiten dituzten eskariei erantzuteko. Datu Babeserako ordezkariarekin kontaktuan jar daiteke posta bidez San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidean edo dpd@irun.org helbide elektronikora email bat bidaliz.
Datuen tratamenduaren helburuak Udalerriko bizilagunak ageri diren erregistro administratiboa, udalerrian bizi eta ohiko helbidea bertan dutela frogatzen duen agiri baita, kudeatzea. Errolda-agiriak eta bolanteak egitea. Udal zerbitzuek egin beharreko ofiziozko kudeaketa administratiboak, erroldara sartzea eskatzen dutenak. Etxe gabeko pertsonentzat erroldatzeko eskaerak tramitatzearren informazio pertsonala kudeatzea. Hauteskunde-zentsua osatzea.
Datuen tratamentuaren legitimazioa - Lege betekizunak betetzea: Datu Babeserako Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) art.
- Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena.
- 14/2003 Lege Organikoa, azaroaren 20koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoa.
- 1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, zeinaren bitartez onartzen den Toki Erakundeetako Biztanleria eta Lurralde Mugapenaren Araudia.
- 4/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa, zeinaren bitartez aldatzen den apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena, udal erroldari dagokionean.
- 2612/1996 Errege Dekretua, abenduaren 20koa, zeinaren bitartez aldatzen den Toki Erakundeetako Biztanleria eta Lurralde Mugapenaren Araudia, uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaren bitartez onartuz.
Datuen formatua Paperean/Automatizatua.
Kategoria arrunteko datuak - Izen-abizenak
- Generoa
- Ohiko helbidea
- Nazionalitatea
- Jaiotze data eta tokia
- Nortasun agiri ofiziala
- Daukan ziurtagiri edo titulu eskolarra edo akademikoa
- Familia liburua.
- Heriotza-ziurtagiria.
Kategoria bereziko datuak Kategoria bereziko datuen tratamendua ez dago aurreikusita.
Datuen jatorria Interesduna edota bere ordezkaria/k. Estatistika Institutu Nazionala.
Interesdunen kategoriak Biztanleen Udal Erroldan izena emandako pertsonak.
Datuak kontserbatzeko epea Kontserbazio iraunkorra, datuen aldaketak eta eguneraketak egon daitekeelarik.
Datuen gaineko pertsona interesdunen eskubideak IRUNGO UDALAK ondorengo eskubideak errazten dizkie interesatuei haien datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:
• Haien datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.
• Datuak zuzendu edo kentzea eskatzeko eskubidea.
• Haren tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
• Tratamenduari uko egiteko eskubidea.
• Datuen eramangarritasun eskubidea.
• Emandako adostasuna erretiratzeko eskubidea.
Edozeinek dauka berari dagozkion datu pertsonalen inguruan IRUNGO UDALAK tratamendurik egiten duen konfirmatzeko eskubidea eta interesatuek beren datu pertsonaletara sarbidea izango dute, baita zehaztugabeko datuak zuzendu daitezen eskatu ere edo, bere kasuan, ezabatzeko ere bai, beste arrazoiren artean, datuak jaso zirenean zeukaten helbururako jada beharrezkoak ez direnean.

Gorabehera jakinetan, interesatuek beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatu ahal izango dute eta kasu horretan erreklamazioak jartzeko edo defendatzeko soilik gordeko dira. Era berean, gorabehera jakinetan eta haien egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, beren datuen tratamendua egiteari uko egin ahal izango diote interesatuek. Kasu horretan, IRUNGO UDALAK datu horiek tratatzeari utziko dio, legezko arrazoiak tartean ez badaude, edo erreklamazio posibleak egiteko edo defendatzeko.

Helburu jakin batera adostasuna eman badu, interesatuak eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan erretiratzeko, baina horrek ez du erretiratu baino lehenago emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eragingo.

Horretarako idatzi bat igorri ahal izango dio IRUNGO UDALARI San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidera edo dpd@irun.org helbide elektronikora posta elektroniko bat bidali.

Datu pertsonalak babesteari dagokionean bere eskubideak ez direla bete usteko balu, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du.
Datuen lagapena – Hartzaileak - EIN/INE.
- Eustat.
- Gobierno Vasco.
- Osakidetza.
- Beste Herri Administrazioak.
- Legez ezarritakoen artean tratamendu honen esparruan aplikagarriak direnak.
Datuen lagapena – Legitimazioa - Eskumen publikoa gauzatzea: Datuen Babeserako Europear Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) art.
- 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.
Datuen nazioarteko transferentziak Datuen kudeaketaren ondorioz ez dago datu horien nazioarteko transferentziarik.
Datuen tratamenduen eragileak Ez dago.
Datuen segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun neurriak (teknikoak eta antolakuntzakoak) urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan aurreikusitakoekin bat datoz, haren bitartez erregulatzen baita Administrazio elektronikoaren alorrean Segurtasunerako Eskema Nazionala. Irungo Udaleko datu babeserako eta informazioaren segurtasunerako Politika osatzen duten dokumentuetan aurkitzen dira haiek deskribatuta.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52