Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2020 Urriak 1 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    C. MOLINERO
    Colón, 5
    T. 943621104

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Datuen tratamenduak     # Hasiera# Itzuli
 

Datuen tratamenduak

 
UDAL ARMA-TXARTELA
 
Tabla que ofrece los datos de UDAL ARMA-TXARTELA
Tipo de Dato Dato
Datu tratamenduaren arduraduna AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Departamentu/Entitate arduraduna UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA
Datuen babeserako ordezkaria IRUNGO UDALAK Datu Babeserako Ordezkari bat dauka Datu Babeserako Europako Erregelamendua eta berori garatzen duen arautegia aplikatzen dela jarraipena egiteko, hala nola Datuen Babeserako Bulegoek eta auzitegiek gai honen inguruan ematen dituzten jarraibide eta/edo erabaki oro kontuan hartzen direla ebaluatzeko, baita pertsonak errespetatzen direla zaintzeko ere haien informazio pertsonala kudeatzen denean, eta dauzkaten eskubideak erabiliz beren datu pertsonalen tratamenduarekin lotuta egiten dituzten eskariei erantzuteko. Datu Babeserako ordezkariarekin kontaktuan jar daiteke posta bidez San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidean edo dpd@irun.org helbide elektronikora email bat bidaliz.
Datuen tratamenduaren helburuak Arma Arautegiko 3. artikuluak dioenaren arabera, 4. kategorian sailkatutako karabinak edo pistolak edukitzeko udal baimena kudeatzea.
Datuen tratamentuaren legitimazioa -Ahal publikoa gauzatzea: Datu Babeserako Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) art.
-Funtsezko interes publikoa: Datu Babeserako Europako Erregelamendu Orokorraren 9.2.g) art.
-137/1993 Errege Dekretua, urtarrilaren 29koa, zeinaren bitartez onartzen den Arma Arautegia (1993/03/05eko 55 zenbakiko EAO)
-976/2011 Errege Dekretua, uztailaren 8koa, zeinaren bitartez onartzen den Arma ARautegia (2011/07/09ko EAO).
-INT/2860/2012 Agindua, abenduaren 27koa, zeinaren bitartez zehazten den airsoft eta paintball jarduera ludiko-kirolezkoetan erabiltzen diren arma jakin batzuen erregimena (2013/01/05 EAO).
Datuen formatua Automatizatua.
Kategoria arrunteko datuak -Izen-abizenak.
-Nortasun agiri ofiziala.
-Posta helbidea.
-Helbide elektronikoa
-Telefonoa.
-Sinadura.
-Zigor administratibo eta penalen aurrekariak.
Kategoria bereziko datuak Kategoria bereziko datuen tratamendua ez dago aurreikusita.
Datuen jatorria Interesduna edota bere ordezkaria/k.
Interesdunen kategoriak Eskatzaileak edota bere ordezkariak.
Datuak kontserbatzeko epea Datu pertsonalak gordeko dira eskatu zirenean zeukaten helburua betetzeko behar besteko denboran, baita sor litezkeen erantzukizun posibleak zehazteko ere, artxibo eta dokumentazioaren arautegian ezarrita dauden epe haiez gainera.
Tratamenduak kasuan kasu eska ditzakeen datu ekonomikoak, aplikagarri den zerga-legeria betetzeko exijitzen diren epealdietan gordeko dira.
Datuen gaineko pertsona interesdunen eskubideak IRUNGO UDALAK ondorengo eskubideak errazten dizkie interesatuei haien datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:
• Haien datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.
• Datuak zuzendu edo kentzea eskatzeko eskubidea.
• Haren tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
• Tratamenduari uko egiteko eskubidea.
• Datuen eramangarritasun eskubidea.
• Emandako adostasuna erretiratzeko eskubidea.
Edozeinek dauka berari dagozkion datu pertsonalen inguruan IRUNGO UDALAK tratamendurik egiten duen konfirmatzeko eskubidea eta interesatuek beren datu pertsonaletara sarbidea izango dute, baita zehaztugabeko datuak zuzendu daitezen eskatu ere edo, bere kasuan, ezabatzeko ere bai, beste arrazoiren artean, datuak jaso zirenean zeukaten helbururako jada beharrezkoak ez direnean.

Gorabehera jakinetan, interesatuek beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatu ahal izango dute eta kasu horretan erreklamazioak jartzeko edo defendatzeko soilik gordeko dira. Era berean, gorabehera jakinetan eta haien egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, beren datuen tratamendua egiteari uko egin ahal izango diote interesatuek. Kasu horretan, IRUNGO UDALAK datu horiek tratatzeari utziko dio, legezko arrazoiak tartean ez badaude, edo erreklamazio posibleak egiteko edo defendatzeko.

Helburu jakin batera adostasuna eman badu, interesatuak eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan erretiratzeko, baina horrek ez du erretiratu baino lehenago emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eragingo.

Horretarako idatzi bat igorri ahal izango dio IRUNGO UDALARI San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidera edo dpd@irun.org helbide elektronikora posta elektroniko bat bidali.

Datu pertsonalak babesteari dagokionean bere eskubideak ez direla bete usteko balu, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du.
Datuen lagapena – Hartzaileak Legez ezarritakoen artean tratamendu honen esparruan aplikagarriak direnak y Guardia Zibilaren Arma Intebentzioa.
Datuen lagapena – Legitimazioa Lege betekizunak betetzea: Datuen Babeserako Europear Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) art.
Datuen nazioarteko transferentziak Datuen kudeaketaren ondorioz ez dago datu horien nazioarteko transferentziarik.
Datuen tratamenduen eragileak Ez dago.
Datuen segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun neurriak (teknikoak eta antolakuntzakoak) urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan aurreikusitakoekin bat datoz, haren bitartez erregulatzen baita Administrazio elektronikoaren alorrean Segurtasunerako Eskema Nazionala. Irungo Udaleko datu babeserako eta informazioaren segurtasunerako Politika osatzen duten dokumentuetan aurkitzen dira haiek deskribatuta.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52