Printzipioak
Datu pertsonalen babesari buruzko legeriak esaten du datu pertsonalen tratamendua egiteko (datuak jaso, gorde, utzi, argitaratu...) ondorengo printzipioak jarraitu beharko direla:
- zilegitasuna, leialtasuna eta gardentasuna
- helburua mugatzea
- datuak minimizatzea
- zehaztasuna
- gordetzeko epea mugatzea
- integritatea eta konfidentzialtasuna
- erantzukizun proaktiboa
Legeria
- Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra (DBAO)
- Abenduaren 5eko 3/2018 Lege organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa
- 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Titularitate Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa.
Datu pertsonalen tratamendurako zilegitasuna
Datuen babeserako legeriak esaten du datu pertsonalak zilegizko eran tratatuko direla eta helburu jakin, esplizitu eta legitimoetarako jasoko direla.
Arau orokor gisa, datuen tratamendurako arduraduna autoritate publiko bat denean, inprobablea da datu horiek tratatzeko adostasuna modu askean ematea, izan ere, autoritate publikoaren eta datuen titularraren artean ez dago orekarik (DBEO, 43. kontuan hartuzkoa).
Beraz, Administrazio Publikoentzat datu pertsonalen tratamendurako zilegitasuna izateak, orokorki, ezin du datuen titularraren adostasunean oinarritu, baizik eta, kasuen arabera, zilegitasunaren oinarrian egon behar duena legeak ezartzen duen obligazio bat betetzea (DBAO 6.1.c art.) edo interes publikoko zeregin bat betetzea edo botere publikoak egikaritzea (DBEO 6.1.e art.) da.
Administrazio Publiko batentzat datuen tratamendurako legezko obligazio nagusia da:
Lege horrek interesatuen eta Administrazio Publikoaren eskubideak eta obligazioak arautzen ditu prozedura administratiboak tramitatzeko garaian, eta aipatu tramitaziorako datuen tratamendu desberdinak egitera behartzen du: Interesatuak identifikatzea, eskaerak eta dokumentuak jasotzea, emandako datuak edo dokumentuak egiaztatu eta osatzea, dokumentu administratiboak egitea, datuak eta dokumentuak zaintzea, interesatuei bide elektronikotik sarbidea erraztea, interesatuei komunikazioak edo jakinarazpenak egitea, emaitzarik gabeko jarduera administratiboak edo jakinarazpenak argitaratz...
Irungo Udalaren eskumenak edo ahalak finkatzen dituen legeria nagusia, eta datuen tratamendua zilegi egiten dutenak tratamendua gauzatu ahal izateko, hauek dira:
- Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena, 25. art.: udalerrien eskumen propioak.
- Apirilaren 7ko 7/2016 Legea, Euskadiko Tokiko Erakundeena, 17. art.: udalerrien eskumen propioak.
Jarduera esparruaren edo prozedura motaren arabera, badago legeria sektorial bat datu pertsonalak kontsultatu, utzi edo argitaratzera behartu edo gaitzen duena: subentzioak eta laguntza publikoak, kontratazio publikoa, langileen kudeaketa, jarduera soziala, esparru poliziala edo judiziala, etab.
Bestalde, udaleko jarduerak garatzerakoan, jarduera baten dibulgazioa egiteko irudiak hartu eta hedatzeko eta derrigorrezkoak ez diren datuak uzteko garaian, adostasunean oinarrituko da horrelako datuen tratamendurako zilegitasuna (DBEO 6.1.a).
Gardentasuna datuen tratamenduen alorrean
Tratamenduaren arduradunek interesatuari eman beharko diote datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio guztia, modu zehatz, garden, ulergarri eta errazean, hizkuntza argi eta ulergarrian.
Era berean, tratamenduaren arduradunek tratamendu-jarduerei buruzko erregistro bat eraman behar dute (DBEO 30 art.) eta erregistro edo inbentario horrek, besteak beste, elektronikoki argitaratuta egon beharko du Administrazio Publikoen aldetik (DBLOEDB 31. art.).
![]() |
|
|
|
Datu pertsonalen alorrean eskubideak
Pertsonek ondorengo eskubideak dituzte datu pertsonalen alorrean:
- Norberari dagozkion datu pertsonalak tratatzen diren ala ez konfirmazioa jasotzeko eskubidea.
- Haien datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.
- Datuak zuzendu edo kentzea eskatzeko eskubidea.
- Haien tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, kasu horretan gordeko direlarik soilik erreklamazioak jartzeko edo defendatzeko.
- Norberaren datuak tratatzeari uko egiteko eskubidea, kasu horretan datuak tratatzeari utziko zaiolarik, arrazoi legitimoengatik edo erreklamazio posibleak jarri edo defendatzeko behar direnean izan ezik.
- Helburu jakin baterako adostasuna eman badu, emandako adostasuna edozein unetan erretiratzeko eskubidea, baina horrek ez du erretiratu baino lehenago emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eragingo.
Datu pertsonalen alorrean dagoen eskubidea erabiltzeko, Irungo Udalera zuzendu, arreta emateko dituzten bideetako edozeinetatik:
- Egoitza Elektronikoa www.irun.org/sac
- HAZ San Marcial, 2
- Telefonoa 010 / 943 50 51 52
Datu Babeseko ordezkaria
Irungo Udalak Datu Babeseko ordezkari bat du:
- datuen Babeserako Europako Erregelamenduaren eta garatzen duen arautegiaren aplikazioaren jarraipena egiteko.
- datuen Babeserako Bulegoek eta alor horretako Auzitegiek ematen dituzten instrukzio eta/edo erabaki oro nork bere egiten dituela ebaluatzeko.
- pertsonak errespetatzen direla zaintzeko haien informazio pertsonala kudeatzen denean.
- pertsonek egiten dituzten eskaerei erantzuteko, haien datu pertsonalen tratamenduari lotutako eskubideak erabiltzen dituztenean.
Bide hauetatik kontaktuan jar zaitezke:
- postaz: Plaza San Juan Harria , Nº 1 20304 Irun (Gipuzkoa)
- e-mailaz: dpd@irun.org
Datuak Babesteko Euskal Bulegoa (DBEB)
Datuen babes alorrean Irungo Udalaren jardueraren batekin ados ez bazaude, lehenik eta behin, goian adierazitako bideetako baten bidez kontaktuan jarri beharko zara.
Hilabeteko epean erantzunik jasotzen ez baduzu edo jasotako erantzunarekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (DBEB) erreklamazio bat aurkez dezakezu:
- Web: www.avpd.euskadi.eus
- E-maila: avpd@avpd.eus
- Telefono zenbakia: 945 016 230
- Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga,71 3º Planta 01008 Vitoria - Gasteiz