Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2019 Azaroak 19 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    L. GARCIA EGIMENDIA
    Bartolomé de Urdinso, 17
    T. 943667154

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Ikastaroak, lehiaketak, sariketak...     # Hasiera# Itzuli

Ikastaroak, lehiaketak, sariketak...

 
2020ko IRUNGO INAUTERIETAKO KARTELA AUKERATZEKO LEHIAKETA
 

Erlazionatutako dokumentuak

Tabla que ofrece los datos de 2020ko IRUNGO INAUTERIETAKO KARTELA AUKERATZEKO LEHIAKETA
Tipo de Dato Dato
Entitatea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2020-02-20
Bukaera data 2020-02-25
Izen-emate hasiera 2019-10-23
Izen-emate bukaera 2020-01-10
Izen-emate lekua eta ordutegia - Zuzenean: Amaia KZ, Pío XII
Asteartetik/Larunbatera: 9:30-12:00 eta 18:00-21:00; Igandea: 11:30-13:30 (astelehena itxita)
- Postaz: Amaia KZ urtarrilaren 14ra arte
Hartzaileak Edozeinek parte hartu ahal izango du Lehiaketan
Beharrezko dokumentazioa BEGITU OHARRAK
Telefonoa 010 / 943505411
E-maila cultura@irun.org
Web http://www.irun.org/imagcorp/default.htm
Irungo Udalaren irudi korporatiboa / Imagen Corporativa del Ayto. Irun

Erlazionatutako programak 2020KO IRUNGO INAUTERIAK

Oharrak
Irungo Udalak 2020ko IRUNGO INAUTERIETAKO kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia egin du.

- Edozeinek parte hartu ahal izango du Lehiaketan.

- Parte-hartzaile bakoitzak obra bakarra ekarri ahalko du

- amaina: 70 cm x 50 xm (ez etzana).
Lanak euskarriz zurrun baten gainean muntatu behar dira, Arte Batzordeak baloratzeko eta, halakorik behar izanez gero, erakusgai paratzeko

- Lanak egilearen jatorrikoak izan beharko dute, eta ezin dira izan lehiaketa honetan aurreko urteetan sarituak.

- Kartela iragartzeko testua honako hau izango da:
IRUNGO INAUTERIAK 2020 CARNAVALES DE IRUN
Otsailak 20-25 Febrero

- Parte-hartzaileak irudi korporatiboa sartu beharko du. Kontsulta daiteke hurrengo estekan: http://www.irun.org/imagcorp/default.htm
Irungo Udalak kartel saritu originalean agertzen den armarria aldatzeko edo ordezkatzeko eskubidea dauka, baita behin betiko konposizioan armariaren kokapena aldatzekoa ere.

- 600,00 euroko sari nagusia emango da eta 200,00 euroko akzesit bat. Sariak ez dira bateragarriak izango. Sarien zenbatekoei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie, indarrean dagoen legeak agintzen duen bezala.

- Aurkezteko epea: 2020ko urtarrilaren 220era bitarte, 14:00ak arte.

- Aurkezteko lekua: Amaia KZ (Lopez Becerra kaleko sarreran), asteartetik larunbatera, 09:30etik 12:00etara, eta 18:00etatik 21:00etara, eta igandeetan, 11:30etik 13:30era (astelehenetan itxita). Bidalketa posta bidez eginez gero, kartela 2020ko urtarrilaren 14rako egon beharko da Amaia KZn, hori barne.

- Identifikazioa: lanak goiburua dutela eta egilearen izenperik gabe aurkeztu beharko dira. Goiburu hori bera daraman gutun-azal itxi batean datuak sartu behar dira egilea nor den jakiteko, telefono zenbakia, helbidea eta NANaren zenbakia adieraziz.

- Epaimahaia Irungo Inauterietan parte hartzen duten konpartsetako ordezkariek (ordezkari bana) osatuko dute.

- Kartel irabazlea hautatzea: Epaimahaia urtarrilaren 15ean bilduko da, 18:00etan, AMAIA KZn, eta lehenengo saria eta akzesit hautatuko ditu.

- Lanak jendaurrean ikusgai jarri ahal izango dira, eta Epaimahaiak eskumena izango du, bere iritziz eta leku-arrazoiagatik AMAIA KZn erakustea zeintzuk merezi duten erabakitzeko. Erakusketa AMAIA KZan, otsailaren 14tik 29ra arte izango da

- AMAIA KZan jaso ahal izango dira lehiaketara aurkeztu eta saria irabazi ez duten lanak, 2019ko martxoaren 15etik 30era bitartean, 18:00etatik 21:00etara. Data hori igarotakoan, udalak nahi duen bezala erabili
ahal izango ditu jaso ez diren kartelak. Udalak ez du bere gain hartuko aurkeztutako materialak garraiatzean, manipulatzean, ikusgai jartzean, biltegiratzean edota antzekoetan izan ditzaketen kalteen erantzukizunik.

*** OINARRI OSOAK ATXIKITUTAKO DOKUMENTUAN
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52