Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2019 Azaroak 22 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Ikastaroak, lehiaketak, sariketak...     # Hasiera# Itzuli

Ikastaroak, lehiaketak, sariketak...

 
HAURTXOKOAK 2019-2020 IKASTURTEA
 
Tabla que ofrece los datos de HAURTXOKOAK 2019-2020 IKASTURTEA
Tipo de Dato Dato
Entitatea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2019-10-01
Bukaera data 2020-06-30
Ospatze-lekua - LAPITZE UDAL LUDOTEKA, Descarga k., 17 - Lapitze lehengo eskolaurre
- KATEA UDAL LUDOTEKA, Araba Kalea, 46 - Elatzeta eskolaren lehengo eskolaurre
- TXIKILAB PALMERA MONTERO UDAL LUDOTEKA, Jose Antonio Loidi Bizkarrondo 12
Hartzaileak OHARRETAN (1)
Prezioa 40,60**
Telefonoa 010/943505152
Erlazionatutako programak HAURTXOKOAK CURSO 2019-2020 - Gelditu diren tokientzako aurreizenematea irekia

Oharrak
(1) PARTE-HARTZEA
2019/20 ikasturteko Udal zerbitzu honetan 2008 eta 2015 bitartean jaiotako umeak (4 eta 11 urte bitartekoak) parte hartu ahalko dute, Irunen erroldatuak baldin badaude. Datu hau Udal Erroldan egiaztatuko da; eta 2019ko maiatzaren 1a aurretik egon beharko du alta emana bertan.

ESKEINTZA:
>Hiru Haurtxoko:
- KATEA HAURTXOKOA (Araba, 46) Astelehenetik ostiralera 16:30-18:30
- LAPITZE HAURTXOKOA (Deskarga, 17) Astelehenetik ostiralera 17:00-19:00
- TXIKILAB Palmera/Montero (J.A. Loidi Bizkarrondo, 12) Astelehenetik ostiralera 17:00-19:00

>Bi adin talde:
- 4-8 urte
- 9-11 urte

>Hiru txanda haurtxoko bakoitzean:
- Astelehena eta asteazkena 4-8 urte
- Asteartea eta osteguna 4-8 urte
- Ostirala 9-11 urte

>Plaza kopurua txanda bakoitzean:
- 25 plaza Katea eta Lapitzen
- 15 plaza Txikilaben

Zozketa bidez erabakiko da zein txandatan parte hartu. Epe barruan aurkeztu eta datuak egiaztatu, zerrendak argitaratu eta gora jotze epea bete ondoren onartu direnen artean izango da zozketa.

EGUTEGIA:
- AURRETIKO IZEN-EMATEAK: Haurtxokoetan parte hartzeko aurreinskripzioa irailaren 2tik 8ra, biak barne, egin behar dute interesdunek. Aurreinskripzioa bide hauek erabiliz egingo da: www.irun.org web orriaren bitartez, HAZeko autozerbitzu terminaletan egunero 8:00etatik 22:00etara, edo 010 / 943 505152 telefonora deituta astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara eta larunbatean 8:30etatik 13:30etara.

- ZOZKETARAKO ONARTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA: Zozketarako onartutako eta ez onartutako eskarien behin-behineko zerrendak jendaurrean jarriko dira erakusgai www.irun.org udaleko web orrian irailaren 11 eta 12an. Gainera, zerrendak kontsultatu ahal izango dira 010/943 505 152 telefonora deituz 8:00etatik 20:00etara, HAZeko autozerbitzu terminaletan egunero 8:00etatik 22:00etara, eta IGazten. Epe horretan, egoki iritziz gero, gora jotzeak egiteko aukera izango du interesatuak. Behin epea bukatuta, gora jotzerik ez balego, behin-behineko zerrendak behin betikotzat hartuko dira.

- GORA JOTZEKO EPEA: HAZeko bulegoan irailaren 11 eta 12an, edota www.irun.org bidez (IRUN TXARTELAREN BITARTEZ). Gora jotzerik balego, irailaren 16an konpoduko da.

- ZOZKETA publikoa: ZOZKETA publikoa, irailaren 17an izango da, 10:00etan, Ospitale Zaharra Hitzaldi Aretoan, Urdanibia plaza 6. Emaitzak jendaurrean jarriko dira erakusgai www.irun.org udaleko web orrian irailaren 20an. Gainera, zozketaren emaitzak kontsultatu ahal izango dira 010/943 505 152 telefonora deituz 8:00etatik 20:00etara, HAZeko autozerbitzu terminaletan egunero 8:00etatik 22:00etara, eta IGazten.

- BEHIN BETIKO IZEN-EMATEAK: Ordainketa eta behin betiko izenematea Internetez egingo dira SAC24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac) irailaren 23tik 26ra bitarte.
Behin zozketa eginda, Irungo udalak plaza eskuratu dutenei posta elektroniko bat bidaliko die behin betiko izenematea egiteko beharko duten inskripzio-kodearekin eta erabili beharko duten loturarekin. Lotura horretan sartzeko IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri digital bat erabili beharko da.

* Behin betiko izen-ematea aipatutako epean egiten ez bada, plazari uko egiten zaiola ulertuko da.

**HOBARIAK:
Kuota 22,35 eurokoa izango da, Bizikidetza Unitate bereko anai-arreben kasuan, bakoitzarena, bigarren kidetik aurrera.

Diru sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten bizikidetza unitateek edo Gizarte Ongizatearen txosten baten bidez antzeko egoeran daudela justifikatzen dutenek % 90eko hobaria dute.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52