Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. P. AGUIRRE
    San Pedro, 13
    T. 943620465

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. GARCIA MARTINEZ (Fermín Calbetón)
    Navarra, 1
    T. 943622761

  • Urte osoko egutegia 2018
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Ikastaroak, lehiaketak, sariketak...     # Hasiera# Itzuli

Ikastaroak, lehiaketak, sariketak...

 
2018ko IRUNGO INAUTERIETAKO KARTELA AUKERATZEKO LEHIAKETA
 

Erlazionatutako dokumentuak

Tabla que ofrece los datos de 2018ko IRUNGO INAUTERIETAKO KARTELA AUKERATZEKO LEHIAKETA
Tipo de Dato Dato
Entitatea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2018-02-08
Bukaera data 2018-02-13
Izen-emate hasiera 2017-11-16
Izen-emate bukaera 2018-01-12
Izen-emate lekua eta ordutegia KULTURA ETA KIROL ARLOA
Urdanibia plaza, 6 - Ospitale zaharra (Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara)
Hartzaileak Edozeinek parte hartu ahal izango du Lehiaketan
Beharrezko dokumentazioa IKUSI OHARRAK
Telefonoa 010 / 943505411
E-maila cultura@irun.org
Web http://www.irun.org/imagcorp/default.htm
Irungo Udalaren irudi korporatiboa / Imagen Corporativa del Ayto. Irun

Erlazionatutako programak 2018KO IRUNGO INAUTERIAK

Oharrak
Aurtengo edizioan, guztira, 11 kartel aurkeztu dira, eta inauterietan parte hartzen duten konpartsak izan dira irabazlea eta bigarrena (accesitaren irabazlea) aukeratzeko arduradunak.

Hain zuzen ere, konpartsa hauetako ordezkariek eratu dute epaimahaia: Santiagoko Deabruak, Gazte Landetxa, Jazz Arte, Belaskoenea, San Vicente de Paúl ikastetxeko guraso-elkartea, Irungo La Salle ikastetxeko guraso-elkartea, Elatzeta ikastetxeko guraso-elkartea, Aurreratu Elkartea, My Dance Studio, eta El Pilar ikastetxeko guraso-elkartea.

Epaia, berriz, honako hau izan da:

LEHEN SARIA: 500,00 €
TITULARRA: Adrian Martín Paino
OBRA: Un carnaval sostenible

ACCÉSITA: 150,00 €
TITULARRA: Alberto Martinez Ortiz
OBRA: Totem Carnavalero

Aurkeztutako lanetako batzuk AMAIA KZko Erakusketa Aretoan izango dira ikusgai, urtarrilaren 26etik otsailaren 13 bitartean: asteartetik larunbatera bitartean, 18:00etatik 21:00etara bitartean, eta, igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era bitartean.

***************************************************************************

Irungo Udalak 2018ko IRUNGO INAUTERIETAKO kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia egin du, honako OINARRI hauek kontuan hartuta:

1.- Edozeinek parte hartu ahal izango du Lehiaketan.

2.- Parte-hartzaile bakoitzak obra bakarra ekarri ahalko du.

3.- Tamaina: 70 cm x 50 xm (ez etzana).
Lanak euskarriz zurrun baten gainean muntatu behar dira, Arte Batzordeak baloratzeko eta, halakorik behar izanez gero, erakusgai paratzeko.

4.- Lanak egilearen jatorrikoak izan beharko dute, eta ezin dira izan beste lehiaketetan sarituak.

5.- Kartela iragartzeko testua honako hau izango da
IRUNGO INAUTERIAK 2018 CARNAVALES DE IRUN
Otsailak 8-13 Febrero

6.- Parte-hartzaileak irudi korporatiboa sartu beharko du, kontsultatu:
http://www.irun.org/imagcorp/default.htm
Irungo Udalak kartel saritu originalean agertzen den armarria aldatzeko edo ordezkatzeko eskubidea dauka, baita behin betiko konposizioan armariaren kokapena aldatzekoa ere.

7.- 500,00 euroko sari nagusia emango da eta 150,00 euroko akzesit bat. Sariak ez dira bateragarriak izango. Sarien zenbatekoei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie, indarrean dagoen legeak agintzen duen bezala.

8.- Aurkezteko epea: 2018ko urtarrilaren 12ra bitarte, 14:00ak arte.

9.- Aurkezteko lekua: Kultura eta Kirol Arloa (Urdanibia plaza, 6-20304 Irun) 09:00etatik 14:00etara. Informazio-telefonoa: 943.50.54.11

10.- Identifikazioa: lanak goiburua dutela eta egilearen izenperik gabe aurkeztu beharko dira. Goiburu hori bera daraman gutun-azal itxi batean datuak sartu behar dira egilea nor den jakiteko, telefono zenbakia, helbidea eta NANaren zenbakia adieraziz.

AMAIA KZan jaso ahal izango dira lehiaketara aurkeztu eta saria irabazi ez duten lanak, 2018ko martxoaren 15etik 23ra bitartean, 18:00etatik 21:00etara. Data hori igarotakoan, Udalak nahi duen bezala erabili ahal izango ditu jaso ez diren kartelak. Udalak ez du bere gain hartuko aurkeztutako materialak garraiatzean, manipulatzean, ikusgai jartzean, biltegiratzean edota antzekoetan izan ditzaketen kalteen erantzukizunik.

***IKUSI OINARRI OSOAK ERANTSITAKO DOKUMENTUAN***
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52