Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Urriak 27 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. P. AGUIRRE
    San Pedro, 13
    T. 943620465

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Ikastaroak, lehiaketak, sariketak...     # Hasiera# Itzuli

Ikastaroak, lehiaketak, sariketak...

 
ARGITU TAILERRA "IBILGAILU ELEKTRIKOEI ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIRAKO AUKEREI BURUZKO SAIO PRAKTIKOA" - Izenematea
 

Erlazionatutako dokumentuak

Datuen Babeseko info. gehiago

Tabla que ofrece los datos de ARGITU TAILERRA "IBILGAILU ELEKTRIKOEI ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIRAKO AUKEREI BURUZKO SAIO PRAKTIKOA" - Izenematea
Tipo de Dato Dato
Entitatea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2020-09-22
Bukaera data 2020-09-22
Izen-emate hasiera 2020-09-04
Izen-emate bukaera 2020-09-21
Ordutegia 18:30
Ospatze-lekua Espacio Palmera Montero Gunea
Leandro Agirretxe 1
Izen-emate lekua eta ordutegia - Emailez: argitu@gipuzkoa.eus
- Telefonoz: 628532303 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik17:00etara)
Prezioa Doan
E-maila argitu@gipuzkoa.eus
Web http://www.argitu.eus
Argitu

Oharrak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Irungo Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukeren inguruan informatzeko tailerra/tailerrak antolatu du/ditu irailaren 22an, 18:30tan, Palmera Montero gunean.

Tailer honen helburua gizartean pixkana txertatzen eta indarra hartzen ari diren mugikortasun jasangarrirako eredu berriei buruz herritarrak informatzea da. Zehazki, gaur egun merkatuan dauden ibilgailu elektrikoen ezaugarri, kontsumo, salneurri, kargatzeko eskakizun eta bestelako alderdiei buruzko informazioa eskainiko da, baita mugikortasun jasangarrirako beste aukera batzuei buruzkoa ere (ibilgailu hibridoak, txirrindu eta patinete elektrikoak, etab.). Era berean, mugikortasun beharrei buruz hausnartuko da, motorrik gabeko mugikortasun-aukerak aztertuz eta ibilgailu elektrikoak partekatzeko dauden esperientzien berri emanaz.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, irailaren 21eko eguerdiko 12ak baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea.

Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
- Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
- Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-303 (astelehenetik ostiralera, 9:00tatik 17:00etara).
- Informazio osagarria: www.argitu.eus

Beharrezkoa izango da ezarrita dauden osasun eta higiene baldintzak betetzea. Beraz, gehienez 10 lagunek parte hartu ahal izango dute tailerrean, 2 metroko distantzia mantenduko da une oro eta musukoa erabili beharko da.

Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar. Irunen, gainera, urria osoan zehar eta azaroa hasieran beste 3 tailer antolatuko dira. Antolatuko diren beste 3 tailerrak hauexek izango dira:
- “Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko": urriaren 6an, arratsaldeko 18:30ean, Palmera Montero Gunean.
- “Energia berriztagarriak zure etxean… posible da!”: urriaren 20an, arratsaldeko 18:30ean, Palmera Montero Gunean.
- "Eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa!”: azaroaren 3an, arratsaldeko 18:30ean, CBA-ko KZ Gunean.

Aipatu tailerretan parte hartu ahal izateko nahitaezkoa da aurretiazko izen-ematea, parte hartzaile kopurua ezagutu eta segurtasun neurriak hartzeko.
Udazkenean zehar eskaintzen diren Argitu tailerren inguruko informazioa www.argitu.eus web gunean aurki daiteke bai eta tailerra ospatuko den aurreko egunetan Irungo Udalaren webean (www.irun.org).
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52