Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2019 Irailak 17 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    BERROA GÓMEZ Maria Eugenia
    República Argentina, 15
    T. 943623028

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Ikastaroak, lehiaketak, sariketak...     # Hasiera# Itzuli

Ikastaroak, lehiaketak, sariketak...

 
2019ko “ADOUR-BIDASOA” XXVIII. MARGO LEHIAKETA - Obrak jasotzea
 
Tabla que ofrece los datos de 2019ko “ADOUR-BIDASOA” XXVIII. MARGO LEHIAKETA - Obrak jasotzea
Tipo de Dato Dato
Entitatea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2019-09-20
Bukaera data 2019-09-20
Izen-emate hasiera 2019-08-27
Izen-emate bukaera 2019-09-01
Ospatze-lekua AMAIA KZ
Lopez Becerra kaletik sartuta
Izen-emate lekua eta ordutegia Zuzenean AMAIA KZ (Lopez Becerra kaletik sartuta)
Abuztuaren 27tik 31ra 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, eta irailaren 1ean, igandearekin, 10:00etatik 14:00etara*
Hartzaileak 18 urtetik gorakoak edo beteak 2019ko abuztuaren 1ean
Beharrezko dokumentazioa Behar bezala betetako izenemate-orriaren ale bikoiztuarekin batera emango da; ale bat, zigilua jarri ondoren, egileari itzuliko zaio, obra utzi izanaren egiaztagiri.
Telefonoa 010 / 943505152
E-maila cultura@irun.org
Oharrak
BALDINTZA TEKNIKOAK:
- Parte-hartzaile bakoitzak edozein formatutan, euskarritan edo ikusteko teknikatan aurkeztu ahalko dute lana (fotomuntaketa, bideo-instalazioa, pintura digitala eta abar) OBRA BAKARRA eta originala aurkeztuko du, beste inolako lehiaketatan saritu gabekoa. Obrak, lehentasunez, egilearen izenperik gabe eta atzealdean izenburua idatzita dutela aurkeztuko dira; azalean obraren izenburua idatzita izango duen kartazalarekin batera. Kartazalaren barnealdean egilearen izen-abizenak, NAN, helbidea posta-e eta telefonoa adieraziko dira. Lehiakideak, nahi badu, sar ditzake kartazalean berak egindako obren argazkiak. Nolanahi ere, sinatuta aurkeztutako obretan, sinadura estali egingo da, epaimahaia balioesten ari den bitarte osoan.
- Obrak bastidore edo euskarri zurrunean muntatuta entregatu beharko dira, baina MARKORIK GABE. Ez da onartuko kristalez babestutako obrarik. Babestu beharra izanez gero, berriz erabiltzeko moduko bilgarriz egingo da.
- Mihiseen edo aukeratutako materialaren tamaina ez da izango 80 cm baino txikiagoa eta 150 cm baino handiagoa, edozein alde neurtuta ere.

* Obra postaz bidaliko balitz AMAIA KZn egon beharko du obrak jasotzeko epean, alegia, irailaren 1ean beranduenez.

SARI BANAKETA: Irailaren 20an, ostirala, banatuko dira sariak, obra hautatuen erakusketaren inaugurazio egunean.

SARIAK:
- LEHENENGO SARIA, 2.500,00 (bi mila eta bostehun) euroko saria, irabazleari emango zaio. Obra irabazlea geratuko da Irungo Udalaren Margoen Ondarean.
- EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA teknikagatik edo espresio plastikoagatik ezaugarri bereziak dituelako saria merezia duen obrari; 500,00 (bost ehun) euroko saria jasoko du.
- GAZTE ARTISTAREN SARIA, 500,00 (bost ehun) euroko saria, artista gazteen 30 urtetik beherakoa, 2019ko irailaren 1ean, margolan onenari.
- FINALISTA DIPLOMA, epaimahairen aldetik aipamen hori jaso duten egileentzat.

OBRAK ITZULTZEA:
- Obra ez hautatuak: 2019ko irailaren 24tik urriaren 5era arte, asteartetik larunbatera, 18.00etatik 21:00etara.
- Obra hautatuak: 2019ko urriaren 15etik 26ra arte, asteartetik larunbatera, 18.00etatik 21:00etara.

***OINARRI OROKORRAK DOKUMENTU ERLAZIONATUAN
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52