Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2019 Ekainak 20 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. OCIO LARRAÑAGA
    Colón, 49
    T. 943611611

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Ikastaroak, lehiaketak, sariketak...     # Hasiera# Itzuli

Ikastaroak, lehiaketak, sariketak...

 
SOLAS JOLAS 2019
 
Tabla que ofrece los datos de SOLAS JOLAS 2019
Tipo de Dato Dato
Entitatea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Hasiera data 2019-07-03
Bukaera data 2019-08-30
Izen-emate hasiera 2019-03-04
Izen-emate bukaera 2019-03-15
Ordutegia 09:00-13:00 *// 1.TXANDA:uztailaren 3tik 30era / 2.TXANDA:abuztuaren 5tik 30era
Telefonoa 010 / 943505152
Web http://www.irun.org/euskara/comunes/contenido.aspx?arbol=3&clave=366&tipo=U&dedonde=fichas&idioma=2
01. Euskara Arloa

http://www.irun.org/euskara/comunes/contenido.aspx?arbol=3&clave=366&tipo=U&dedonde=fichas&idioma=1
02. Área de Euskera

http://www.irun.org/iruntxartela/home.asp?id_idioma=2
03. IRUN TXARTELA eskatzeko

http://www.irun.org/iruntxartela/home.asp?id_idioma=1
04. Solicitud de Irun Txartela

https://sac.irun.org/index.aspx?cidioma=eu
05. Izenematea IRUN TXARTELAREKIN

https://sac.irun.org/index.aspx?cidioma=es
06. Inscripción con IRUN TXARTELA

Erlazionatutako programak IRUN UDAN 2019 - UDA JARDUERAK

Oharrak
SOLAS JOLAS 2019 udaleku irekiaren helburua hezkuntza bi hizkuntzatan (euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz edota euskaraz eta frantsesez) jasotzen duten haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta hizkuntzarekiko haurraren jarrera hobetzea da.

1. AURREINSKRIPZIOA:
Data: - 2019/03/4 - 2019/03/15
Bide hauek erabiliz egin daiteke bakarrik:
- Interneten bidez: WEB lotura jarraituz
- SACeko autozerbitzu terminaletan (San Martzial kalea, 2). Astelehenetik igandera 8:00etatik 22:00etara
- Telefonoz: 010 / 943505152. Astelehenetik ostiralera 8:00-20:00; larunbatetan 8:30-13:30

Aurreinskripzioan haurraren datu hauek emango dira: izen-abizenak, helbidea, eskuko telefonoa, posta elektronikoa, aukeratutako txanda (uztaila, abuztua edo biak), ikasten ari den ikastetxearen izena, zikloa eta hizkuntza-eredua, Solas Jolaserako aukeratutako ikastetxea/ak eta haurrak dibertsitate funtzionalik duen ala ez. Halaber, zozketari begira familia unitateko kide batek baino gehiagok parte hartu nahi badu, esan beharko du bakarka edo familiako kide guztientzat egin nahi duen aurreinskripzioa eta familiak DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) kobratzen duen zehaztu beharko du.

Posta elektronikoa eta eskuko telefonoa ezinbestekoak izango dira komunikazio guztiak egiteko. Eman ezean, interesatuak erne ibili beharko du programaren inguruan komunikatzen den guztiaren berri izateko (epeak, komunikazioak...).

Anai-arreba batek baino gehiagok parte hartuz gero, aurreinskripzioa bakarka edo elkarrekin egin daiteke.

Horretaz gain, uztaileko txandan, errepeskan (edozein ikastetxetan parte hartzeko prest) parte hartu nahi duen adieraziko da.

2. BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK:
Data: - 2019/04/1
Kontsulta egiteko aukerak:
- Interneten bidez: www.irun.org
- Telefonoz: 010 / 943505152. Astelehenetik ostiralera 8:00-20:00; larunbatetan 8:30-13:30
- HAZeko autozerbitzu terminaletan (San Martzial kalea, 2): Astelehenetik ostiralera 08:30-14:00 eta 16:00-19:00; larunbatetan 9:30-13:00

3. ERREKLAMAZIO EPEA:
Data: - 2019/04/1 - 2019/04/05
Bide hauek erabiliz egin daiteke bakarrik:
- Interneten bidez: Irun Txartelarekin
- HAZ (San Martzial kalea, 2): Astelehenetik ostiralera 08:30-14:00 eta 16:00-19:00; larunbatetan 9:30-13:00

4. BEHIN BETIKO ZERRENDAK (zozketarako):
Data: - 2019/04/11
Kontsulta egiteko aukerak:
- Interneten bidez: goiko atalan klikatuz "Erlazionatutako programak: Zozketarako behin betiko zerrendak"
- Telefonoz: 010 / 943505152. Astelehenetik ostiralera 8:00-20:00; larunbatetan 8:30-13:30

5. ZOZKETA:
Data: - 2019/04/15 goizeko 12:00etan, Udaletxeko Bilkura aretoan (San Juan Harria plaza, 1 Irun)

6. ZOZKETAREN EMAITZAK:
Data: - 2019/04/15 arratsaldeko 15:00etatik aurrera
Kontsulta egiteko aukerak:
- Interneten bidez: goiko atalan klikatuz "Erlazionatutako programak: Zozketaren emaitzak eta behin betiko izena emateak"
- Telefonoz: 010 / 943505152. Astelehenetik ostiralera 8:00-20:00; larunbatetan 8:30-13:30

7. IZENEMATEA:
Data: - del 2019/04/23 - 2019/05/03
Irungo udalak plaza eskuratu dutenei posta elektroniko bat bidaliko die, beharrezko duten inskripzio-kodearekin eta erabili beharko duten loturarekin. Ezinbestekoa da tramite hau egiteko IRUN TXARTELA erabiltzea.
Bide hauek erabiliz egin daiteke bakarrik:
- Interneten bidez: goiko WEB loturan sakatuz. Irun txartela eta izenemate-kodea behar dira.
- HAZeko autozerbitzu terminaletan (San Martzial kalea, 2): Astelehenetik igandera 8:00etatik 22:00etara

GARRANTZITSUA!
Izenemateko Irun Txartela izan behar da. Goiko web lotura jarraituz eskura dezakezu.

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * *

* PROGRAMAREN ORDUTEGIA: 9:00etatik 13:00etara parte-hartzaileak. Egun batean irteera berezia izango dute eta ordutegia aldatuko da. Haur Hezkuntzako haurren ordutegia 09:00etatik 14:30era izango da, eta Lehen Hezkuntzakoena 09:00etatik 17:00etara

(A) IKASTETXEAK:

- HAUR HEZKUNTZA (4 - 5 urteko gelak); D EREDUA:
Belaskoenea HLHLI (Marinel kalea), Dunboa HLHLI (Martxoak 8 kalea)*, Eguzkitza HLHLI (Victoriano Juaristi kalea), Elatzeta HLHLI (Araba kalea), Lekaenea HLHLI (Donostia kalea), Toki Alai HLHLI (Alzukaitz kalea)

- HAUR HEZKUNTZA (4 - 5 urteko gelak); B, A EREDUAK:
Dunboa HLHLI (Martxoak 8 kalea)*

- LEHEN HEZKUNTZA (1. 2. 3. eta 4. maila); D EREDUA:
Belaskoenea HLHLI (Marinel kalea), Dunboa HLHLI (Martxoak 8 kalea)*, Eguzkitza HLHLI (Victoriano Juaristi kalea), Elatzeta HLHLI (Araba kalea), Lekaenea HLHLI (Donostia kalea),

- LEHEN HEZKUNTZA (1. 2. 3. eta 4. maila); B, A EREDUAK:
Dunboa HLHLI (Martxoak 8 kalea)*

* Ikastetxe hau uztailean eta abuztuan hauta daiteke.

Haurrak ikastetxeetara eramateko EZ DA AUTOBUSIK JARRIKO. Gurasoen ardura da haurrak ikastetxeetara eramatea.


(B) JASOLEAK:
Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 4 eta 5 urteko gelako haurrentzat (2013 eta 2014an jaiotakoak) eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila bitartean dauden Irunen erroldatutako haurrentzat edo aipatutako zikloetan Irunen ikasten ari diren eta beste udalerritakoak diren haurrentzat zuzendutako programa bat da. Lehen Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 4 eta 5 urteko gelako haurrentzat (2013 eta 2014an jaiotakoak) eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila bitartean dauden Irunen erroldatutako haurrentzat edo aipatutako zikloetan Irunen ikasten ari diren eta beste udalerritakoak diren haurrentzat zuzendutako programa bat da. Lehen aipatutako mailetako haurrez gain, parte hartu ahal izango dute 5. eta 6. mailan dauden dibertsitate funtzionala duten umeek, 12 urteko adin mugarekin.

Dibortziatuta edo legez bananduta dauden gurasoen seme-alabek, nahiz eta Irunen erroldatuta ez izan, uztaila edo abuztu osoan zaintza duen gurasoa Irunen erroldatuta baldin badago, zaintzapeko hilabetean parte hartzeko aukera izango dute. Zaintza egiaztatzeko epaitegiko sententzia edo ziurtagiria aurkeztu beharko du.


PREZIO PUBLIKOAK:
Programa honetan parte hartzen duen familiako kide kopuruaren arabera
- Kide bakarra: 72,85 haur eta hilabete bakoitzeko.
- 2 kide garai berean: 58,25 haur eta hilabete bakoitzeko.
- 3 kide garai berean:: 43,70 haur eta hilabete bakoitzeko.
- 4 kide edo gehiago garai berean: 29,10 haur eta hilabete bakoitzeko.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duen bizikidetza-unitateko kideek kuota orokorraren %75 hobaria izango dute, baina ezin izango da bateratu beste salbuespen edo hobari batzuekin. Hobaria eskatzen duen eskatzaile onuradunak (DBE jasotzen duena) behin-behineko izena emateko orrian agertu beharko du izena emandako parte-hartzailearen aita, ama edo tutore gisa. Plaza esleituz gero, interesdunak baimena eman beharko dio Irungo Udalari, DBE jasotzen duela eta erroldatuta dagoela egiaztatzeko. Eman ezean, interesdunak aurkeztu beharko du DBE jaso izanaren ziurtagiria.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52