Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2019 Urtarrilak 21 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    G. JAUREGUI
    Vega de Eguzkiza, 23
    T. 943625240

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Ikastaroak, lehiaketak, sariketak...     # Hasiera# Itzuli

Ikastaroak, lehiaketak, sariketak...

 
VERTIZ II. IRUNGO MARATOI ERDIA + 10K - URBYCOLAN - Izena ematea
 
Tabla que ofrece los datos de VERTIZ II. IRUNGO MARATOI ERDIA + 10K - URBYCOLAN - Izena ematea
Tipo de Dato Dato
Entitatea BIDASOA ATLETIKO TALDEA SUPER AMARA-BAT
Hasiera data 2019-02-17
Bukaera data 2019-02-17
Izen-emate hasiera 2018-09-11
Izen-emate bukaera 2019-02-16
Ordutegia 10:00
Ospatze-lekua Irteera Zabaltza plazatik eta helmuga San Juan plaza
Izen-emate lekua eta ordutegia - Internet bidez: Web orrialdearen bitartez
- Zuzenean:
- Bidasoa Atletiko Taldearen bulegoetan, Leandro Agirretxe plaza 1, 2. solairuan, 8. bulegoa, 09:00etatik 14:00etara
- Leire Sport, Mendibileko Merkatal Gunea
Hartzaileak Maratoi erdia 16 urtetik aurrera eta 14 urte 10k lasterketa
Prezioa OHARRETAN
Telefonoa 943840219
Web https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=2212
Izenematea / Inscripciones

http://www.atletismobat.com
Página Web Oficial

Oharrak
SUPER AMARA Bidasoa Atletiko Taldea eskualdeko atletismo klubak antolatu du, Irungo Udalaren laguntzarekin, IRUNGO MARATOI ERDIA + 10K. 2019ko otsailaren 17an izango da, igande goizean.

Zirkuitu eder bat osatu da Irun zeharkatuko duena lehen bueltan, 10 kilometro justukoa (helmuga 10 k) eta bigarren buelta bat (buelta bera gehi zerbait erantsita) 11,0975 kilometrokoa. Lortu den zirkuituak 40 metroko desnibel pilatua soilik izango du, marka onak lortzeko egokia.

Maratoi erdian parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 16 urte da eta 10 kilometrokoan parte hartzeko 14 urte.

Parte-hartzea 1500 korrikalaritara mugatu da maratoi erdian eta 700 korrikalaritara 10 kilometrokoan.

PREZIOAK:
MARATOI ERDIA:
15€ - 200 LEHEN IZEN EMATEAK
20€ - 2019/01/15-ra arte
24€ - 2019/01/16-tik 2019/02/10-ra
28€ - 2019/02/11-tik aurrera

10 K:
10€ - 200 LEHEN IZEN EMATEAK
14€ - 2019/02/10-ra
16€ - 2019/02/11-tik aurrera

KORRIKALARIAREN FERIA:
Lasterketaren aitzakiz, Palmera Montero gunean (Leandro Agirretxe plaza, 1) Korrikalarien Feria eder bat antolatuko dugu. Bertan denda ezberdinen arropa eta kirol oinetako stand-ak egongo dira, adituen hitzaldiak egongo dira etab. Gainera partaideen korrikalarien poltsa banatuko den tokia izango da eta bertan dortsala, txipa, kontsigna pultsera, mapak, frogaren kamiseta, beherapen eta eskaintzak hainbat dendetan partaideentzat... izango dute. Feria otsailaren 16ean egingo da ordutegi honetan: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.

Azken orduko inskripzioentzat eta aurrez jaso gabeko dortsal guztiak, lasterketa egunean zuzenean jasoko dira, irteerako gunean: otsailak 17, igandea: 08:00-09:30.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52