Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2019 Irailak 22 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. S. GONZÁLEZ
    Uranzu, 2
    T. 943620791

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > IPARRORRATZA ETA MAPA Orientazio ikastaroa 2019    # Hasiera#

IPARRORRATZA ETA MAPA Orientazio ikastaroa 2019

Lapuriturri
Lapuriturri: iparrorratza eta mapa

Irungo Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak kudeatzen duten Lapuriturriko informazio puntuak aurtengo seigarren irteera eskainiko du. Datorren irailaren 15ean, igandea, kirol orientazioari buruzko hastapen ikastaroa eta ibilbidea eskainiko du. Honela, Gipuzkoako Orientazio Taldearen gidaritzapean, bertaratutakoek kirol orientazioari buruzko oinarrizko aspektuak ikasiko dituzte baita praktikan jarri ere.

Lehendabizikoz, parte-hartzaileek mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasiko dute. Ondoren, bai bakarka edo taldeka, bakoitzak bere abilezia jarri beharko du praktikan zailtasun ezberdineko ibilbidea burutzeko helburuz. Ikastaroa haur, familia, gazte zein helduentzat zuzendua dago.

Interesdunek aurrez izena eman beharko dute Irungo Udaleko web gunearen bitartez (www.irun.org) edo 010 telefonora deituaz irailaren 2tik 12a bitarte. Irteerarako 20 pertsonentzako tokia eskaintzen da.

           NOIZ: 2019.09.15  Igandea.
           ORDUTEGIA: 10:00 - 12:30
           ABIAPUNTUA: Lapuriturri-Erlaitz informazio puntutik.
           ZER ERAMAN: Mendian ibiltzeko arropa eta oinetakoak, ura eta hamaiketakoa.

Ekintza honetan izena emateko, interesatu bakoitzarentzako banakako inskripzioa egin beharko da


OHARRAK:
Eguraldi txarra izango balitz bertan behera geldituko da ekimena eta abisua emango da izena emandakoei.

Plazak agortu dira


Formulario honetako datuak jasotzen dira aktibitate hau egoki kudeatzeko, Irungo Udalaren Informazio Sisteman sartuko dira eta soilik datuen babesaren alorreko legedian aurreikusitako kasuetan lagatuko zaizkie hirugarrenei. Datuei lotutako sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ditzakezu HAZ edo www.irun.org/sac Egoitza Elektronikoaren bidez. Erreklamazio bat aurkeztu dezakezu ere Irungo Udalaren Datuak Babesteko Ordezkariaren aurrean dpd@irun.org posta elektronikoan edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoan www.avpd.euskadi.eus.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52