NABEGAZIO LAGUNTZAK

|
Hiri debekatuaren Mapa Irunen |
Irungo zein tokitan sentitzen gara segurtasunik gabe emakumeok?
Irungo Udalak, Irungo Bilgune Feministaren, Emakunderen eta Murgibe, berdintasunerako aholkularitzaren laguntzarekin, “Hiri debekatuaren Mapa” deitutako programa jarri du martxan,emakumeek seguruak sentitzen ez dituzten lekuak identifikatzeko eta horiek hobetzearren lan egiteko asmoarekin.
Galdera-sorta anonimoa bete dezakezue eta, nahi baduzue, erantsi lekuaren argazkiren bat. Hiriko lekuak identifikatzeko beharrezko ikusten dituzuen fitxa guztiak bete ditzakezue.
Edo lekuak identifikatu ditzakezue, hiriko hainbat auzotan emango diren Tailerretara joanez. Tailerrak non eta noiz izango diren jakiteko, lotura honetan saka dezakezue.