Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2021 Apirilak 18 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. L. EZKURRA
    Harmugarrieta Kalea, 9
    T. 943627342

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. S. GONZÁLEZ
    Uranzu, 2
    T. 943620791

  • Urte osoko egutegia 2021
 Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > MOVE YOUR TALENT: Ausar zaitez zure talentua mugitzera!    # Hasiera#

MOVE YOUR TALENT: Ausar zaitez zure talentua mugitzera!

Move your talent
  • Helburuak:
    - Lan-ingurune berriaren eskariak ezagutzea. Garapen profesionalaz arduratzea, ohiko irakaskuntzatik urrun.
    - Norbere burua ezagutzea. Mugatu egiten duten beldur eta usteei aurre egitea. Gai al zara zure talentua mugitzeko?
    - Zure balio-proposamena eta estrategia pertsonala garatzea.
    - Zure helburuak lortzen lagunduko dizun online eta offline bidezko komunikazio-plana diseinatzea.
  • Programa eta metodologia:

1. Jardunaldia (Ostirala, 23) - 16:30tik 20:30etara: NORBERE BURUA EZAGUTZEA
Paradigma-aldaketaz hitz egingo dugu, mugatu egiten gaituzten eta talentua mugitzea eragozten diguten usteez. Dinamikak egingo ditugu beldurrak eta baita gure talentua mugitzea eragozten digun hori ere identifikatzen laguntzeko.

2. Jardunaldia (Larunbata, 24)  - 9:30tik 13:30etara: ESTRATEGIA ETA KOMUNIKAZIOA
Gure ametsak, asmoak, helburuak eta balio-proposamen argia identifikatuko ditugu, eta zer arrasto utzi nahi dugun ere, eta ibilbide-orri bat diseinatuko dugu hori lortzeko abian jarri beharreko EKINTZAK identifikatzen lagunduko diguna. Proposamen hori komunikatzea zer garrantzitsua den ikusiko dugu. Garrantzitsua izango da ulertzea aztertu ondoren mugimenduan jarri behar dugula talentua, EKINTZARIK gabe ez baita ezer gertatzen.
Programa dinamiko eta praktiko honekin, zure talentua mugitzeko plana martxan jarrita atera zaitezen nahi dugu.

  • Hizkuntza: Gaztelera eta euskara
  • Norentzat: 18 urtetik 30era bitarteko gazteentzat
  • Noiz:  Apirilaren 23 eta 24an
  • Ordutegia:  Ostiralean  16:30 - 20:30  /  Larunbatean  9:30 -13:30
  • Lekua:  Palmera Montero eta online
  • Izenemateak:  Martxoak 26tik apirilak 19ra

Hizlariak: Rubén Montesinos, Almudena Lobato, Elena Arnaiz, Nagore García


Aurreizenematea
 

dd/mm/yyyy


Formulario honetako datuak jasotzen dira aktibitate hau egoki kudeatzeko, Irungo Udalaren Informazio Sisteman sartuko dira eta soilik datuen babesaren alorreko legedian aurreikusitako kasuetan lagatuko zaizkie hirugarrenei. Datuei lotutako sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ditzakezu HAZ edo www.irun.org/sac Egoitza Elektronikoaren bidez. Erreklamazio bat aurkeztu dezakezu ere Irungo Udalaren Datuak Babesteko Ordezkariaren aurrean dpd@irun.org posta elektronikoan edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoan www.avpd.euskadi.eus. Info. gehiago: www.irun.org/lopd

 

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52