Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2017 Abenduak 18 Txantxangorri Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Hondarribia kalea berrurbanizatzeko proiektua.    # Hasiera#
 

Hondarribia kalea berrurbanizatzeko proiektua.

 

Hondarribia kalea berriro urbanizatzeko lehen fasea 2011n amaitu zen (Zubimuxu plazaren eta Gipuzkoa plazaren artean). Orain irungo erdialdeko kale horren hasiera berriro urbanizatzeko garaia iritsi da.

Irungo Udalak ekainaren 1ean San Vicente Paul Ikastetxean aurkeztu du Hondarribia kalearen erreformaren hasierako planteamendua, kalearen hasieratik Gipuzkoa plazaraino. Berrurbanizatzeak eragina izango du San Migel plazan eta Zubiaurre kalearen aurreproiektua(geroago egingo da) ere sartzen da bertan.

Hasierako proiektua joan den ekainaren 1ean aurkeztu zen, kaleko auzotar eta merkatariekin egindako bilera ireki batean: azalpenak eman ziren, zalantzak argitu, eta bertaratutakoen ekarpenak zuzenean bildu.

Orduan, parte hartzeko prozesu bat jarri zen abian, zenbait bidetatik (bereziki, Udalaren web orriaren bitartez), zeinaren bidez ekarpen ugari bildu diren, amaierako proiektua taxutzeko balio izan dutenak. Irailaren 21ean, beste bilera ireki batean aurkeztuko da amaierako proiektua, San Vicente de Paúl ikastetxean.

Ondoko dokumentuan, egindako ekarpenen laburpen egituratua eta bilera hartan aurkeztutako proiektuaren plano orokorra eta proiektuaren egitura nagusia azaltzeko irudiak datoz.

 

Hondarribi kalearen berrurbanizatzeko proiektua: proposamenen azterketa

 

  • Gaur egunean / Situación actual
  • Proiektatua / Proyectado
  • Gaur egunean / Situación actual
  • Proiektatua / Proyectado

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52