Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2019 Maiatzak 23 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    C. MOLINERO
    Colón, 5
    T. 943621104

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > "FAMILIAOLA: Irungo familien mintzagunea"    # Hasiera#

"FAMILIAOLA: Irungo familien mintzagunea"

familiaOla

"FAMILIAOLA: Irungo familien mintzagunea" egitasmoa martxan.

Azarotik maiatzera bitarte 2-8 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia euskaldunentzako edo euskarari sarbidea eman dioten familientzat aisialdi ekintzak burutuko ditugu: jolasak, tailerrak, irteerak...

Parte hartzeko baldintzak: Familian euskaraz hitz egiteko gogoa.

Izen emateko epea: 2019ko apirilaren 1etik 26ra

Hauexek dira maiatzarako prestatuta ditugunak:

  • Talo tailerra eta Agorregiko Burdinola eta Errotetara bisita
    Burdina nondik ateratzen den ba al dakizu? Eta taloak egiteko irina? Zatoz Agorregiko Burdinola eta Errotak bisitatzera, hori eta gehiago ikasiko dugu eta! Gainera, meriendatzeko talo goxo-goxoak prestatuko ditugu!
    • Noiz: Maiatzaren 8an eta 12an
    • Ordutegia: 17:30-19:00 (maiatzaren 8an) eta 11:00-13:00 (maiatzaren 12an)
    • Non: Irungo Mendizale Elkartean, maiatzaren 8an, (Contracalle Kalea, 2) eta Agorregiko Burdinola eta Errotetan, maiatzaren 12an


  • Parketarrak
    Parkean, familian eta lagun artean jolastea gustuko duzu? Giro atseginean, kantu zein jolas ezberdinak burutuko ditugu, animatu!
    • Noiz: Maiatzaren 16an eta 23an
    • Ordutegia: 17:30-19:00
    • Non: Gain Gainean parkean (Olaketa kalea, 25)


  • Udaberri artista
    Udaberriarekin batera zelaiak eta zuhaitzak loratzen dira. Gure etxeko bazterrak ere loratzeko unea iritsi da, denok barruan daramagun artista aterako dugu!
    • Noiz: Maiatzaren 21ean eta 28an
    • Ordutegia: 17:30-19:00
    • Non: Toki Alai HI (Alzukaitz kalea, 2)


Anima zaitezte!
Bertan egongo gara zuen zain!

Irungo Udalaren Euskara Arloak eta Urtxintxa Gipuzkoak antolatua, Irungo ikastetxeetako laguntzarekin.


Izenematea
 


TALO TAILERRA eta AGORREGIKO BURDINOLA ETA ERROTETARA BISITA PARKETARRAK UDABERRI ARTISTA

 


Formulario honetako datuak jasotzen dira aktibitate hau egoki kudeatzeko, Irungo Udalaren Informazio Sisteman sartuko dira eta soilik datuen babesaren alorreko legedian aurreikusitako kasuetan lagatuko zaizkie hirugarrenei. Datuei lotutako sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ditzakezu HAZ edo www.irun.org/sac Egoitza Elektronikoaren bidez. Erreklamazio bat aurkeztu dezakezu ere Irungo Udalaren Datuak Babesteko Ordezkariaren aurrean dpd@irun.org posta elektronikoan edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoan www.avpd.euskadi.eus.

 

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52