Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2021 Martxoak 8 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Emigrazioko eraikina zenean zentro sozial berri bat sortzeko proiektua    # Hasiera#
 

Emigrazioko eraikina zenean zentro sozial berri bat sortzeko proiektua

 

San Migel auzoan Emigrazioko eraikina zena osorik eraberritzeko eta helburu sozialetarako erabiltzeko proiektuaren esparruan, Irungo Udalak jarduketa aprobetxatu eta beheko solairuan herritarrentzako zentro zibiko bat sortu nahi du, eraikinaren gainerako erabilerekin batera ezarriko litzatekeena ?funtsean, zuzkidura apartamentuetarako erabiliko da eraikina.

San Migel auzoko herritarren proposamen eta ekarpenak biltzeko eta, horrela, beharren programa bat osatzeko, udal teknikariei eraikineko guneak eta ekipamendua egokitzeko proiektua prestatzeko oinarri bat emango diena, partaidetza prozesu bat jarri da abian, eraikinaren beheko solairuko 537 metro karratuetako erabilerak ezartzeko ideiak biltzeko.

Partaidetza prozesuaren lehenengo fasean, San Migeleko auzo elkarteak, auzoko beste elkarte batzuek eta gazte elkarteek lagunduta, hainbat proposamen egin ditu, eta, orain, beste fase bat hasiko da, herritar guztientzat.

Aurrez aurreko saioak oso aberasgarriak dira, ideiak emateko eta eztabaidatzeko aukera ematen dutelako, baina, COVID-19aren ondoriozko murrizketak direla-eta, ez dago horrelakorik egiterik, eta, beraz, Internet da parte hartzeko erabil dezakegun bide bakarra. Horrela, web formulario baten bidez bilduko dira ekarpenak.

  • Etorkizuneko egoera / Situación futura
  • Aurretiko egoera / Situación previa

 

Ekarpenak jasotzeko fasea otsailaren 28an amaitu zen.

Prozesuak, orain, jasotako proposamenen ebaluazio teknikoa eta ekonomikoa hasiko du.

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52