Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteazkena, 2019 Azaroak 13 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > 2020 EGUTEGIA 'Irun berdea'    # Hasiera#
 

2020 EGUTEGIA 'Irun berdea'

 

Irungo Udalak herritarrak bihurtu nahi ditu 2020ko udal egutegiaren diseinuaren protagonista, beren argazki propioak aurkezteko aukera emanda.
Aurten, "Irun berdea" da gaia, eta asmoa hiriaren alde naturala erakusten duten irudiak biltzea da: Irungo gune naturalak (mendiak, ibaia, padurak...), hiriko lorategi eta zuhaitzak, hiriaren bista lorez apaintzen duen balkoi bat... Irudimena mugagabea da!

Argazki guztien artetik HAMAHIRU aukeratuko dira, azalekoaz gain. Hain zuzen ere, Irungo Argazki Elkarteak aukeratuko ditu, urtero lagundu ohi baitu udal egutegia editatzen.

Argazkiak aurkezteko epea: azaroaren 16a.

Gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango dira.

PARTE HARTU!

 

Aurkez itzazu zure argazkiak.

Datu pertsonalak
 

 

 

Dokumentua erantsi
 

Selecciona la fotografía con la que quieres participar. Puedes presentar varias (de una en una).

(Formato JPG, proporción de aspecto 30 ancho x 20 alto y resolución mínima 300 ppp)

Se podrán presentar un máximo de tres fotografías.

 

Fotografías adjuntadas
Erantsitako dokumentua Deskribapena Tamainua Ezabatu
 
 
 Argazkia/k aurkezteak berekin dakar ondoko arauak onartzea:
  • Argazkiak originalak izango dira eta ez dira inoiz argitaratuak izan edozein baliabide bat erabiliz. Irungo toki batean kokatu edo identifikatu ahal diren argazkiak onartuko dira.
  • Parte-hartzaileen erabateko ardura izango da aurkezten diren obretan bermatzea ez dagoela hirugarrenen eskubiderik, ezta inolako erreklamaziorik ere irudi eskubideak direla eta.
  • Parte-hartzaileek baimen espresua ematen dute beraien argazkiak erabiltzeko 2020ko udal egutegian eta udaleko beste edozein euskarritan argitaratzeko.
  • Aurkezten diren eta 2020ko udal egutegirako erabiltzen ez diren argazkiak ez ditu erabiliko Irungo Udalak beste edozein helburutarako.
  • Hautatuko diren 13 argazkien egileen izen-abizenak agertuko dira 2020ko udal egutegian.
  • Baztertuko dira eskatutako formatu-, dimentsio- eta erresoluzio-ezaugarriak betetzen ez dituzten argazkiak.

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52