Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2019 Abuztuak 17 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. LARRINAGA
    Juan Vollmer, 21
    T. 943622613

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Somos el futuro. Un acebo para crecer juntos.    # Hasiera#

Somos el futuro. Un acebo para crecer juntos.

2018 urtean jaiotako umeei oroitzapen ekitaldia

Ohizkoa denez, Irungo Udaletik, aurreikusita daukagu aurreko urtean jaiotako haurrei ongietorria emateko topaketa bat egitea, "Etorkizuna gara. Gorosti bat, elkarrekin hazteko" izenekoa.

Aurten, zuek eta zuen haurra izango zarete protagonistak. Ekitaldian, landare bat, gorostia, emango dizuegu 2018an jaiotako haurrak dituzuen familioi, etxera eraman dezazuen eta zuen seme-alabekin batera hazten ikusi dezazuen.

Ekimen honen bidez, ongietorria eman nahi zaie irundar berriei, eta aukera ematen du, gainera, landarea zaintzen eta zuen seme-alabekin batera nola hazten den ikusten gozatu dezazuen familiok.

Martxoaren 23an pentsatu dugu, Irungo Udaletxean bildu eta landare bat emateko, eta liburu bat ere bai, oroigarri izan dezazuen eta zuen landarea zaintzeko balioko dizuelakoan. Martxoan, posta elektroniko bat jasoko duzue, egun horretan udaletxera zer ordu eta txandatan etorri behar duzuen baieztatzeko. Ziur gaude egun hori egun ederra izango dela denontzat.

Ekitaldian parte hartzeko:

  • Sartu haurraren datuak (* duten eremuak ezinbestez bete behar dira) eta klikatu "Bilatu" botoian.
  • Haurra hautatu eta gero, klikatu "Izena eman" botoian, prozesua amaitzeko.
  • Emandako hitzordua e-mailez jakinaraziko zaizue izena ematerakoan sartutako helbidean.

 

(dd/mm/aaaa)


Formulario honetako datuak jasotzen dira aktibitate hau egoki kudeatzeko, Irungo Udalaren Informazio Sisteman sartuko dira eta soilik datuen babesaren alorreko legedian aurreikusitako kasuetan lagatuko zaizkie hirugarrenei. Datuei lotutako sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ditzakezu HAZ edo www.irun.org/sac Egoitza Elektronikoaren bidez. Erreklamazio bat aurkeztu dezakezu ere Irungo Udalaren Datuak Babesteko Ordezkariaren aurrean dpd@irun.org posta elektronikoan edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoan www.avpd.euskadi.eus.

 

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52