Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2021 Martxoak 6 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. LARRACHE IRAZOKI
    Colón, 2
    T. 943620029

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. S. GONZÁLEZ
    Uranzu, 2
    T. 943620791

  • Urte osoko egutegia 2021
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal arautegia (ordenantzak, bandoak,...)     # Hasiera# Itzuli
 

Udal arautegia (ordenantzak, bandoak,...)

 
IRUNGO UDALEKO ETXEBIZITZA TASATUA ARAUTZEN DUEN TOKIKO ORDENANTZA
 
Tabla que ofrece los datos de IRUNGO UDALEKO ETXEBIZITZA TASATUA ARAUTZEN DUEN TOKIKO ORDENANTZA
Tipo de Dato Dato
Arlo arduraduna HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Onartze-data 2017-02-22
Indarrean sartze-data 2017-06-10
Argitalpenak 2017ko maiatzak 19ko 95. zk. GAOn.
Laburpena IRUNgo Udal Etxebizitza Tasatua arautzen duen Tokiko lehenengo eta aurreko Ordenantza –haren testu osoa 2008ko abuztuaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen–, funtsean, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legean oinarritu zen. Lege horrek eratu zuen prezio tasatuko eta udal-erregimeneko aipatutako etxebizitza-figura edo -kategoria kategoria berri gisa, babes ofizialeko etxebizitzen barruan, erregulazio autonomiko esklusiboaren egunera arte.

Indarrean jarri zenetik igarotako urteak, eta denbora horretan erregistratutako esperientziek aholkatzen dute arau-doiketak sartu beharra daudela aipatutako ordenantzan, areago Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea promulgatu eta indarrean sartu zela kontuan hartuta; izan ere, kontsiderazio askoren artean, besteak beste, erakunde publiko guztiak deitu eta biltzen ditu, herritar guztiek etxebizitza duina eta egokia gozatzeko duten eskubide subjektiboa bete dadin bermatzeko (1978ko Konstituzio Testuko 47. artikulua).

Higiezinen sektoreko krisi larriaren testuinguruak, bestalde, beste kontsiderazio bat egitera bultzatzen du etxebizitza tasatuen udal arau-erregimenari dagokionez. Jada ezin da hitz egin erregimen bereziko eta erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatuez, noiz eta etxebizitza libre asko ere babes publikoko etxebizitzen prezio maximoaren gaineko 1,70 indizearen emaitzaren prezioak baino prezio txikiagoetan daudenean. Era berean, beharrezkoa gertatzen da malgutasun handiagoa izatea haiek esleitzeko deialdi publikoetan sartzen diren exijentzietan; eta esan daiteke ezen, neurri handi batean, udal etxebizitza tasauak, praktikan, Eusko Jaurlaritzaren babes ofizialeko etxebizitzen edo babes sozialeko etxebizitzen biztanle-segmentu beretan aurkezten direla; eta lehen bereizi egiten ziren, hain zuzen, haiek erosteko beharrezkoak ziren diru-sarrera maximoengatik eta haien prezioengatik.

Era berean, zenbait eskari egin ditu, Tokiko Ordenantza aldatzeko eta haren modulazio praktikoak egiteko, “IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTE PUBLIKOA-SOCIEDAD PÚBLICA DE VIVIENDA DE IRUN S.A.” (aurrerantzean IRUNVI) udal sozietate publikoko administrazio-kontseiluak. Eskatzen da Tokiko Ordenantza Babes Publikoko Etxebizitzaren Eskatzaileen Erregistroa arautzen duen Erregelamendura egokitzea edo koordinatzea, horrek kudeatzen baitu aipatutako sozietatea. Horretarako, erroldatze minimoa berrikustea eta beharrezko arau-malgutzea egitea eskatzen da aurrerantzean aipatutako sozietate publikotik egiten diren berariazko deialdiekiko.

Horrek guztiak, gainera, prozedura batzuk exijitzen ditu, batik bat etxebizitzak behin-behineko eta behin betiko kalifikazioekin kontrolatzeari dagokionez eta obrako eta lehen aldiz okupatzeko edo okupatzeko udal-lizentziekin duten elkarlotura kontuan hartuta (Etxebizitzaren 3/2015 Legeko 28. artikulua eta hurrengoak).

Erregistratutako esperientziak, azkenik, exijitzen du sakondu egin behar dela ordenantzaren xedeko jardueraren antolaketa-mailan, IRUNVI udal-sozietatearen kudeatze-gaitasunari eta, areago, babes publikoko etxebizitzen baimen-, kontrol- eta oniritzi-prozeduretan parte-hartzeari eutsiz. Haren txostenek balio izan dute eta balio dute praktikan, aipatutako udal kalifikazioak, ikus-onespenak eta lizentziak eraginkortasunez bideratzeko.
Web https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/05/19/c1703428.pdf
Testu osoaren argitalpena GAOn / Publicación de texto íntegro en el BOG

Oharrak
- 2017ko otsailak 22ko Osoko Bilkuran onartua.
- Testu osoa argitaratuta 2017ko maiatzak 19ko 95. zk. GAOn.
- Indarrean sartzea: GAO argitalpenaren hurrengo egunetik hasita 15 egun ondoren (2017ko ekainak 10).

Ordenantza hau indarrean sartzearekin batera, gai honi buruzko Ordenantza indargabetzen da, 2008ko uztailak 7ko Osoko Bilkuran behin-betiko onartu zena (2008ko abuztuak 4ko 147. zk. GAOn argitaratuta).
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52