Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    BERROA GÓMEZ Maria Eugenia
    República Argentina, 15
    T. 943623028

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal arautegia (ordenantzak, bandoak,...)     # Hasiera# Itzuli
 

Udal arautegia (ordenantzak, bandoak,...)

 
IRUNGO UDALERRIAN NOIZEAN BEHINGO JARDUERAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
 

Erlazionatutako dokumentuak

Tabla que ofrece los datos de IRUNGO UDALERRIAN NOIZEAN BEHINGO JARDUERAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Tipo de Dato Dato
Arlo arduraduna HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Onartze-data 2014-01-29
Indarrean sartze-data 2014-03-20
Argitalpenak 2014ko martxoaren 3ko 41. zenbakiko GAO
Laburpena Ordenantza honen xedea da ondokoak arautzea:
- Bide publikoan egiten diren edo erabilera publikoko espazio irekiak hartzen dituzten jendaurreko ikuskizunek edo/eta jolas jarduerek –egitura desmuntagarriekin ala ez-, eta jarduera horiek egiteko erabiltzen diren aldi baterako instalazio edo egitura eramangarriek edo desmuntagarriek.
- Aurrera eraman ahal izateko espazio publikoak hartu behar dituzten –denbora mugatu eta laburrean- beste jarduerak, oro har, herritarrei eskaintzen zaizkienak eta informazio, eskakizun eta antzeko osagaiak dituztenak.
Web https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2014/03/03/c1401977.pdf
Ordenantzaren argitalpena GAOn / Publicación de Ordenanza en BOG

Oharrak
Ordenantza honen xedea da auzo, kultur, kirol eta gizarte entitateek hirian urtean zehar antolatzen dituzten jardueretarako baimenen gestioa hobetzea eta arintzea, helburu hauek lortzeko:
- Segurtasuna eta behar diren baldintzak betetzen direla bermatzea.
- Bizitza soziala dinamizatzen eta, hainbestetan, gure hiriaren jarduera ekonomikoa ere laguntzen duten aldi baterako ekintzak antolatzeko erraztasunak ematea pribatuei.

Ordenantza establezimenduen eta zerbitzuak ematearen askatasunari buruzko 2006/123/CE Zerbitzuen Zuzentarauan xedatzen denaren arabera egin da. Horrela, administrazioaren tramitazioa errazteko aipatutako arau europarraren espiritua -eta xedea- jasotzen du, ahal denean, aurkeztu beharreko dokumentazioa sinplifikatuz eta teknikari idazleen –eta instalazioetako zuzendarien- profesionaltasuna beraien gain hartuz, eta beraien ekintzen erantzukizuna ere beraien gain hartuz.

Araua lau titulutan banatzen da. I. Tituluan “Xedapen Orokorrak”, hiru kapitulutan finkatu dira oinarrizko kontzeptuak, arauaren helburua eta esparrua, eta baita gaitzen duten tituluak eta prozedura arauak ere; erabileren baldintza orokorrak, Ekitaldietarako instalazioen udal Erregistroaren sorrera, eta azkenik, erabili beharreko instalazioen bereizkuntza eta Ekitaldien sailkapena lau mota handitan.

Bestalde, II. Tituluak berariaz arautzen ditu Ekitaldi motetako bi, ekitaldi xumeagoak dira horiek, konplexutasun handirik ez dutenak, eta egitura instalazio txikiak behar dituztenak edo horrelakorik behar ez dutenak.

Hurrengo tituluak (III), berriz, beste bi mota handiak arautzen ditu, egitura konplexuak behar dituztelako edo pertsonen segurtasunean eragin handiagoa izan dezaketelako udalaren aldetik ikuskapen handiagoa behar dutenak.

Azkenik, IV. tituluak finkatu egiten ditu ekitaldien hasiera edo irekitzearekin, arauzko testu honen burubideak ez betetzeagatik egindako arau-hausteekin eta zigorren ondorioekin loturiko kontuak.

Testuaren amaieran eranskin hauek daude:
- Instalazioen baldintza teknikoak (I)
- Instalazioei buruzko Udal Erregistroan inskribatzeko betebeharrak (II)
- Ekitaldiak aurrera eramateari buruzko baldintza orokorrak (III)
- Instalazio eta jardueren katalogoa, tipologiaren arabera (IV), informazio gisa.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52