Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. L. CALABUIG
    Fuenterrabía, 14
    T. 943667157

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
  Irunen bizi > Aisialdi eta kultur gida   Hasiera Eguneko agendara itzuli

Aisialdi eta kultur gida

PLAIAUNDI PARKE EKOLOGIKOA-TXINGUDI EKOETXEA

Tabla que ofrece los datos de PLAIAUNDI PARKE EKOLOGIKOA-TXINGUDI EKOETXEA
Tipo de Dato Dato
Ordutegia
Lekua Pierre Loti Ibilbidea - 20304 IRUN (Gipuzkoa)
Prezioa
Telefonoa 943619389
Faxa
E-mail txingudi@ej-gv.es
Web Plaiundi Parke Ekologikoa / Parque Ecológico Plaiaundi

Plaiaundi Turismoa / Plaiaundi Turismo

Oharrak ***INTERPRETAZIO GUNEAREN ORDUTEGIA:
- Udaberri-uda: astelehenetik igandera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
- Udazken-negua: astelehenetik igandera: 10:00-14:00 eta 15:30-17:30

- ITXITA DAGOEN JAIEGUNAK:
.Urtarrilak 1 (Urteberri-eguna)
.Urtarrilak 6 (Errege-eguna)
.Ekainak 30 (Irungo jaia: San Marcial)
.Abenduak 24 (Gabon-eguna)
.Abenduak 25 (Eguberri-eguna)
.Abenduak 31 (Urtezahar-eguna)


ANTOLATUTAKO TALDEEK ALDEZ AURRETIK EGUN ETA ORDUA TELEFONOZ DEITUTA ZEHAZTU BEHAR DUTE


Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran kokatutako zentro honetan Plaiaundiri nahiz badia eta Txingudiko Plan Bereziko natur guneei buruzko mota guztietako informazioa aurkituko duzu.

Zentroaren barnean eta areto nagusia buru duela, ingurunearen morfologia ikusten eta kokatzen lagunduko digun badiaren maketa aurkituko dugu. Aretoko hormetan, Plaiaundiren historiari eta parkeko habitat nahiz faunaren historiari buruzko informazioa aurkituko dugu. Informazio hori ukipen-pantaila baten bidez gune elkarreragilea kontsultatuz osa dezakegu.

Ikus-entzunezkoen aretoan Plaiaundiri buruzko bideo bat ikusi ahal izango dugu, eta urmaeletan kokatutako kameren bidez, berriz, une horretan parkean dauden hegaztiak.

Zentroak, gainera, Urmael Gezara ematen duen behatokia du.

Ornitologoentzat azken errolden arabera gaurkotutako informazioa eta gertaera bereziei buruzko informazio puntuala dago. Irakurketa-gunean, parkeari buruzko doaneko liburuxka eta buletinaz gain, beste hainbat natur guneri eta naturari buruzko liburuak kontsulta ditzakegu.

Hegaztiak behatzeko bisitak egiteko, gidak eta prismatikoak maileguan har daitezke.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52