Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteazkena, 2019 Abuztuak 21 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. J. RUIZ DE AZUA
    Peñas de Aya, 4
    T. 943667232

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
  Irunen bizi > Aisialdi eta kultur gida   Hasiera Eguneko agendara itzuli

Aisialdi eta kultur gida

Calendario de eventos del mes de Abuztua2019
« Abuztua 2019 »
A A A O O L I
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun bat aukeratu

 "Eta egunero..."

ERAKUSKETA "Gentz del Valle, Perséfone no habla" (Menchu Gal erakusketa aretoa)

Tabla que ofrece los datos de ERAKUSKETA "Gentz del Valle, Perséfone no habla" (Menchu Gal erakusketa aretoa)
Tipo de Dato Dato
Programa 2019ko AGENDA KULTURALA
Hasiera data 2019-06-07
Bukaera data 2019-09-08
Ordutegia OHARRETAN
Lekua Menchu Gal Erakustaldi Aretoa
Urdanibia, z/g - Vega de Eguzkitzatik sarrera
Prezioa Doan
Oharrak ABISUA: Uztaila, abuztua eta irailaren bitartean ohiko ordutegia luzatuko da eta asteazkena eta ostegunean ere 18:00etatik 21:00era irekia egongo da.
Uztailak 25 eta 31 eta abuztuak 15a, jaiegunak, 11:30etatik 13:30etara ordutegia izango da.

Beste egunetan ohiko ordutegian egongo da irekita: ostiral eta larunbatetan 18:00etatik 21:00era, eta igande eta jaiegunetan 11:30etatik 13:30etara.

Ordutegi hauek uztailaren 3tik irailaren 8ra arte izango dira, erakusketaren amaiera batera.

******************************************************************

Gentz del Valleren Pertsefonek ez du hitz egiten erakusketak bidaia bat gauzatu nahi du obra batzuek eratzen duten instalazio bat baliatuz; betiere kontuan izanik, bidaia horren norakoa ez dagoela kanpoan, baizik eta gauden tokian bertan.

Gure inkontzientean oraindik oihartzuna duten eta antzinako mito greziarrak iradokitzen dituen irudiak oinarri hartuta, konturatu gabe, irudi horiek markatzen dituzte gure harremanen alderdi asko, baita generoaz dugun imajinarioa eta gainerakoekin ditugun lotura motak ere, eta material zein teknika anitzak erabiliz –hala nola, marrazkia, argazkia edo joskintza-, instalazioak bi aretoen espazioa hartzen du, ibilbide zehatz baten esparru gisa; izan ere, handik ere sinbolikoki pasatzen da, bi aretoak lotzen dituen igarobidea zeharkatuz, erakusketak planteatzen duen esperientzia estetikoaren zati gisa.

Gentz del Valleren lana hainbat euskarritan planteatzen da, marrazkian, eskulturan, argazkian edo bideoan, eta instalazio gisa artikulatzen ditu. Bere lanean, irudiek hartzen duen zentzua definitzen duen alderdi bat da espazioaren tratamendua, ingurumenarekin duen harremanaren zerikusi duten esanahiak sortuz eta arketipo kultural femenino/maskulinoei buruzko gaiak, naturarekiko harremana eta aurkakoen arteko korrelazioa planteatuz, garrantzi berezia emanez marrazkiaren erabilerari, adierazteko jatorriko modua den aldetik.

Perspectiba (Lekuz Kanpo)/ Perspectiva (Fuera de Lugar) KMK 2017, Donostia, eta Barruko Mendia/Montaña Interna, Galería Vanguardia 2013, Bilbo dira berak egindako azken erakusketak. 2012 - Escuchar o Entender el Mapa (Entzun edo Mapa Ulertu), Elaboración de un campo de imágenes ikerketa-proiektuaren zikloaren barruko erakusketa, UPV-EHU, Bilbo. Erakusketetan parte hartu du Balenciaga Museoan (Getaria), Art Brussels-en, Art Cologne-n, La Neomudéjarren, Estampan (Madril), Arte Ederretako Museoan (Bilbo), besteak beste. Arte Ederretako doktorea eta EHUko Marrazketako irakaslea ere bada Gentz del Valle.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52