Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. J. RUIZ DE AZUA
    Peñas de Aya, 4
    T. 943667232

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
  Irunen bizi > Aisialdi eta kultur gida   Hasiera Eguneko agendara itzuli

Aisialdi eta kultur gida

ERAKUSTALDIA "AMARENAK" (Gazteleku Martindozenea)

Tabla que ofrece los datos de ERAKUSTALDIA "AMARENAK" (Gazteleku Martindozenea)
Tipo de Dato Dato
Programa AGENDA KULTURALA 2017
Hasiera data 2017-09-29
Bukaera data 2017-10-28
Ordutegia Asteartetik ostegunera: 17:00-20:00 / Ostirala eta larunbata: 17:00-21:00
Lekua Gazteleku Martindozenea
Elizatxo, 18 - Irungo La Salleren ondoan
Prezioa Doan
Oharrak Oihane Pardoren eskutik, "Atzo gaur" Bertan, bere Kaikuen (garai batean arrantzaleek janzten zuten janzkia) bilduma aurkeztuko du.

Inaugurazioa: Ostiralak 29a, 20:00etan.

Oihane Pardo
1986an Donostian jaiotako arkitektoa. Txikitatik jostea gustuko zuen Oihanek, eta egun batean bere bizitza guztiz aldatzea erabaki zuen. Shangaien arkitektu bezala zuen lana utzi, maletak egin eta Donostira itzuli zen gazte ekintzaleei zuzendutako Sustapeneko programa batez baliatzera. Eta laguntza honi esker bere kaikuak diseinatzen hasteko aukera izan zuen.

Oihanek bere amonaren kaikua oinordetu zuen, eta bere armairuan leku finkoa izan zuen urtetan. Urteak pasa ahala kaikuaren tela zahartzen joan zen heinean, Oihane kaiku berri baten bila hasi zen, baina ez zuenez bere amonak eman zionaren berdina aurkitu, lehen aipatu bezala, Donostiara itzuli eta Sustapeneko programaren laguntzaz gain patronai klaseetan izen eman zuen. Eta hala hasi zen bere bidea, kaikuen diseinu eguneratuagoak eta koloretsuagoak egiten hasi zen.

Era berean, inaugurazioaren egunean tailer edo elkargune antzeko bat burutuko du, eta bertan Amarenak proiektuaren nondik norakoa eta zergatia azalduko ditu, besteak beste. Are gehiago, Oihanek bertaratzen direnei etxean Kaikuren bat badute eramateko proposamena du, hala bere jatorria, historia etab. aztertu ahal izateko.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52