Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    F. ECHEVESTE
    Luis Mariano, 4
    T. 943621441

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
  Irunen bizi > Aisialdi eta kultur gida   Hasiera Eguneko agendara itzuli

Aisialdi eta kultur gida

ERAKUSTALDIA "IKIMILIKILIKLIK: J.A Artze-ren Unibertsoa" (Oiasso Erromatar Museoa)

Tabla que ofrece los datos de ERAKUSTALDIA "IKIMILIKILIKLIK: J.A Artze-ren Unibertsoa" (Oiasso Erromatar Museoa)
Tipo de Dato Dato
Programa AGENDA KULTURALA 2017
Hasiera data 2017-09-01
Bukaera data 2017-11-01
Ordutegia OHARRETAN
Lekua Oiasso Erromatar Museoa
Eskoleta, 1
Prezioa Doan
Telefonoa 943639353
Oharrak ORDUTEGIA:
- Astelehenetan itxita
- Astearte, asteazkena eta ostegunetan: 10:00etatik 14:00etara
- Ostiral eta larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
- Igandetan: 10:00etatik 14:00etara

"Ikimilikiliklik" erakusketa JA Artze, azken hamarkadetako euskal sortzaile originalenetako bati buruzko bideoinstalazioa da. Murgilketa sortzaile irudi, poema, musika eta soinuz osatutako mundu liluragarrian. Axolagabe utziku ez zaituen esperientzia.

Joxe Antonio Artzek 70ko hamarkadatik gaur arteko obra poetikoan zehar egiten den bidaia bat da Ikimilikiliklik. Oso ezaguna da Mikel Laboaren abesti ikonikoen egilea delako: adibidez, Txoria txori, Gure bazterrak edo Zaude lasai. Arte eremu ugaritan garatutako obra ezezaguna gordetzen du J. A. Artzek, eta Laurie Anderson zein John Cage bezalako erreferenteekin du lotura.

1966an, Artzek Ez Dok Amairu taldea fundatu zuen Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi eta Lourdes Iriondo abeslariekin batera. Taldearekin bat egin zuten beste abeslari eta idazle batzuek. Asmoa zen euskal kultura erreskatatzea eta berritzea musikaz eta literaturaz baliatuz.

Erakusketa ikus-entzunezko instalazio bat da. Pentsatuta dago irudi, musika eta soinuez egina dagoen Artzeren munduan murgilduz ezagutu dezala obra ikusleak. “Ikimilikiliklik bidekidekaria” ikuskizunetik hartu du izena. Esperientzia artistikoa 70ko hamarkadan burutu zuten JA Artzek, Mikel Laboak eta Jexux Artzek. Ikuskizun multimediak –musika, poesia eta irudia- astinaldi kulturala eragin zuen garaian, eta Euskal Herrian, Madrilen, Parisen eta Veneziako Bienalean ikusi ahal izan zen. Erakusketa Donostiako San Telmo Museoan inauguratu zen, eta Irunera iritsi arte, Washington-en, Biarritzen eta Bilbon bisitatu ahal izan da, baita beste toki batzuetan ere.

Jarduera paraleloak
Erakusketarekin batera, badago hezkuntzazko dossier bat eta ikustaldi didaktiko bat, Bigarren Hezkuntzako ikasleei egokitua. Era berean, Euskal herriko unibertsitateko Mikel Laboa katedrarekiko lankidetzari esker, bi hitzaldi eta mahai inguru bat izango dira.

Fitxa teknikoa:
Helbidea: Alberto Lizarralde - Carlos Rodríguez
Jatorrizko proiektua: Alberto Lizarralde
Antolatzaileak San Telmo Museoa - EHUren Mikel Laboa Katedra
Ekoizpena: Morgancrea
Laguntzaileak: Euskal Kultur Erakundea - Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua - Kutxa Fundazioa - Otxoa de Barandika Fundazioa – Usurbilgo Udala - Biarritzeko Mediateka

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52