Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    C. MOLINERO
    Colón, 5
    T. 943621104

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi >  Obrak hirian     # Hasiera# Itzuli
 

Obrak eta ekipamendu berriak hirian

 
JAIZUBIAKO ERREPIDEA HANDIAGOTZEA (Zatia: Errotaberri – 45 -53 lursailetarako sarrera)
 

Esteka erlazionatuak

Tabla que ofrece los datos de JAIZUBIAKO ERREPIDEA HANDIAGOTZEA (Zatia: Errotaberri – 45 -53 lursailetarako sarrera)
Tipo de Dato Dato
Aurrekontua 420.106,98 € IVA del 21% incluido 
Enpresa URBYCOLAN, S.L.
Finantzaketa Irungo Udala - Ayuntamiento Irun
Aurreikusitako epea 3 meses
Hasiera data 09-11-2017
Bukaera data 11-02-2018
Obraren egoera Lanean
Kokapena
  
Deskribapena

Gaur egun Jaizubia hiribidea familiabakarreko etxe-multzoetarako eta Urdanibia auzorako sarbidea da, hiriaren Mendebaldean, Golf klubaren ondoan, eta N-1 errepidearen eta  Letxunborro hiribidearen (GI-2134) artean dago kokatua.

Bidegurutzearen eta Errotaundi kalearen arteko zatia eta Suhiltzaileen biribilgunearen ondoko Letxunborro hiribideko espaloiarekiko lotura norabide bakarrekoa da aipatutako zatian gaur egun –suhiltzaileen posturako sarreratik izan ezik (Urdanibia hoteleko biribilgunetik, norabide bikoitzekoa baita)-, dagoen norabidea Urdanibia auzotik ateratzekoa da, suhiltzaileen biribilgunerako norabidean.

Errepide osoa garatzen da Urdanibiako adarrean dagoen ezpondaren erdialdeko moztutako biribilgunetik, zeinak  N-1 errepide nazionala (PK 474+700) Letxunborro hiribideko biribilgunearekin lotzen duen eta Urdanibiako biribilgunera iristen den, Puiana kalean. Errepide horren trazatua bihurgunetsua da; izan ere,  bihurgunea eta bihurgunearen kontrakoa -bata bestearen atzetik datoz eta sestra-aldaketa ugariak daudelako altxaeran.

Jaizubiako errepidea Errotaberri kalearekin eta Jaizubia hiribideko 45, 47, 49, 51 eta 53 zenbakietako etxeen urbanizazioarekiko sarrerarekin lotzen den bidegurutzearekiko zatia aztertzen du proiektu honek.

           

Gaur egun trafikoko erreiaren zabalera gutxienez 3,50 m-koa da, 3,8 m arteko gainzabala duela  bihurguneetako zatietan. Galtzadaren zabaleraren gainerakoa oinezkoentzat erreserbatzen da.

Oinezkoentzako gunearen erreserba egiteko, mendebalde aldean dagoen galtzadaren zatia erabiltzen da, eta babestuta egoteaz gain, trafikoko erreitik bereizita dago seinaleztapen horizontaleko 40 cm-ko marra baten bidez; horren gainean H-75 motako zedarri batzuk daude instalatuta, eta haien artean 3,5 m-ko distantzia dago.

Bide horrek aglomeratuzko galtzada bat dauka trazatuaren zatirik handienean, eta ez dago trazatuan zehar dauden etxebizitza multzo guztiak komunikatzen duen jarraikiko espaloirik.

Jarduketa horrekin norabide bikoitza eman nahi zaio trafikoari eta oinezkoentzako ibilbide bat 45, 47, 49, 51, 53 zenbakietako bizilagunei alde batetik, eta, bestetik, 30, 32, 34, 36, 38, 40, 42, 44, 46, 48, 50 eta 52 zenbakietako bizilagunei.

Horrela, Jaizubia hiribidearen eta Errotaundi kalearen arteko bidegurutzearen zatiari eta 45-53 zenbakietako etxeetarako errepideari norabide bikoitza ematen  zaionean, errepide partikular horiek sarrera eta irteera edukiko dute bi norabideetan eta espaloi bat ere bai.

Era berean, egoera txarrean dagoen galtzadaren tokiak egokituko dira. Gainzabalerak eta goraguneak ezarriko dira, baita drainatzeko sare osoa, argiteria eta ur edangarriaren sare orokorra ere berrituko da.

 

Obraren egoera

Obra 2076ko azaroaren 13an hasiko da. Horretarako, behar diren etxolak eta instalazioak jarriko dira.

 

Oraindik baieztatzeko dago, baina zuhaitzak moztuko dira lehenengo astean. Tamaina handikoak direnez, trafikoa moztu beharko da aldiro egun horietan. Beste trazatu alternatiboetarako seinaleztapena jarriko da eta etxebizitzetarako sarbidea hartuko da kontuan.

 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52