Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. P. AGUIRRE
    San Pedro, 13
    T. 943620465

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi >  Obrak hirian     # Hasiera# Itzuli
 

Obrak eta ekipamendu berriak hirian

 
Asfaltatze Kanpaina
 
Tabla que ofrece los datos de Asfaltatze Kanpaina
Tipo de Dato Dato
Aurrekontua 527.812,32 € 
Enpresa ASFALTIA, SL.
Finantzaketa 100% Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
Aurreikusitako epea 9,5 aste/semana
Hasiera data 12-05-2017
Bukaera data 28-06-2017
Obraren egoera Lanean
Kokapena
  
Deskribapena

Jarduketa bereiziak dira, hiri osoan sakabanatuak. Jarduketa bakoitzaren esparruan, hondatutako zoladura kenduko da, eta berria jarri.

 

Proiektu honen barruan birgaitu beharreko zatiak

 

Colón ibilbidea, trenbidearen gaineko zubiaren eta Gipuzkoa hiribidearen artean; Serapio Mujika kalea, oinezkoak eta ibilgailuak batera ibiltzen diren zatira iritsi aurreko oinezkoentzako pasabidean; Miguel de Astigar kalea, galtzada harrizko zoladura dagoen tartean, asfalto inprimatua jartzeko galtzada harrien ordez; Txoantenea kalea, Jacobo Arbelaitz kalearen eta Euskotreneko trenbideen artean; Aduana eta Trengizon kaleak, Trengizon kalearen eta Pio XII.a plazaren artean; Erlaitz kalea, Nafarroa hiribidearen eta San Pedro kalearen artean; Dunboa kalearen eta Nafarroa hiribidearen arteko bidegurutzeko oinezkoentzako pasabideak eta Aixin-Zolua ibilbidearen eta Nafarroa hiribidearen artekoak; Ermita karrika, Uztapide Bertsolaria eta Meazuri kaleen artean; Anaka kalea, Blas de Lezo eta Jaizkibel kaleen artean; Lekuona Misiolaria kalea, Anaka eta Fabiola Erregina kaleen artean; Bera kalea, Lesaka kalearen eta Bera kalearen beraren erdialdearen artean, Pinudiko parkeko sarreraren pareraino; Juan de Albisu kalea, kalearen hasieran eta amaieran hondatuta dauden bi tartetan; Sarasate eta Francisco de Gainza karrikak, zenbait tarte hondatutan, zuloguneak betetzeko; eta Gazteluzahar ibilbidea eta Darío Regoyos kalea, Behobia inguruan, hondatuta dauden zenbait tartetan.

 

Oro har, jarduketa bakoitzaren esparruan, ertzak fresatuko dira, eta birgaitu beharreko zatiak eta bereziki hondatutakoak erauzi; beharrezkoa den lekuetan, AC16 BASE 50/70 G CALIZA TC nahasketa bituminosoaren geruza bat zabalduko da, 5 cm lodi dena, beroan, hondatutako zatiak birprofilatzeko; eta, hondatutako zatien osotasunean, AC16 SURF 50/70 D OFITA TA nahasketa bituminosoaren geruza bat zabalduko da, 4 cm lodi dena, beroan, errodadura-geruza berritzeko.

 

Zoladura oso hondatuta dagoen lekuetan, sakonago fresatu beharko da, eta nahasketa bituminosoaren bi geruzak inprimatzeko eta itsasteko moduan garaztatu.

 

Bigunguneetan, gainazala (40 cm) artekatuko da, eta, gero, artekak beteko dira, harrobiko material pikorduna zabaldu eta trinkotuta.

 

Batzuetan, litekeena da kalearen maila pixka bat aldatzea; bada, halakoetan, beharrezkoa izango da asfaltatu aurretik estolderiaren, uraren, argiaren… kutxatilen estalkiak maila berean jartzea. Bestalde, arekak hondatuta daudela ikusten den lekuetan, eraitsi eta berreraiki egingo dira. Azkenik, asfaltatze-lanak amaitutakoan, pintatu egingo da, bi osagaiko pintura erabiliz, eta lehen zeuden seinale berak jarriko dira.

 

Obraren egoera

EGOERA  2017ko uztailaren 10ean

Egindakoa

% 80

 

Anaka, Juan de Albisu, Aduana, Miguel de Astigar, Darío Regoyos, Blas de Lezo, Serapio Mujika, Txoantenea, Bera, Dunboa eta Erlaitz kaleetan, Francisco de Gainza eta Sarasate karriketan, Colón ibilbidean egitekoak ziren jarduketak egin dira

 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52