Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. OCIO LARRAÑAGA
    Colón, 49
    T. 943611611

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi >  Obrak hirian     # Hasiera# Itzuli
 

Obrak eta ekipamendu berriak hirian

 
PASEO Y CARRIL BICI ENTRE AZKEN PORTU Y BEHOBIA
 
Tabla que ofrece los datos de PASEO Y CARRIL BICI ENTRE AZKEN PORTU Y BEHOBIA
Tipo de Dato Dato
Aurrekontua 2.217.840,45 € IVA del 21% incluido 
Enpresa CAMPEZO OBRAS Y SERVICIOS, S.A.
Finantzaketa Ayuntamiento de Irun y Fondo Europeo de Desarrollo Regional (FEDER)
Aurreikusitako epea 8 meses
Hasiera data 05-04-2017
Bukaera data 05-12-2017
Obraren egoera Lanean
Kokapena
  
Deskribapena
Proiektu honek definitzen du Azken Portu eta Behobia arteko bizikleta-oinezko konexioaren lehenengo fasea deitzen dena, Juan Thalamas Labandibar kalearen paralelo igarotzen dena. Proiektuan jasotzen den zatiaren luzera 948,646 metrokoa da. Proiektuko obran oinezkoen bidea eta bizikleta bidea egingo dira zirkulazioko bi norabideetan. Oinezkoen bidea, proiektuaren xede den zatia Irungo Udalak egiturazkotzat katalogatu duenez, 3 metroko zabalera librekoa da eta bizikleta erreia 2,40 metrokoa, baina pasabide zaileko zati batzuetan aipatutako neurri horietan murrizketa txikiak egitea onartzen da. Luzetarako aldapak oso suabeak dira, %1 edo gutxiagokoak. Ibilbidea eta bizikleta erreia kota berean doaz eta bizikleta erreia errepide albotik joango da eta oinezkoena kanpoko aldetik. Bizikleta-oinezko bidea galtzada baino kota handiagoan kokatzen da, eta bien artean zintarria eta 50 cm zabaleko parterre bat dago eta lur-berdinketa berria lortu da egungo espaloia galtzadatik kanpo aldera zabalduta. Lehen faseko PK1+092 hasierakotik eta PK1+367,86 artean bizikleta eta oinezko bide berria lur gainetik igarotzen da, bereziki egungo espaloia eta Bidasoa ibaiaren artean dagoen zona libretik. Zati horretan bide berria gauzatzeko behar den gauza bakarra zulaketa txiki batzuk egitea da, batez ere zorua artekatzeko eta betelana egiteko. PK1+367,86 eta 1+960,528 artean ezin da bizikleta eta oinezko ibilbide osoa lur gainean mantendu, beraz, espaloiaren zati bat hegalean antolatzea beharrezkoa da. Horretarako hegal bat diseinatu da mazizo egonkortzaile laukizuzen batean sartuta, lur gaineko zangan kokatzen dena ibai ertzeko hormaren estrados eta kanalizazio telefonikoaren prisma artean dagoen 1,25 m-ko espazio librean, eta ibai ertzeko horman oinarritzen da. Bai hegala eta bai mazizoa hormigoi armatuzkoak dira. Gehiegizko hegalak saihesteko, bizikleta erreiaren zabalera 2,20 metro murriztu da eta ibilbideko 3 m zabaleko partean baranda sartu da. PK1+437 eta 1+960,528 artean, alegia, GI-626 trazatua zertxobait mendi-ebaketa aldera desbideratzen baita, errepidearen trazatu berria zehaztu da baita ere, eta galtzadaren zabalera 6,70 metrora murriztu da + 0,50 metroko 2 bazterbide, kontrazinta barne, eta plataforma bertako hormetan adosatzen dira, horiei eragin gabe. Hegalaren amaieran, oinezkoen bidea bertako espaloian amaitzen da eta bizikleta-erreia luzatu egingo da Behobian dagoenarekin lotu arte.
Obraren egoera
2017ko apirilaren 5ean hasiko dira lanak, beharrezko instalazioak eta etxolak jarrita. OHARRAK Juan Thalamas Labandibar kaletik doazen oinezkoek Darío Regoyos kaletik desbideratu beharko dute, eta, horretarako, Gazteluzahar ibilbidearen zati bat itxi beharko da, ibilgailuak ezin pasatzeko eta oinezkoak ibiltzeko. Lastaola Postetxea kaleko zatian, oinezkoentzako pasabide bat egokituko da, bazter batean [ikus oinezkoentzako bidearen planoa, goian, eskuinaldean, erlazionatutako esteken atalean]. Gazteluzahar ibilbidean eta Lastaola Postetxea kalean, aipatutako zatietan, ezingo da aparkatu. Apirilaren 26an, asteazkenarekin, obra itxi egingo da oinezkoentzat, eta Darío Regoyos kaleko behin-behineko sarbidea zabalduko da. Oinezkoentzako behin-behineko pasabidea pintatu bitartean, oinezkoentzako Behobiako pasabidetik desbideratu beharko dute oinezkoek. Behobiako autobus geltokia erabilgarri egongo da. Erantsita doaz bi norabideetan autobus-geltokira iristeko bakarrik gaitu diren saihesbideen planoak.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52