Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. OCIO LARRAÑAGA
    Colón, 49
    T. 943611611

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi >  Obrak hirian     # Hasiera# Itzuli
 

Obrak eta ekipamendu berriak hirian

 
OINEZKOEN ARDATZEN HOBEKUNTZA. 2016. URTEA
 
Tabla que ofrece los datos de OINEZKOEN ARDATZEN HOBEKUNTZA. 2016. URTEA
Tipo de Dato Dato
Aurrekontua 204.423,76 € 
Enpresa CONSTRUCCIONES OTEGUI-GAZTAÑAGA, S.L.
Finantzaketa Ayuntamiento de Irun
Aurreikusitako epea 3 meses
Hasiera data 24-02-2017
Bukaera data 31-05-2017
Obraren egoera Lanean
Kokapena
  
Deskribapena
Hirian dauden oinezkoen hainbat ibilbide edo konexioetan badira akatsen bat daukaten lekuak, esate baterako zoladura egoera txarrean edukitzea, argiztapen egokia ez izatea, espaloi estuak izatea edota jada badauden ibilbideak elkarrekin lotuko lituzketen oinezkoentzako tarterik ez izatea. Egiten ari garen obra hauetan, lau puntu hautatu dira, oinezkoentzako ardatzetan duten egoera kontuan hartuta dagokion obra behar dutela uste delako, detektatu diren arazoak konpontze aldera. Elizatxo hiribidea: Aranibarreko etxebizitzak dauden lekutik Letxunborro hiribidearekin lotzeko oinezkoentzako konexioa lortzearren, espaloi berri bat egingo da etxebizitza horietatik hasi eta Elizatxo hiribideraino joango dena; hortik espaloi berriak hiribideko oraingo bide ertzetik jarraituko du, eta azkenean semaforodun oinezkoentzako pasabide berri baten bitartez gurutzatu eta oinez konektatu ahalko da Letxunborro hiribidean jada baden espaloiarekin. Semaforoaz gain, argi berriak ere jarriko dira espaloi berrietan. Meakako errepidea: Ibarla-Meakara daraman errepidearen ertzetik, zehazki A-8 autobideko zubiaren eta udal mintegiaren artean, doan asfaltuzko espaloiak oso hondatua dauka zoladura. Bestalde, bertan dauden zuhaitzen sustraiak han-hemenka atera egin dira espaloian eta arriskua sortzen dute oinezkoak igarotzean. Egoera hori hobetzea aldera, aglomeratuaren bidez berriz zolatzeko obrak egingo dira, eta espaloian ere bai, orain dagoen zoladura kendu eta gero. Argiztapenaren kanalizazioa lanak egingo diren zati osoan berrituko da. Francisco de Gainza: Dauden espaloien eta zeharkako oraingo aldapa handien zabalera hobetu dadin lortzeko, linean aparkatzeko zerrendetako bat kendu egingo da, eta horrela oinezkoentzako bi espaloi zabalago lortuko dira, eta 2,00 metro zabaleko aparkaletzo lerro bat eta zirkulazio-errei bat. Bestalde, kale horretan bada zati bat Primitivo Azpiazu plazaren inguruan, espaloirik ere ez duena; eta hor ere, oinezkoentzako espaloia egingo da. Argi berriak jarriko dira eta argiztapenaren kanalizazioa berrituko da, eta horien kutxatilak, argi-puntuen ondoan. Pedro de Hirizar: Pedro de Hirizar kaleak 3-5 zenbakien arteko zatian 1,50 metro zabaleko oinezkoentzako espaloia du; zoladura oso hondatua dauka, eta azken zatian, Papinea kalearekin gurutzatzen den tokia baino lehenago, zoladurarik ere ez dauka. Zati horretan espaloi berria egingo da, 2,15 metro zabalekoa, eta oinezkoentzako igarobide berria ere egingo da Papinea kalearekin gurutzatzen den tokian. Argi berriak jarriko dira eta argiztapenaren kanalizazioa berrituko da, eta horien kutxatilak, argi-puntuen ondoan.
Obraren egoera
2017/05/04 Meakako errepideko espaloia: Aipatutako zatian egindako lana amaitu da. Espaloiari eta bertako oinezkoentzako pasabideei zoladura berria jarri zaio. Bi eserleku jarriko dira. Pedro de Hirizar kaleko espaloia: espaloian egin beharreko lana gauzatu da eta orain falta da luminariak jartzea eta oinezkoentzat sortu den pasabide berria pintatzea. Francisco de Gainza kaleko espaloiak: ur edangarriaren hoditeria berritu da eta espaloiko zati batzuk eraitsi dira.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52