Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. S. GONZÁLEZ
    Uranzu, 2
    T. 943620791

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi >  Obrak hirian     # Hasiera# Itzuli
 

Obrak eta ekipamendu berriak hirian

 
2016 ASFALTATZA KANPAINA
 
Tabla que ofrece los datos de 2016 ASFALTATZA KANPAINA
Tipo de Dato Dato
Aurrekontua 284.350,00 euros 
Enpresa EXCAVACIONES Y TRANSPORTES ORSA, S.L.
Finantzaketa 100 % AYUNTAMIENTO DE IRUN
Aurreikusitako epea 3,5 aste/semanas
Hasiera data 04-10-2016
Bukaera data 28-10-2016
Obraren egoera Bukatuta
Kokapena
  
Deskribapena
Jarduketa bereiziak dira, hiri osoan sakabanatuak. Jarduketa bakoitzaren esparruan, hondatutako zoladura kenduko da, eta berria jarri. Hona hemen zein diren proiektu honen barruan birgaitu beharreko zatiak: Osinbiribileko eta Palmera-Monteroko biribilguneen arteko bideak; Artaleku kalea, Pikoketa kalearen eta Artaleku kiroldegiaren artean; Ibarlako errepidea, autobidearen azpiko pasabidearen eta Bordatxuriko sarreraren arteko zenbait tartetan, udal-mintegiaren ondoan; Letxunborro hiribideko biribilgunea, Errota errepidearen parean, Ibis hotelaren eta La Bacaladeraren ondoan; Aldabe Mendia kalea, Soroxartako biribilgunearen eta Letxunborro hiribidearen artean; Pinudi kalea, amaieran, 11. eta 21. zenbakien artean; Puiana hiribidea, Puiana auzotik Urdanibia Berrirantz daraman tartean; eta, azkenik, Ramon Iribarren kalea, Poxpologile eta Martxoak 8 kaleen artean. Oro har, jarduketa bakoitzaren esparruan, ertzak fresatuko dira, eta birgaitu beharreko zatiak eta bereziki hondatutakoak erauzi; beharrezkoa den lekuetan, AC16 BASE 50/70 G CALIZA TC nahasketa bituminosoaren geruza bat zabalduko da, 5 cm lodi dena, beroan, hondatutako zatiak birprofilatzeko; eta, hondatutako zatien osotasunean, AC16 SURF 50/70 D OFITA TA nahasketa bituminosoaren geruza bat zabalduko da, 4 cm lodi dena, beroan, errodadura-geruza berritzeko. Zoladura oso hondatuta dagoen lekuetan, sakonago fresatu beharko da, eta nahasketa bituminosoaren bi geruzak inprimatzeko eta itsasteko moduan garaztatu. Bigunguneetan, gainazala (40 cm) artekatuko da, eta, gero, artekak beteko dira, harrobiko material pikorduna zabaldu eta trinkotuta. Batzuetan, litekeena da kalearen maila pixka bat aldatzea; bada, halakoetan, beharrezkoa izango da asfaltatu aurretik estolderiaren, uraren, argiaren… kutxatilen estalkiak maila berean jartzea. Bestalde, arekak hondatuta daudela ikusten den lekuetan, eraitsi eta berreraiki egingo dira. Azkenik, asfaltatze-lanak amaitutakoan, pintatu egingo da, bi osagaiko pintura erabiliz, eta lehen zeuden seinale berak jarriko dira. Lekua Osinbiribileko eta Palmera-Monteroko biribilguneen arteko zatia Artaleku kalea Ibarlako errepidea Letxunborro hiribideko biribilgunea Aldabe Mendia kalea Pinudi kalea Puiana hiribidea Ramon Iribarren kaleaAuzoa Dunboa Erdialdea Meaka Ventas Anaka Pinudi Anaka Dunboa
Obraren egoera
2016/10/28 Egindakoa: % 100
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52