Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. LARRACHE IRAZOKI
    Colķn, 2
    T. 943620029

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi >  Obrak hirian     # Hasiera# Itzuli
 

Obrak eta ekipamendu berriak hirian

 
OŅAURREN, HAURRENTZAKO JOLASTOKIA EGIKARITZEKO OBRAK
 
Tabla que ofrece los datos de OŅAURREN, HAURRENTZAKO JOLASTOKIA EGIKARITZEKO OBRAK
Tipo de Dato Dato
Aurrekontua 235.109,39 €( IVA 21% incluido/% 21eko BEZ barne) 
Enpresa CAMPEZO OBRAS Y SERVICIOS, S.A.
Finantzaketa 2,13% AYUNTAMIENTO - 97,87% GOBIERNO VASCO
Aurreikusitako epea 8,5 aste/semanas
Hasiera data 24-10-2016
Bukaera data 21-12-2016
Obraren egoera Bukatuta
Kokapena
   mapa ikusi
Deskribapena
Jarduteko eremua udalaren jabetzako partzela batean dago, Oņaurre auzoan, Irungo Udalerrian. Partzelaren iparrean, Elizatxo hiribidea dago; ekialdean, Oņaurreko bizitegi-gunearekin muga egiten duen bide bat, eta mendebaldean eta hegoaldean, Ugalde errekara jaisten den ezponda bat eta errekaren inguruan dagoen industrialde bat. Berdegune bat da, lursailak Elizatxo hiribiderantz eta errekara jaisten den ezpondarantz doan aldapa txiki duena. Obren xedea da haurrentzako jolastoki bat sortzea Oņaurre auzoko bizilagunei zerbitzua egingo diena. Jolastokia jartzeko eremua Auzolan kalean dauden etxebizitzetatik hurbil dagoenez gero, eta horiek ere ez dute horrelako instalaziorik ez baitute, gune berri bat bilatu da, bizilagun horiei ere zerbitzua egingo diena. Horregatik, Elizatxo hiribidean oinezkoentzako pasabide berri bat egitea planteatu da, Oņaurre eta Auzolan eremuak lotze aldera. Obren xedea da aisialdirako eta topaketarako gune bat sortzea ume eta gazteentzat. Asmoa da, gainera, jolas-multzoa aukeratzerakoan, kontuan hartzea desgaitasunen bat duten umeentzat ere balio behar dutela, ume guztiek elkarrekin jolasteko integrazio-gune bat izan dadin. Berdegune zabal eta irekia denez gero, eta nahiko laua, mutur batean Ugalde errekaranzko ezponda handi bat duena eta beste muturrean, Elizatxo hiribideranzko ezponda txiki bat, planteatu da leku lauenean egikaritzea, betiere ezpondaren ertzeraino iritsita, baina berma bat utzita jolasgunearen eta ezpondaren tartean. Horrela, ahal den gehiena aprobetxatzen da jolastokia jartzeko berdegune erabilgarria. Oņaurreko bizitegi-guneko bidearekin muga egiten duen aldean, parterre bat sortuko da, 8 metro zabalekoa, bidea eta jolastokia banantzeko, eta heskai bat ere jarriko da. Parterre horrek, gainera, berdegunean, bidearen ondoan dagoen transformazio-zentroa integratzeko ere balio izango du. Oņaurre eremutik bertara joateko bidea Piketazaharra kaleko zenbaki bikoitien espaloitik egitea pentsatu da, jolastoki horren gunearekin muga egiten duen bidea eta aparkalekua gurutzatuz. Horretarako, oinezkoen pasabide berri bat sortuko da. Auzolan eremutik joateko, Elizatxo hiribidean oinezkoen pasabide berri bat sortu nahi da, semaforoduna. Aipatu den bezala, Elizatxo hiribiderantz jaisten den ezponda txikiaren ertzean dagoen gune lauan kokatzen da parkea. Oinezkoen pasabidearen eta parkearen artean kota-aldea libratzeko, eskailerak eta arrapala bat proiektatu dira. Horiek jarraitutasuna emango diote Elizatxo hiribidearen paraleloan dagoen oinezkoen pasabideari, eta balio dute oinezkoen pasabide berria ibilbidearekin eta parkearekin lotzeko. Bide bat egingo da Elizatxo hiribidearen paraleloan doan oinezkoen bidetik parke berriraino. Arrapala eta eskailerak dagoen oinezkoen ibilbideari jarraitutasuna emanez proiektatu dira, eta kontuan hartu da gerora balio izatea ere, Elizatxo hiribidea 2 erreitik 4ra zabaltzen denean Porcelanaseko biribilgunearen eta Oņaurre eremuaren artean. Nabarmendu behar da Elizatxo hiribidea 2 erreitik 4ra zabaltzen denean, oinezkoen pasabide berriak balio izango duela Oņaurreren eta Landetxa auzoaren arteko oinezkoen ibilbideari jarraitutasuna emateko, orain arte loturarik ez baitute. Horrela, bada, Oņaurreko mutur hori Landetxaraino doan ibilbidearekin lotuko da galtzadako beste aldetik. Une oro sestra egungo lursailaren gainetik gera dadin eta jariatze-ura bertan sar ez dadin proiektatu da parkea. Ur horiek are gehiago kontrolatzeko, parkearen ertzean, jariatze-urak etorriko direla aurreikusitako tokietan, drainatzeko zanga bat egingo da, lur trinkotuko 30 cm-ko areka bat eginez. Zoru iraunkorra, erraz mantentzekoa eta nahiko biguna jartzea erabaki da. 5 cm-ko aglomeratu asfaltikoa jartzen da berotan, AC11 SURF 50/70 motakoa, D-8 kareharrizko agregakinarekin, 35 cm-ko zagor artifialezko geruza baten gainean. Akabera gisa, lorategi-ertzetarako zintarriztatu bat jartzen da, aglomeratu beharreko azalera mugatzen duena. Pikortazko betegarria dagoen lurrak kutsatu ez dezan, lamina geotextil bat jartzen da ukitzen den azalera osoan. Eremu zolatuak irtengune batzuk ditu, gerora adinekoentzako ariketa egiteko gauzak jartzeko balio izango dutenak. Toki bat ere utzi da, gerora ping-pongeko mahai bat edo antzeko zerbait jartzeko. Jolastokiaren ondoan iturri bat jartzea ere aurreikusi da. Zolatutako eremuaren erdian kokatzen da haur-jolasen eremua. Inguruan, zenbait eserleku, gurasoek umeak eroso zain ditzaten. Jolastekoak beren segurtasun-eremua errespetatuz jarriko dira. Zoladura bigungarria jartzea proiektatu da, eroriz gero lesioak saiheste aldera. Forma eta kolore alaikoak izango dira zoladura bigungarriak. Jolasteko gailu bakoitzak hormigoi armatuzko zimenduak beharko ditu, eta hori jolastekoak fabrikatzen dituenak definituko du. Jolasteko hauek jarri dira: Ana modeloko jolasteko multzo aniztuna, 2 eserleku lauko metalezko buruak dituzten kolunpioak, behar bereziak dituzten umeentzat egokitutako kolunpio-eserleku 1, segurtasunezko 2 eserleku eta metalezko burua dituen kolunpioa, bi tokiko malguki bikoitzeko "Errinozeroa" kulunka, figura bikoitzeko malguki banakakoa duen “foka” kulunka, kubo sinplea ereduko soka-jokoa eta Maderplay etxearen Giro modeloko plataforma birakariaren jokoa edo antzeko joko-multzoa, lur bigunean jartzekoa, ”Jolas-eremuetako ekipamenduen” EN-1176 arau europarra beteko duena. Planteatu den jolas-eremuak, tokia nahiko laua izan arren, aldapa txiki bat du Elizatxo hiribideko bide aldera. Pila daitezkeen euri-urak ondo hustea ziurtatzeko, % 3,5eko aldapa jarraitua eman zaio eremu osoari Elizatxo hiribiderantz. Planoetan agertzen da, eta zenbatetsi den lurzoruaren aldapa maximoko ardatzaren araberakoa da. Eta % 1,5eko zehar-aldapa, ardatz horren bi aldeetara. Hondeaketa 40 cm-ko zoladura osoaren paketea hartzeko adinakoa izango da. Behealdeetan kainu-zuloen sarea egitea planteatzen da. 315 mm-ko diametroko PVC hodi-biltzaile berri batera isuriko dute, eta parkearen ondoan egingo da, Oņaurretik Elizatxo hiribideko erdibitzailera gurutzatzen duen hodi-biltzailera lotuz. Jariatze-urak biltzeko zanga eta iturriaren hustubidea Oņaurre urbanizazioko urak Ugalde errekarantz husten dituen hodi-biltzailera lotuko dira. Iturriari ura emateko, Oņaurreko bizitegi-guneko espaloitik egingo da hargunea. Argiteriari dagokionez, 15 eta 20 lux bitarteko errendimendua eta % 25 eta % 50 bitarteko uniformetasuna ziurtatuko duen argiteria-sarea proiektatu da. Parkea argiztatzeko, zutabe nagusi bat jarriko da, eta horretan, 6 foku, LED teknologiakoak, parke osoa argiztatu ahal izateko. Elizatxo hiribideranzko arrapalak eta eskailerak, eta bidea argiztatzeko, orain dauden antzeko argiak jarriko dira, baina LED teknologiakoak. Eta, azkenik, oinezkoen pasabidea berariaz argiztatzea aurreikusi da; eta horretarako, bi proiektore jarriko dira; bat pasabidearen alde bakoitzean. Hargunea hurbilen dagoen argi-koadrotik egingo da; hain zuzen, Oņaurre bizitegi-gunean, Piketazaharra kaleak Arrabatenea kalearekin ertz egiten duen tokian dagoen koadrotik, eta hortik, zirkuitu berri bat abiatuko da.
Obraren egoera
Bukatuta dago
 
 

Š Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

Š Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52