Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. D. BERROA
    María Juncal Labandibar, 3
    T. 943624981

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi >  Obrak hirian     # Hasiera# Itzuli
 

Obrak eta ekipamendu berriak hirian

 
ETXEBERRI LANDA BIDEAREN KONPONKETA - Xantalen ermitaren eta ibaietako gainaren arteko zatia
 
Tabla que ofrece los datos de ETXEBERRI LANDA BIDEAREN KONPONKETA - Xantalen ermitaren eta ibaietako gainaren arteko zatia
Tipo de Dato Dato
Aurrekontua 187.519,12 € 
Enpresa URBYCOLAN, S.L.
Finantzaketa 81,64 % Ayuntamiento de Irun - 18,66% Diputación Foral de Gipuzkoa
Aurreikusitako epea 8 semanas
Hasiera data 21-11-2016
Bukaera data 31-12-2016
Obraren egoera Bukatuta
Kokapena
  
Deskribapena

Etxeberriko landa bidea 15 zenbakiarekin katalogatuta dago Irungo bide publikoen udal-sarearen inbentarioan. Bide nagusi bat da, nekazaritzako ustiapen batzuei eta zenbait baserriri zerbitzua ematen diena, eta Irungo landa-eremu hori hirigunearekin lotzen du.

Bidearen adar nagusia Irungo hirigunetik abiatzen da, Ama Xantalen ermitaren ondotik, eta Meakako eta Olaberriako bailaren artean dagoen muinotik barrena doa. Muinoan dauden baserriei eta bi bailaretarantz jaisten diren hegaletan daudenei egiten die zerbitzua. 2 kilometro inguru ditu, eta Makatzondo baserriaren parean amaitzen da. Han, beste bide nagusi bati lotzen zaio, bide publikoen udal-sarearen inbentarioko 33 zenbakikoari, Makatzagako bideari; bide hori da Meakako eta Olaberriako baila lotzen dituen bide garrantzitsuena.

Adar nagusiak hormigoizko azalera pitzatua eta zartatua du oso bide-zati askotan. Toki askotan, gainera, bigunguneak daude; horrek erakusten du bidearen arazoa haren oinarrian dagoela. Pitzatuta eta dagoeneko puskatuta ere dauden gune asko jariatze-urak azaleran biltzekorik ez duten tokietan daude. Hain zuzen ere, hori da beste arazoetako bat bide honen zoladura hondatu izanaren kausa dena. Zati batzuetan areka baldin badago ere, hondatuta daude, eta ez ditu azalerako urak biltzen; eta horrek ere zoladuraren egoera okertu egiten du.

Obrak honetan, bide nagusiaren zati bat konponduko da, Xantalen ermitaren eta Ibaietako Gainaren artean dagoen zatia hain zuzen; 680 metro luze inguru.

Zati horretan, eta Ama Xantalen ermitatik abiatuta, bideak %10eko aldapa gora du, autopista gainetik gurutzatzen duen zubiraino. Zubia gurutzatuta eta Ibargoyengo gainera iritsi arte, bideak gorantz jarraitzen du, %14 inguruko aldapan.

Zati osoan, bideak 4 eta 4,5 metro bitarteko zabalera du.

Toki batzuetan areka dauka, baina bide-zati gehienean ez du arekarik, edo areka hondatuta dago. Zoladura, oro har, pitzatuta eta zatartuta dago, eta bigungune handiak ditu toki batzuetan. Jariatze-urak azaleran biltzekorik ez edukitzea faktore garrantzitsua izan da, zalantzarik gabe, zoladura eta haren oinarriaren hondamendian; hori erakusten dute bidean dauden bigunguneek.

Obrak, beraz, bidea konpontzeko egingo dira, eta oinarri hondatua ere konponduko da. Hori bai, aurretik sakangune eta areka berriak eginez eta daudenak konponduz, jariatze-urak behar bezala biltzeko, bide berriaren oinarria kaltetu ez dezaten. Areketako ura husteko, kainu berriak eraiki, eta daudenak berritu egingo dira.

Jariatze-urak biltzeko, 80 cm zabalerako areka bat egingo da. Xantalen ermitatik hurbilen dagoen gunean, 60 cm-ko sakangune bat egingo da. Jariatze-urak ibarbideetarantz husteko, 500-600 mm-ko diametroa duten kainuak egingo dira, ahokaduretan kainu-zulorako kutxatilak dituztela eta irteera-ahoan errefortzu edo eusleak jarrita.

Bide-zoruari dagokionez, zoladuraren oinarria konpontzeko xedez, egungo hormigoizko bide-azalera guztia eraitsiko da, eta, gero hormigoi azpian dagoen lurra hustuko da.

Eraiste eta hustuketa horren xedea da gero oinarri pikorkatua zabaldu eta konpaktatzea zagor artifizialen bidez, 15 cm-ko lodieran. Oinarri pikorkatu horren ondoren, hormigoizko lauza bat jarriko da (HF-3,5), 20 cm-ko lodierakoa, bidearen egungo zabalera osoan.

Bestalde, bidean badira zerbitzuak konponketek ukituko dituztenak eta desbideratu edo berriz jarri beharko direnak. Hain zuzen, ur-deposituko gainezkabidearen hustubidearen kanalizazioa dago, eta baita deposituaren pareraino bidearen albo batean doan teleagintearen kanalizazioa ere.

Lehenengoari dagokionez, haren zati bat desbideratu nahi da, proiektatutako kainu berri baten kainu-zulo areka bat egiteko aukera izan dadin. Proiektuko kainu-zuloko kutxatila deposituko egungo hustubidearen kanalizazioaren bidean dago, bide ondoan dagoen lurrezko arekaren azpian. Kainu-zulo kutxatila berria egitea ahalbidetzeko, saneamenduko kanalizazioaren 35 metroko zati bat egitea aurreikusi da, egungo trazatuaren paraleloan, bide ertzetik barrena, horrela kainu-zulo kutxatila berria egin behar den areka libratzeko.

Bigarren afektazioari dagokionez, teleagintearen kanalizazioa, hormigoizko prisma bat da, bidearen ertzari atxikia, horrela jatorriko bidearen plataformaren zabalera handituko duena. Proiektuko bide-konponketak zabalera osoa hartzen du, jatorriko zabalera gehi hormigoizko prisma. Beraz, hormigoizko prisma eraitsi eta egungo trazatu berean birjarri beharra dago, baina une oro teleagintearen kablea zerbitzuan mantenduz.

Obraren egoera

 

 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52